1. Baso bat ur 4. Komunztadura aditzarekin |
1. BASO BAT UR (*)
1.1 Adibide hauetan eskatu nahi dena azpimarratzen da
Adib.:
Baso bat ur | |
Baso bat ur hotz | |
Hiru litro ardo | |
Hiru litro ardo gorri |
1.2. Beste honetan, berriz, basoa adierazi nahi dugu eta ez dugu kontutan hartuko zertarako edo nolakoa den baso hori
Adib.:
Baso bat. |
1.3. Baso hori ura edateko baldin bada, edontzi edo basoaren kualitate bat azpimarratzen da.Beraz, hitz konposatu soila dugu
Adib.:
Ur baso bat
1.4. Erabilera hau, hala eta guztiz ere, ez da bat zenbatzailera mugatzen
Adib.:
Sei kilo kafe | |
Hiru baso ur | |
Bost litro ardo | |
Laurden erdi bat olio. | |
Dozena bat porru | |
Dozena bat arrautza |
1.5. Oso gogoan hartu behar da ez direla gauza bera
Adib.:
Kamioi bat esne edango luke horrek | |
Botila bat txanpan edan du minutuan | |
Esne-kamioi bat irauli da | |
Txanpan-botila bat lehertu dio buruan. |
1.6. lzena masa modura hartzen denean, esapide hauek honela erabiltzen ditugu
Adib.:
Basokada bat olio (edo basokada olio ere) | |
Kamioi bat harri |
1.7. Halaber, bete ere erabiltzen da
Adib.:
Kolkoa bete diru | |
Basoa bete esne (baso bete esne) | |
Lau esne-ontzi | |
Ur-baso bat | |
Hiru esne-kaiku | |
Lau ardo-botila |
1.8. Hitz konposatu-sorta bat dugu aurrean. Beraz, bat horren ordez, -a jartzea ere badugu
Adib.:
Esne-kaikua | |
Esne-kaikuak | |
Esne-kaiku bat | |
Hamar esne-kaiku |
1.9. Bestelakoak dira Zenbat? galderari erantzuten dioten esapideak
Adib.:
Baso bat ur | |
Litro bat esne | |
Kilo bat haragi | |
Bost litro ardo |
Mugagabe dira eta ezin dute artikulurik hartu, beraz.
2.1. Gutxi gorabeherako zenbatasuna honela adieraz daiteke
Adib.:
Bi edo hiru; hiru edo lau; lau edo bortz | |
Hiru lau; lau bost; zazpi zortzi | |
Bizpahiru; hiruzpalau; lauzpabost; bospasei |
2.2. Batzuetan ken daiteke edo hori bat -en ordez
Adib.:
Hamar hamabi bat | |
Zortzi hamar bat |
2.3. Hurbilezko zenbatasuna bestela ere adieraz daiteke
Adib.:
Hogeiren bat | |
Hogei bat | |
Hogei lagun hurbil | |
Hamabi hurren bat | |
Hogei lagun inguru | |
Lauretan hogei urte eskas | |
Hogei eta gehiago gizon | |
Ehun eta zenbait ardi |
3.1. Artikulua erabiliz
Adib.:
Zero edo huts...zeroa edo hutsa | |
Bat...bata | |
Bi...bia (ez biga, bidea, etab.). | |
Hiru...hirua | |
Lau...laua | |
Bost...bosta | |
Sei...seia... |
3.2. Baita zenbakiak zuzenean erabiltzen direnean ere
Adib.:
2a...bia | |
6a...seia |
3.3. Bada zenbakiak izendatzeko beste modu bat
Adib.:
Bata...batekoa | |
Bia...bikoa | |
Hirua...hirukoa | |
Laua...laukoa |
4.1. Zenbatzailea bat baldin bada, singularra ageriko da
Adib.:
Lore bat hartu du (nor) | |
Txori batek jan du (nork) | |
Gizon bati eman dio (nori) |
4.2. Zenbatzailea, bat ez beste, beste edozein baldin bada, eta sintagma osoa artikuluak mugatzen baldin badu, plurala ageriko da
Adib.:
Bi loreak hartu ditut (nor) | |
Lau txoriek jan dute (nork) | |
Bost gizonei eman die (nori) |
4.3. Gainerantzeko kasuetan singularrez nahiz pluralez ageriko da aditza
Adib.:
Bi lore hartu dut (nor) | |
Bi Iore hartu ditut | |
Bi hartu ditut | |
Lau txorik jan du (nork) | |
Lau txorik jan dute | |
Lauek jan dute | |
Bost gizoni eman dio (nori) | |
Bost gizoni eman die | |
Bosti eman die. |
5.1. Honelakoetan -eko, -etatik (edo -etarik) edo -tan atzizkiak erabiliko ditugu
Adib.:
Zortzietatik hoberena, bazterrekoa izan da | |
Hamarretako handiena, azkena da | |
Bietatik batean, hau nahiago dut | |
Bietarik batean, hau nahiago dut | |
Bederatzietan handiena, bigarrena zen |
Gogoan har, bizidun / bizigabe bereizketarik ez dela egingo.
Adib.:
Zazpi etxeetatik handiena | |
Zazpi ikasleetatik zaharrena |
6.1. Honelakoetan zenbatzaileari -kun edo -koitz atzizkiak eransten dizkiogu
Adib.:
Bat...bakun, bakoitz | |
Bi...bikun, bikoitz | |
Hiru...hirukun, hirukoitz |
7.1. Distributiboak zenbatzaile zehaztuei -na atzizkia erantsiz sortzen zaizkigu
Adib.:
Bat...bana, badera | |
Bi...bina | |
Hiru...hiruna |
7.2. Distributibo hauek aurrekaria pluralez eskatzen dute.
Adib.:
Bina liburu erosi ditu (hark) | |
Bina liburu erosi dituzte (haiek) | |
Liburu bana erosi dut (nik) | |
Liburu bana erosi dugu (guk) |
7.3. Zenbait distributiho
Adib.:
Huts...husna | |
Hamar...hamarna | |
Hogeita bi...hogeita bina | |
Hirurogei...hirurogeina | |
Ehun...ehuna | |
999...bederatziehun eta laurogeita hemeretzina |
7.4. Baina, mila zenbakitik gora heste eredu baten arabera sortzen dira distributiboak
Adib.:
Mila...mila bana (eta ez, *milana) | |
Bost mila...bostna mila (eta ez,*bost milana) | |
5.030...bost mila eta hogeita harnarna |
7.5. Milioi zenbakiak milaren antzera ezin du -na atzizkia hartu
Adib.:
Bi milioi...bina milioi | |
Milioi bat...milioi bana |