Atal honetan euskeraz sentipenak nola adierazi aztertuko dugu:
GOSE NAIZ
Euskaraz, sentipenak adierazteko, IZAN aditza erabili ohi da. Hona hemen esapiderik ohikoenak:
![]() | Gose izan |
![]() | Egarri izan |
![]() | Hotz izan |
![]() | Bero izan |
![]() | Beldur izan |
![]() | Lotsa izan |
Ohar zaitez IZAN aditzarekin doan hitza mugagabean doala, hau da, artikulurik gabe. Ikus dezagun zenbait adibide:
![]() | Gose naiz,goazen zeozer jatera. |
![]() | Umeak egarri dira. |
![]() | Beldur bazara, ez etorri. |
HOTZAK NAGO
Badago sentipenak adierazteko beste forma bat: sentipena adierazten duen hitzak NORK kasuaren singularreko marka hartzen du eta EGON aditzaz erabiltzen da.
![]() | Itxi leihoa hotzak nago eta |
![]() | Beroak zaude, ala? Bai, izerditan nago |
![]() | Hotzak hilda nago |
LOGURA NAIZ
Zenbait sentipen adierazteko gura atzizkiaren bitartez eratutako hitzez baliatzen gara.
![]() | Logura (ohera noa, logura naiz eta) |
![]() | Txizagura (Non dago komuna? Txizagura naiz eta) |
![]() | Hazkura (Jertse honek hazkura ematen dit) |
![]() | Barregura (Horrek barregura ematen dit) |
![]() | Negargura (A ze tristura! Negargura naiz!) |
![]() | Ikusgura (esan didate oso pelikula ona dela eta ikusgura naiz) |
Zenbait lekutan gura atzizkiaren ordez gale atzizkiaz baliatzen dira. Adibidez: Logale, botagale, goragale
Bestalde, premiatasuna adierazi nahi denean, -larri atzizkia erabiltzen da: txizalarri
BURUKO MINA DAUKAT
Egitura hau mina adierazteko erabiltzen da eta dagokion gorputz-atala NONGO kasuan deklinatu eta jarraian mina jarriz eratzen da. Euskalkien arabera EDUKI ala UKAN aditzarekin erabiltzen da.
![]() | Non daukazu mina? |
![]() | Nongo mina daukazu? |
![]() | Tripako mina daukat |
![]() | Begietako mina daukat |
![]() | Ez nago ezertarako buruko minez nago |
![]() | Min hartu dut eskuan |
![]() | Kontuz! Mina hartuko duzu! |