EUSKALDUNTZE-ALFABETATZEAREN ETORKIZUNERAKO OINARRIAK, ERAGINKORTASUNARI ETA KALITATEA HOBETZEARI BEGIRA
0. Sarrera
Euskararen berreskurapenean, euskal irakaskuntzarekin batera, helduen euskalduntze-alfabetatzea izan da ekinbiderik eta mugimendurik garrantzitsuena. Horrekin batera, esparru horretako eragile nagusi diren euskaltegiek, urtez urteko lan-jardunen bitartez, gizartearen oniritzia eta aitortza irabazi dute.
Euskalduntze-alfabetatzearen xedea da hizketarako gai diren euskaldunak ahalik eta eperik laburrenean lortzea (EBPN, 52. orrialdean, VI.3.1.b paragrafoan; HEOK, 11.ean). Baina, emaitzak ez dira nahi bezain asebetegarriak. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian bertan (40.ean, IV.4.11 paragrafoan) adierazi bezala:
Hizkuntza bat ikastea neketsua da (...) Hasten diren askok ez dute ikasturtea amaitzen; hurrengo urtean gutxiagok jarraitzen; oso gutxik erdiesten dute euskara-maila egokia. Horietako askok, gainera, ikasteari utzitakoan, euskaraz bizitzeko dituzten aukeren urritasunagatik, galdu egiten dute ikasitakoa.
Ildo beretik, eta Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian ere azaldu bezala (52. orrialdean, VI.3.1.b paragrafoan), hainbat eginkizun aurreikusten ziren, besteak beste:
Emaitzei buruzko gogoeta sakona egin. Kalitate-irizpideak finkatu eta adostu: adierazle egokiak aukeratu, bakoitzaren pisua erabaki, euskaltegien emaitzak aztertu eta onenak saritzeko mekanismoak antolatu...
Testuinguru horretan, bada, ondorengo lauki eta grafikoetan, IKEIk egindako lanaren ildotik, euskalduntze-alfabetatzearen zenbait datu labur azaldu nahi ditugu. Horiek eta hari bereko azterketa xeheagoak kontuan hartuz, aurrera begirako hainbat neurri hartu ahal izango ditugu, bereziki euskalduntzearen kalitatea hobetzeko, eta, ahalik eta hiztun-kopururik handiena lortzeko, eperik laburrenean.
1. Euskalduntze-alfabetatzearen inguruan zenbait datu
1.1. Euskaltegietako eta autoikaskuntza zentroetako ikasleen bilakaera
Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegietako ikasleak |
Gauza jakina da euskara ikasten ari diren helduen kopurua gutxitu egin dela azken bospasei urteetan. Horrekin bat, eskola-orduak ere behera etorri dira.
Iturria: HABE
Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako autoikaskuntza-zentroetako (Bai&By) ikasleak
2. irudia
Iturria: Bai&by
Nafarroako Foru Komunitateko euskaltegietako ikasleak |
Ondoko grafiko eta tauletan ikus daitekeenez, 1997-98 artean ikasle-kopurua gorantz doa, bai euskaltegi publikoetan bai pribatuetan. Ikasturte horretatik aurrera, ostera, urtez urte ikasle-kopurua gainbehera doa etengabe.
3. irudia
Iturria: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua
4. irudia
Iturria: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua
1.2. Ikasleen hasiera maila
Iturria:HABE
Maila altuan ikasketak hasten dituzten ikasleen ehunekoa handiagotu egin da urteetan zehar (bi muturrak kontuan hartuta). Alderantziz, maila baxuetan hasi diren ikasleen neurri erlatiboa txikiagotu egin da.
Ikusitako datuei erantsi behar autoikaskuntza sistemakoak (BAI&BY).
6. irudia Autoikaskuntza-zentroetako ikasleen distribuzioa, hasiera-mailaren arabera
Iturria: Bai&by
Ikasleen artean, behe-mailetakoen pisu erlatiboa jaitsi egiten da 98-99 ikasturtea eta 2001-02 alderatzen baditugu. Bestalde, zazpigarren urratsetik gorako ikasleak %6,7 baziren 1998-99 ikasturtean, gaur egun %12,5 dira.
1.3. Ereduen bilakaera irakaskuntzan
B eta D ereduek gero eta pisu handiagoa dute EAEko irakaskuntzan.
Iturria: HABE
Beraz, badirudi B eta D hezkuntza-ereduen gorakadak eragin zuzena izan duela ikasle gazteen euskalduntze-eskaeraren murrizketan. Jakin badakigu ere, maila ezberdinetako elebidunak ditugula D eta B ereduetako ikasleen artean, ingurunearen, jatorriaren, … lehen hizkuntzaren arabera.
1.4. Ikasleen adina
Iturria: HABE
Ikusten denez 25 urtetik gorakoen ehunekoa handituz doa. Aitzitik, 25 urtetik beherakoak gero eta gutxiago dira.Iturria: HABE
1.5. Euskaltegien jardueraren bilakaera
Euskaltegi sare gehienetan jaitsiera nabarmena izan da, batez beste %19koa.
Iturria:HABE
1.6. Ikastaro motak euskaltegietan
Ikastaro arruntenak astean 10 ordukoak dira, hain zuzen ere. Halere, gero eta pisu handiago hartzen dute trinkoak ez diren ikastaroak, astean 10 ordutik beherakoak %3,3tik %27,8ra pasa dira.
Badirudi, gizarte ohituren aldaketa erakusten duela horrek. Denboraren antolaketa, eguneroko premiak, oporrak…
Edozein kasutan, joera hau ikusirik, adi egon beharrean gaude, ondoren azalduko diren taula eta grafikoen arabera, ikas-prozesua gehiago moteltzeko arriskua baitago.
12. irudia. Ikastaro-moten bilakaera ikasturteka
Trinkotasuna/ Ikasturtea |
93/94 |
94/95 |
95/96 |
96/97 |
97/98 |
98/99 |
99/00 |
00/01 |
01/02 |
<10 ordu astean 10-19 ordu astean >20 ordu astean Udan Trinkoak Uda Barnetegiak Barnetegi aldiak |
3,3 58,9 11,6 14,0 6,6 5,6 |
9,3 55,3 10,4 14,4 6,2 4,4 |
12,0 57,3 9,2 11,0 6,8 3,8 |
15,7 55,8 8,4 11,0 5,6 3,6 |
18,4 55,0 8,5 9,9 5,3 3,0 |
21,2 52,2 7,6 10,5 5,3 3,2 |
25,3 48,9 7,4 9,7 4,9 3,9 |
26,1 48,5 7,7 9,2 4,7 3,9 |
27,8 46,3 8,0 9,3 4,6 4,0 |
TOTALA |
100,0 |
100,0 |
100,0 |
100,0 |
100,0 |
100,0 |
100,0 |
100,0 |
100,0 |
Iturria:HABE
2. Euskalduntze-alfabetatzearen eraginkortasunaren adierazleak
Txosten honetan lau adierazle nagusi hartu dira kontuan euskalduntze-alfabetatzearen arrakasta neurtzeko.
Bestalde, hizkuntzaren ikas/irakaskuntzan ez da baztertu behar helburua hizkuntza erabiltzen jakitea dela eta hori dela lortu behar dena. Horrek datu osagarriak eskatuko lituzke, hau da, nolabait neurtzea ikasleak nola, noiz, norekin erabiltzen duen ikasitakoa.
Hor, beraz, lau adierazle horien definizioa lehenbizi. Ostean bakoitzari buruzko datuak datoz.
Lorpena. Bera da errendimenduaren aldagairik garbiena. Ikas-prozesuan ezarritako urratsak eta mailak gainditzeari dagokio. Urrats eta maila horiek zenbat eta denbora-epe laburragoan gainditu, arrakasta hainbat eta handiagoa izango da. Segidako tauletan, lorpena, ikasleek 100 eskola-ordutan, batez beste, lortu duten urrats proportzioari dagokio. Beraz, adibide gisa, 0,60 urrats lortu izanak adierazten du ikasleak, 100 eskola-ordutan, urrats baten %60 gainditu duela. Urratsa gainditzearen aitortza euskaltegi bakoitzak ematen du, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluan zehazten diren irizpideei jarraiki; ez da, hortaz, kanpo-ebaluazioaren bidez egiten. Lorpenaren barruan bada beste puntu bat: ikasleei kanpo ebaluazioa egiten zaien kasuetan (EHEE/EGA azterketak) emaitzak ez direla espero bezain onak. Hor emaitzen kopuruek behera egiten dute.
Baja. Ikastaldia amaitu baino lehen, ikas-prozesua bertan behera uztea porrotaren seinalea da, helburuak lortzen ez diren heinean. Datu hau euskaltegietatik jasotakoa da.
Asistentzia. Eskoletara joatean huts egiteak edota berandu iristeak ikaslearen atzerapena ekarri ohi dute baita talde osoaren dinamikan eragin kaltegarria ere. Asistentzia, euskaltegietan neurtzen den bezala, euskaltegiak eskainitako orduen eta ikasleak hartutakoen arteko kozientearen bidez islatzen da.
Birmatrikula. Halaber, euskalduntze-alfabetatzean eskaintzen den ikas-prozesua (1-12) amaitu gabe, ikasturte batean matrikula-aldi jakin bat amaitu eta, hurrengo ikasturtean, berriro ere, ez matrikulatzeak arrakasta ez izatea dakar berekin. Birmatrikula, kasturte batean hasi eta hurrengo ikasturtean jarraitzen dutenen ehunekoaren arabera adierazten da.
2.1. Ikasleen lorpen maila
1993/94 - 2001/2002 ikasturteen artean, ikasten jardun duten helduen lorpenari dagokionez, emaitza orokorrak hauexek ditugu: 1-3 urratsetan hasitakoen artean %25 iristen dira HEOK-ren 1. mailara edota maila horretatik gora. 104-106 urratsetan hasitakoen artean, berriz, %65,5ak lortzen du 1. maila edota goragokorik. 107-109 urratsetan hasitakoen artean, aldiz, %64,5ak lortzen du 2. maila edota goragokorik; 110-112 urrats-tartean hasitakoetatik ia %60k lortzen du 3. maila, eta, 201-202koen artean (alfabetatzekoak) % 51, 7k lortzen du 3. maila.
13. irudia.
urrats altuena lortzen du urrats altuena ez du lortzen
Iturria: HABE
14. irudia
Guztira: 180.028 ikasle
Iturria: HABE
1993-1994 ikasturtetik 2001-2002 ikasturtera 180.028 ikasle heldu aritu dira euskara ikasten. Horietatik - zeinahi urratsetan hasi direla ere- %18,3k lehenengo maila gainditu du; %14,6k bigarrena, eta, %20k hirugarrena. Batere mailarik gainditu ez dutenak %47,1 dira. Batere mailarik gainditu ez izanak ez du, haatik, esan nahi ikasle ohi horiek batere euskararik ez dakitela zeren eta %47,1 hori hasierako 5 urratsetan banatzen baita.
Iturria: HABEIkasleek lortutako urratsek gora egiten duten neurrian urrats lorpen-indizeak ere hobera egiten du. Arrakasta gutxienekoak 1-3 urratsak dira.
Batez beste, ikasle bakoitzak 100 ikastordurekin 0,5 urrats egiten ditu. Beraz, astean 10 ordu egiten dituztenek, batez beste, urtean 1,5 urrats egiten dituzte. Egon badira 3 urrats ere egiten dituztenak eta urrats bakarra ere bai. Honen arabera, zerotik hasitako ikasle batek 4 urte beharko lituzke 1. mailara iristeko, lehen esan bezala, astean 10 orduz ikasiz. Zaila dirudi, beraz, lehen maila osorik amaitzea. Gomendioa ahalik eta era trinkoenean edo, behintzat, etengabe jarraitzea izango litzateke.
2.2 Ikasleen bajak
Ikastaldia bertan behera utzitakoen batez besteko tasa %15,8koa da, azken bederatzi ikasturteak kontuan hartuz gero.
Iturria: HABE
Oro har, esan liteke urratsak zenbat eta beherago baja-kopurua hainbat eta handiagoa dela. Baja-kopururik altuenak, 1-3 urratsetan gertatzen dira. Eta kopururik txikienak urratsik altuenetan. Horrenbestez, arreta berezia eskatuko luke lehen mailak: mailaren nondik norakoa zehaztu, ezaugarriak antzeman, zailtasunak aztertu, bidea errazteko erak, aholkuak…
17. Irudia. Ikasleen bajak eta ehunekoa matrikula kopuru guztiarekiko, hasiera mailaka. 93-94, 97-98 eta 01-02 ikasturteak.
93-94 |
97-98 |
01-02 |
||||
N |
% matrikula kopuru guztiarekiko |
N |
% matrikula kopuru guztiarekiko |
N |
% matrikula kopuru guztiarekiko |
|
1-3 urratsa |
3.970 |
18,1 |
2.995 |
18,5 |
1.829 |
18,6 |
4-6 urratsa |
2.713 |
16,7 |
2.488 |
16,2 |
1.548 |
14,5 |
7-9 urratsa |
1.496 |
15,5 |
1.799 |
15,3 |
1.506 |
14,6 |
10-12 urratsa |
642 |
11,9 |
998 |
12,4 |
1.295 |
13,0 |
Alfabetatze |
543 |
17,2 |
328 |
10,5 |
275 |
8,5 |
Iturria: HABE
2.3. Ikasleen asistentzia
Azken zazpi ikasturteetan, ikasleen asistentzia-tasa, batez beste %79,6 da.
18. irudia
Iturria: HABE
Asistentzia-indizerik handienak 20 ordutik gorako ikastaldietan, udako trinkoetan, uda barnetegietan eta barnetegi-aldietan azaltzen dira.
Iturria: HABE
2.4. Ikasleen birmatrikula
Iturria: HABE
Irudietan ikusi bezala, (kontuan hartu behar da goi-urratsetan ari diren ikasleek, ikas-prozesuaren amaieran ari diren heinean, matrikula gehiago egin beharrik ez dutela), esan liteke, oro har, ikasleriaren erdiak, ikas-prozesua amaitu gabe, ez duela hurrengo ikasturtean matrikularik egingo. Honek, berarekin batera galera nabarmena dakar, ikas-prozesua sistematikoki eta urtero eten egiten baita.
Birmatrikula-kopururik handienak (4-6) eta (7-9) urrats-tarteetan gertatzen dira. Kontuan hartzekoa da goi-urratsetan, ikas-prozesuaren amaiera hurbil dagoenez, birmatrikula-kopuruak berez izan behar duela urriagoa. Hainbat eta hainbat ikaslek ez dute berriro ere matrikularik egingo ikas-prozesua amaitua dutelako. (1-3) urratsetakoen artean erdiak ere ez du hurrengo urtean matrikularik egiten.
21.irudia. Ikasleen birmatrikulak mailaka: kopurua eta ehunekoa ikasle kopuru guztiarekiko 92-93, 96-97 eta 00-01 ikasturteak
92/93 |
96/97 |
00/01 |
||||
N |
% ikasle kopuru guztiarekiko |
N |
% ikasle kopuru guztiarekiko |
N |
% ikasle kopuru guztiarekiko |
|
1-3 urratsa |
6.764 |
42,8 |
5.978 |
44,00 |
4.273 |
45,0 |
4-6 urratsa |
6.691 |
53,9 |
7.265 |
56,00 |
5.277 |
56,2 |
7-9 urratsa |
3.430 |
54,8 |
4.755 |
56,08 |
4.494 |
56,5 |
10-12 urratsa |
1.467 |
38,5 |
2.281 |
38,5 |
3.048 |
37,9 |
Alfabetatze |
984 |
30,6 |
853 |
29,2 |
551 |
24,5 |
Iturria: HABE
Birmatrikula-kopururik handienak trinkotasun handieneko ikastaldietan gertatzen dira. Birmatrikula-kopururik txikiena (1-6) ordu-tartean gertatzen da. Beraz, ikas-prozesuan ari direnen joera nagusiak dira hurrengo ikasturtean berriro matrikularik ez egitea, eta, matrikula egiten dutenek trinkotasunik handieneko ikastaldietan egitea. Agian helburu zehatza izateak laguntzen du horretan. Ikasleak ongi jakin behar du nora iritsi behar duen edo zer lortu nahi duen, eta horri muga bat jarri behar zaio.
Iturria: HABE
3. ONDORIOAK
Txosten honen aurreko ataletan azaldutako egoeraren argitan, ondoren barneratu ditugu euskalduntze-alfabetatzearen bideragarritasunerako irizpideak eta neurri-proposamenak, hain zuzen, Euskararen Aholku Batzordearen iritziz datozen urteotan garatu beharko liratekeenak.
A) EUSKALDUNTZE-ALFABETATZEAREN XEDEA
Euskararen geroratzea edo ondorengoetaratzea ziurtatzeko tresnak dira eskola eta helduen euskalduntze-alfabetatzea. Hori horrela, euskararen berreskurapenean, euskal irakaskuntzarekin batera, helduen euskalduntze-alfabetatzea izan da ekinbiderik eta mugimendurik garrantzitsuena.
Horretan, ezinbesteko izan da esparru horretako eragile nagusi diren euskaltegiek egindako lana: langileen formakuntzan, ikasleentzako zerbitzu osagarriak eskaintzen, material eta egitasmo bereziak sortzen, besteak beste. Urtez urteko lan-jardun horren bidez, gizartearen oniritzia eta aitortza irabazi dute.
Hori horrela, helduen euskalduntze-alfabetatzea euskara ondorengoetaratzeko tresna den aldetik, horren xedea da hizketarako gai diren euskaldun gehien eta ahalik eta eperik laburrenean lortzea. Horrela izan dadin, aurrera begira, beharrezkoa da euskalduntze-alfabetatzeari oinarri sendoak eskaintzea, orain artekoarekiko behar diren moldaketak eginda.
B) BEHERAKADAREN ARRAZOIAK
Azken bospasei ikasturteotako bilakaerari erreparatuz gero, ikus daiteke helduen euskalduntze-alfabetatzearen jarduera beherantz doala. Horren adierazlerik nabarmenena ikasle-kopuruaren etengabeko jaitsiera da.
Gainbehera gizarte-ohitura aldaketarekin lotua egon badaiteke ere, neurri batean behintzat, jaitsiera horren arrazoi izan daitezke, besteak beste:
euskalduntzen trinkoenak diren hezkuntza-ereduen gorantzako joera argia; | |
langabezia-tasaren jaitsiera; | |
euskaltegietako ikasleen batez besteko adinaren igoera nabarmena; | |
ikas-prozesuaren luze-zabalera (tarteko helburuak jarri beharra); | |
ikasleen begietara euskara ikastea zailegia izatearen irudia…. |
Egoera honi irtenbideak bilatzearren, ondorengo atalean zehazten dira euskalduntze-alfabetatzearen etorkizuna bermatzeko hainbat irizpide eta neurri-proposamen.
C) EUSKALDUNTZE ALFABETATZEAREN BIDERAGARRITASUNERAKO IRIZPIDEAK ETA NEURRI-PROPOSAMENAK
Ikasleen beharretara egokitutako irakaskuntza eta ikas-prozesuaren eraginkortasuna bermatzeari begira garatu beharreko neurriak dira hemen bildutakoak.
C.1.- Ikasleen beharretara egokitutako irakaskuntza: xede-taldeak
Hizkuntza gizakion arteko komunikaziorako lanabesa da. Batzuon eta besteon egoerak eta, ondorioz, komunikazio-beharrak ez dira berdinak. Hori horrela dela aitortuta, helduen euskalduntze-alfabetatzeak modua egin behar du behar horiei egokitutako eskaintza egiteko. Hain zuzen ere, euskalduntze-alfabetatze jardunean, berau eraginkorra izango bada, oso kontuan izan beharko dira gizartean sor daitezkeen eskaera berriak.
a. Bistakoa da azken aldi honetan euskalduntze-alfabetatzea norbanakoaren borondatezko jarduna izatetik talde eta kolektibo jakinetara hedatzen ari dela. Talde horiek egoki identifikatzea izango da datozen urteotako erronketako bat. Eta identifikatu irizpide zenbaiten arabera:
efektu biderkatzailea izango duten giza taldeak izango dute lehentasuna, | |
beren zereginetarako behar bereziak dituzten taldeak, | |
euskal gizartean integratzeko bidea urratu nahi dutenak... |
Talde horietan sar daitezke Administrazioko langileak, Osakidetza eta Justiziakoak, Ostalaritzakoak, gurasoak, finantza-alorrekoak, etorkinak, etab.
b. Helduak Euskalduntzeko Oinarrizko Kurrikuluan (HEOK) ezarrita daude hainbat ikas-maila; bertan ezarritakoa baztertu gabe, esan bezala datozen urteotan arreta berezia jarri beharko da ikasleen beharretara egokitutako prestakuntza sustatzen.
Eskaintza hori egiteko orduan, ezinbestez, ziurtatu beharko da jarduera-esparru jakin batean euskararen erabilera areagotzeko ekintza-programa baten barnean kokatua dagoela, ikasleekin hitzartutako hasiera eta bukaera jakinak dituela eta prozesuaren amaieran hitzartutako ikas-helburuak neurtu eta ebaluatu egingo direla.
c. Horrekin batera, eta talde horien beharrei erantzuteko, funtsezkoa izango da azpiegiturak eta baliabideak sendotzea: ikasmaterial egokituak eta berezituak diseinatzea, irakasleak prestatzea eta xede-taldeak sustatzea.
C.2.- Ikas-prozesuaren eraginkortasuna bermatzeari begirako neurriak: trinkotasuna eta birmatrikula
Laburbilduz, datuek honako hau erakusten digute:
Lorpenik handienak, oro har, goi-urratsetan gertatzen dira eta, era berean, trinkotasunik handieneko ikastaldietan. | |
Baja-kopururik txikienak goi-urratsetan gertatzen dira eta asistentzia-indizerik altuena goi-urratsetan eta trinkotasunik handieneko ikastaldietan. | |
Horrekin batera, trinkotasun txikiagoko ikastaroetarako matrikulak ugaldu egin dira, nabarmen baina, aitzitik, horietan gertatzen da birmatrikula tasarik baxuena. | |
Birmatrikula, sektore osoa kontuan hartuta, %50 ingurukoa da, beraz erdiek ez dute aurrera egiten bi ikasturteetan segidan. |
Bistan da badagoela halako ebakera-puntua 3. urratsera arteko ibilbidea eta hortik gorakoa bereizten dituena, puntu horretatik gorakoan emaitzak hobeak izaki.
Esan ere esan liteke, oro har, ikastaldia zenbat eta trinkoagoa izan aiseago eskuratzen direla kasuan kasuko helburuak. Hortaz:
Jakina, baldintza egokietan eskaini beharko dira ikastarook, xede mugatuak eta helburu zehatzak egoki finkatuz. Ikastaro trinkoak indartu beharko dira, batez ere, "atalase mailara" iristeko edota helburu zehatzetarako (EGA lortzea, azterketa jakin bat prestatzea, arauetan eguneratzea, trebetasun jakin bat epe motzean lortzea…).
2. Helburuak finkatu behar dira aurretiaz ikaslearekin, ikasprozesua hasten duenerako argi izan dezan bai berak bai irakasleak zein denboratan eta zernolako ahaleginarekin lortuko duen hitzartutako ikas-helburua; beti ere, ikaslearen ingurunea kontuan izanda.
3. Birmatrikula-indizea handitzera jo behar da, ikas-prozesua amaitu baino lehen ez uztea helburu izanik.
C.3.- Aitortza-sistema egituratu
Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Kurrikuluan (HEOK) lau gaitasun-maila zehazten dira. Maila horiek finkatzen dute hiztunak zer egiteko gaitasuna duen, lau trebetasunetan oinarrituta.
Euskaltegietako irakasleekin elkarlanean eta kanpo-ebaluazioaz baliatuz, ikas-mailen aitortza jarri behar da martxan, maila sozialean, ekonomikoan eta ofizialean ikasleek behar duten errekonozimendua izan dezaten.
Ikasleak, bere ikas-prozesu osoan zehar ikas-helburu lorgarriak ikusi behar ditu, jakin behar du zer-nolako ahalegina egin behar duen ezarritako helmugetara iritsi ahal izateko eta ahalegin horren errekonozimendua jaso behar du, aitortza-agiriaren bidez.
Aitortza-sistemak kontrako eraginik sor ez dezan, helburuak ongi finkatu behar dira ikasmaila bakoitzean; euskaltegietako jardunarekiko lotura bermatu behar da, helburuak betetzen dituzten ikasleak bideratzeko azterketetara.
Kanpo-ebaluazioari dagokionez, lehendik era horretara egindako azterketetan sortu diren arazoak aztertu eta konponbidean jarri beharko dira, ebaluatzeko tresna berriek ez ditzaten izan aurrekoen hutsegite berak.
Horri guztiari lotuta, ezinbestekoa da sektore ezberdinetan (administrazio orokorra, hezkuntza, osakidetza…) indarrean diren mailen eta aitortza-moduen arteko baliokidetza-sistema eraginkorra egituratzea.
C.4. Baliabideak eta azpiegiturak: baliabide ekonomikoak, teknologia berriak, materialak.
Ahalik eta eperik laburrenean hizketarako gai diren euskaldunak lortzea izanik euskalduntze-alfabetatzearen xedea, onuradun nagusia ikaslea izatera jo beharko genuke. Euskalduntze-alfabetatzean azken zortzi urteotako helburu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegien homologazioa izan da, euren arteko aldeak gutxiagotzeko. Hori lortu ostean, aurrera begira finantzazio bide berriak sustatu behar dira; gomendagarria ikusten da, beraz, euskalduntze-alfabetatzearen xede nagusia lortzeari begira, ikaslearen emaitzetan oinarritutako dirulaguntzei gero eta pisu gehiago ematea.
Hizkuntzaren ikas/irakasteko molde berriak garatu beharko dira, egoera eta premia berriei aurre egiteko. Teknologia berriek zeregin garrantzitsua bete dezakete arlo honetan, betiere ikastaroen eraginkortasuna eta lortu behar den maila bermatuz. Euskaltegiek beren jarduera-esparru lokala gaindituz, on-line zerbitzua eskain dezakete, talde birtualak sortu, edota xede-talde berezientzat programa bereziak garatu, aurrez-aurreko ikas/irakaskuntza osatuz. Bestalde, ohiko bideak erabiliz euskara ikasteko zailtasuna dutenentzat edota ibilitako ikasleek dakitena ez ahazteko edo ikasi dutena sendotzeko aukera egokia da teknologia berrien bidea, horretarako euskaltegiek tutoretza zerbitzua eskain dezaketela.
Orain arte garatutako materialez gain, beharrezkoa da xede-talde eta behar berezietarako ikas-material egokituak egiten jarraitzea eta lan-lerro hori indartzea.
C.5.- Euskalduntze-alfabetatzea erabilera sustatzeko osagaia.
Euskal Herriko II. Inkesta Soziolinguistikoan jasotakoaren arabera, bi dira euskararen erabileran eragina duten faktore nagusiak:
bata, sozioestrukturala, hau da, harreman-sareko euskaldunen dentsitatea, esparru soziolinguistikoarekin oso zerikusi handia duena; | |
bestea, psikolinguistikoa, hau da, hizkuntza-gaitasun erlatiboa, edo bestela esanda, euskaraz eta gaztelaniaz moldatzeko erraztasun handiagoa edo txikiagoa izatea (lehen hizkuntzarekin zerikusi handia duena). |
Beste faktore batzuk ere, adina eta euskararen erabilera bultzatzeari buruzko jarrera esaterako, loturik daude erabilerarekin, baina askoz neurri txikiagoan.
Euskalduntze-alfabetatzearen sektorean diharduten eragileen egiteko nagusia, beraz, aipatutako bigarren faktoreari lotzen zaio, hots, hizketarako behar besteko hizkuntza-gaitasuna lortzeko prestakuntza eskaintzeari.
Ikasprozesua hobetzeko, horren eraginkortasuna eta praktikotasuna bermatzeko alegia, komeni da euskalduntze-alfabetatzearen eta gizarte-erabileraren artean zubiak eraikitzea, ikasleak euskaraz behin ikasi eta gero euskaraz aritzeko dituen aukerak eta oztopoak aurreikusiz. Izan ere, ikasten ari den bitartean ikasleak aurrera egiten badu ere, atzera egin dezake hizkuntza erabiltzeko aukerarik ez badu.
Euskalduntze-alfabetatzeaz gaindiko eremua hartzen badu ere, Euskararen Aholku Batzordeak euskalgintzan diharduten eragile publiko zein pribatu guztiei gomendioa egin nahi die erabilera areagotzeko gero eta produktu nahiz zerbitzu gehiago garatu eta gizarteratu ditzaten.
C.6.- Motibazioa eta sentsibilizazioa landu.
Euskalduntze-alfabetatzean motibazioa indartzeko egitarauen artean bi eratakoak bereiz eta gara daitezke:
1. Batetik, erakunde publikoek, euskalduntze-alfabetatzea besarkatuz, sustapen-kanpainak egin ditzakete:
euskarara hurbiltzeko eta euskara ikastera erakartzekoak, besteak beste, adin eta behar ezberdinetarako ikasteko aukerak zeintzuk diren adieraziz; | |
euskararen erabilera bultzatzeko, euskararen prestigioa areagotzeari bideraturikoak; | |
euskarak egoera eta esparru guztietarako balio duela erakutsiko dutenak; | |
L2ek, batik bat, euskara familian eta lagunartean erabiltzera bideraturikoak. |
2. Bestetik, euskalduntze-alfabetatzean diharduten eragileek, bakoitzak dituen berezitasunen arabera, sustapen-kanpaina sektorialak egin ditzakete merkatua eurenganatzeko eta bakoitzak merkatu-segmentu horretan duen tokia areagotzeko:
teknologia berrien erabilera ezagutarazi; | |
tutoretza-sistemak eskaini; | |
behar berezietarako eskaintza zabaldu; | |
ordutegi malgutasuna eskaini; | |
aholkularitza-zerbitzuak hedatu… |
Euskararen Aholku Batzordea
Vitoria-Gasteiz, 2003ko irailaren 17a