www.santurtzieus.com

ikaslearen kontzientizazioa 4

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Este ejercicio pretende ayudarte a descubrir cuál es tu estilo de aprendizaje y qué consecuencias tiene ello a la hora de aprender una lengua.

Se te ofrecen 13 frases que definen al buen aprendiz de lenguas para que analices si estás de acuerdo y cuántas de ellas se dan en tu caso.

 

 

IKASLE ONAREN DEFINIZIOA

Ondoren, ikasle ona definitzeko erabili diren hainbat ezaugarriren zerrenda agertuko zaizu. Irakurri eta, ondo ulertutakoan, esan ados zauden ala ez, eta ipini aldamenean zein estilori dagokion.

  1. Ikasle onek beren bidea aurkitzen dute.

  2. Ikasle onek hizkuntzari buruzko informazioa antolatzen dute.

  3. Ikasle onak sortzaileak izaten dira, eta hizkuntzarekin esperimentatu egiten dute.

  4. Ikasle onek aukerak sortzen dituzte eta estrategiak bilatzen dituzte hizkuntza ikasgela barruan eta ikasgelatik kanpo erabiltzeko.

  5. Ikasle onek zalantzarekin bizitzen ikasten dute, eta estrategiak garatzen dituzte esanahia bilatzeko, hitz guztien esanahia ulertzen kezkatuta ibili gabe.

  6. Ikasle onek mnemoteknia erabiltzen dute (errima, hitzen asoziazioak, etab. ) ikasi dutena gogoratzeko.

  7. Ikasle onek onura ateratzen diete okerrei.

  8. Ikasle onek hizkuntz ezagutzak erabiltzen dituzte bigarren hizkuntza menderatzeko, euren lehen hizkuntzari buruzko ezagutzak barne.

  9. Ikasle onak kontestuaren laguntzaz baliatzen dira ( hau da, hizkuntzaz kanpoko ezagutzaz eta munduari buruzko ezagutzaz) xede-hizkuntza ulertzeko.

  10. Ikasle onek gauzak buru argiz asmatzen ikasten dute.

  11. Ikasle onek hizkuntz zatiak eta lokuzioak ikasten dituzte osotasun moduan, xede-hizkuntza "beren gaitasunaz harago" erabili ahal izateko.

  12. Ikasle onek produkzio-teknikak ikasten dituzte (adibidez, elkarrizketa aurrera eramateko teknika).

  13. Ikasle onek hizketa- eta idazketa-estilo desberdinak ikasten dituzte eta beren hizkera egoeraren formaltasunaren arabera aldatzen ikasten dute.