LAGUNTZA |
ARIKETA GEHIAGO |
UNITATEAK |
En este ejercicio aprenderás las diferentes opciones que ofrece un texto para aprender. El ejercicio está basado en una carta al director publicada en Euskaldunon Egunkaria aunque puede realizarse con cualquier otro. La carta está en euskara, pero hay partes que están traducidas del castellano al euskara. Uno de los objetivos es analizar la importancia de las estructuras gramaticales a la hora de hacer las traducciones y los posibles malentendidos que en euskara pueden crearse por el empleo incorrecto de los sistemas verbales. Por otro lado, en el ejercicio se plantean, en diferentes apartados, ciertas cuestiones que nos ayudarán a aprender contenidos gramaticales y léxico. Al final de cada apartado se pide al aprendiz que saque una conclusión sobre la labor realizada. |
Nire bezeroa korritu omen zen Lehengo egunean, otsailaren 9an hain zuzen ere, bi bezerori urgazpena egitera, Balmasedara joatea suertatu zitzaidan. Burgosetik bi kilometrotara geunden arren, nire bezeroak bertakoak zirenak, euskaldun osoak ziren eta hortaz, aitorpenak euskaraz egin behar zituzten. Baina Epailea elebakarra zen eta, bezeroon adierazpenak ulertzeko gai ez zelarik, interpretaria ekartzea xedatu zuen. Azaldutako hau, oso egoera anormala izan arren -euskara hizkuntza ofiziala izanik, bertakotasun printzipioaren ondorioz interpretari hura soberan baitzegoen- esan beharra dago dena nahiko normal hasi zela. Berroren gorentasunak galderak gaztelera garbian eta horren ostean Aitor K. interpretari lanak betetzen dituen Auzi-Itzultzailearen interpretazioak, esan bezala, horraino aparteko arazorik ez.
Baina halako batean galdera aldrebesa heldu zen:
Eta horra hor Aitor K. interpretariak egin zuen interpretazioa:
Ustekabean harrapatu ninduela eta, ez nengoen seguru ondo ala txartu ulertu nuen eta, zalantzaren aurrean in dubio por traduttore aplikatu nuen, honela pentsatuz "Nirea bai irudimen beroa, ezinezkoa da hori entzun izana". Esan bezala, lehenengo enbido hau ez nuen aintzakotzat hartu, nire belarrien barrena gogor astindu zuen arren. Baina hala eta guztiz ere, A.M. nire bezeroak erantzunarekin batera irri egin zuen, Berorren gorentasuna bere irriaren jatorria ezagutu ez eta, haserretu egin zen eta, inputatuari ohartarazpen bat egin eta ostean itaunketarekin segitu zuen:
Eta Aitor K. interpretariak bere interpretazioarekin segitu zuen.
Nire baitan sentitzen nuen ez nuela gehiago agoantatuko, lehengo enbidoari bi gehiago gehitu baitzitzaizkion, eta barre-algarak eztanda egin behar zidalakoan nengoen, beldur nintzen, bien bitartean, Epailearen begiradak haserrearen espresioa gero eta zehatzago isladatzen zuen, eta ni barreari ia eutsi ezinik, Epaileak bat-batean bere azken galdera zehaztu zuenean:
Eta azkenik, hordagoa bete zuen interpretazioak:
Kitto! Eztanda heldu zen, guztiok ditugu mugak eta nirea gainditu zen, soberan gainditu ere. Hura izan zen egoera, Balmaseda Sodoma eta Gomorra bilakaturik, hura bai isurketa kolektiboa, sexu jarioa, zinpeko orgasmoa, gozamenaren kabia, plazerraren paradisua eta bien bitartean Berorren gorentasunari gorabehera osoa azaldu behar nion, izan ere bere erreakzioa azkarra izan baitzen:
Azkar asko agertu zuen interpretariak bere aitzakia:
Aitor K., interpretariari bigarren urratseko ikasleei ematen zaien aholkua eman nion: altxatu, zutundu eta korritu aditzen laguntzaileekin, kontuz! eta horrela amaitu zen declaratio interruptus-a. Gertakizun horren gogora ekarri zidan 1995eko azaroaren 6an Barne eta Justizia Ministeritzak itzultzaile-interpretari bi lanposturako deia argitaratu berri duela eta, bertan eskatzen duen titulazio bakarra honakoa dela: BBB, edo baliokidea. Egoera hau ikusita, indar gehiago hartzen zuen, nire ustez, Epaileek euskaldundu edo Euskal Herritik alde egin behar duteneko erreibindikazioak. Iñigo Santxo Uriarte (Abokatua) BILBO a) Erantzun galdera hauei:
b) Kendu testutik gertatutakoa ulertzeko behar ez diren guztiak. Adib.: Lehengo egunean, kendu; bai baitakigu otsailaren 9a lehengo egun bat dela Nolako konklusioa aterako zenuke? c) Zerrendatu hizkuntza judizialtzat har daitezkeen hitzak eta saiatu beren erdal ordaina asmatzen Adib: urgazpena: asistencia Nolako konklusioa aterako zenuke? d) Zer esan nahi du esaldi honek? Nirea bai irudimen beroa Ezagutzen al duzu esklamazio edo heiagorak egiteko beste modurik? Zerrendatu. Adib: Ze polita den! Nolako konklusioa aterako zenuke? e) Zer adierazten dute esaldiok?
Nola esango zenuke euskaraz?
f) Berdinak al dira? Irria / Barrea / Barre-algara Horrelako beste mailaketaren bat egiteko gai al zara? Adib.: pozik / oso pozik / erabat pozik kopetilun / haserre / sutan
g) Kontuz! Abokatuak kontuz erabili beharreko hiru aditz aipatzen ditu. Beste baten bat gehituko al zenioke zerrenda horri. Zein? Zuk zein aholku emango zenioke? Nahikoa al da kontuz ibiltzeko esatea? Adib.: hil
h) Itaunketa Hirunaka jarrita egoera hau bezalako beste bat prestatuko duzue. Bat epailea izango da, beste bat lekukoa eta hirugarrena itzultzailea. Epaileak galderak gazteleraz egingo ditu eta itzultzaileak euskaraz esango dizkio lekukoari, honek euskaraz erantzun eta itzultzaileak berriz gazteleraz adieraziko dio esandakoa epaileari.
|