LAGUNTZA |
ARIKETA GEHIAGO |
UNITATEAK |
Este ejercicio pretende ayudarte a descubrir cuál es tu estilo de aprendizaje y qué consecuencias tiene ello a la hora de aprender una lengua. Se te ofrece en euskara y castellano una pequeña definición de los diferentes tipos de aprendiz de lenguas. Posteriormente, deberás identificar a qué tipo pertenecen seis aprendices en un proceso de aprendizaje de pintura. Se te explica, en euskara, cómo aprendieron a pintar y deberás decir a qué estilo se corresponde cada uno. |
ESTILOAK Hauek dira, ikasteko dauden estilo batzuk. Irakurri eta ondo ulertu.
Ondoren, 6 ikaslek akuarelak pintatzen nola ikasi duten irakurriko duzu. Bakoitzak zein estilori erantzuten dion esan beharko duzu koadro batean. 1. Anjelak akuarelak pintatzen ikasi nahi zuen. Dendara joan eta margoak, pintzelak, papera... erosi zituen. Baita akuarelak nola egin azaltzen zuen liburu eder askoa ere. Ikasgaiz ikasgai jarraitu zion liburuari bukatu arte. Denboraren joanean oso akuarelagile ona izatera iritsi zen.
2. Mariak margoak, pintzelak, papera, ... erosi zituen eta pintatzen hasi
zen, eskua eta pintzela mugitzerakoan paperean marrak nola aldatzen ziren
behatuz. Forma xinpleetatik forma zailagotara joan zen. Denboraz,
akuarelagile ona izatera iritsi zen.
3. Miren jaiero Sena ertzera joaten zen (Parisen bizi baitzen) eta akuarelak egiten zituzten margolariei begira egoten zen. Gero berak ere materialak erosi zituen eta pintatzen hasi zen, Sena inguruko margolariek egiten zutena gogoan hartuz. Hura ere akuarelagile iaioa izatera heldu zen.
4. Brigittek zera erabaki zuen: lehenbizi bere burua margo, paper, perspektiba eta marrazkiari buruz ondo janztea. Gai horiei buruzko informazioa bildu zuen eta baita akuarelazko pinturaz ezagutza sendoak ere. Gero pintatzen hasi zen. Denboraz, oso akuarelagile trebea izan zen.
5. Olga, Parisen bizi zenez, Sena ertzera joan zen margolariak lanean ikustera. Hauek egoten ziren kafetegietara joan zen eta Sena inguruan igande goizetan izan ohi den giroa ondo bereganatu zuen. Handik pixka batera bera ere margotzen hasi zen, giro hura buruan edukitzen saiatuz. Oso akuarelagile ona izatera iritsi zen.
6. Bettyk urtebetez arratsaldero ikastera joatea erabaki zuen. Margo-irakaslearen argibide guztiei zorrotz jarraitu zien, nahiz eta akuarela-mota eta margo eta formei buruzko saioak zail samarrak iruditu. Denboraz primerako akuarelagile izan zen.
|