www.santurtzieus.com

ikaslearen kontzientizazioa 1

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Este ejercicio pretende ayudarte a descubrir cuál es tu estilo de aprendizaje y qué consecuencias tiene ello a la hora de aprender una lengua.

Deberás diseñar un plan de aprendizaje del uso del ciclomotor para optar a un puesto de trabajo. Se te ofrecen diferentes opciones y deberás elegir las que te parezcan más apropiadas para tu caso.

 

 

Banaketarako pertsona bat behar da. Derrigorrezkoa da 750 c.c.ko motorra erabiltzen jakitea. Formazioa enpresaren kontura izango da. Interesatuok 943-730927 telefonora deitu 4etatik 8etara.

Iragarki hori irakurri eta deitu duzunean, zure ezaugarriak direla-eta, aukeratua izan zara. Nagusiak motorra erabiltzen ikasi behar duzula esan dizu eta horretarako aste beteko epea eman dizu. Eskura izango dituzu: irakaslea, motorra, mekanikaria, zainketa eta konponketei buruzko ikas-materialak. Zure eskura egongo da, gainera, zer egin dezakezun gauza horiekin esaten duen zerrenda ere.

MATERIALAK

ARIKETA POSIBLEAK

Irakaslea
Motorra
Mekanikari buruzko liburuak
Zainketari buruzko liburuak
Konponketei buruzko liburuak
Tailerra
Pistak
Zirkuitua
Mekanika-liburuak irakurri
Zainketa-liburuak irakurri
Konponketa-liburuak irakurri
Irakaslea gidari dela, zirkuituan ibili
Zeu gidari zarela, zirkuituan ibili
Motorra desmontatu
Mendiko pistetan paseoan ibili
e.a.

Zure lana hauxe izango da: Astebeteko programa egin beharko duzu, zer, noiz eta nola erabiliko duzun erabakiz.

 

Bukatutakoan, tutorearekin komentatuko duzu zeure programa eta arrazoituko (zergatik aukeratu duzu aukeratu duzuna).