15. alea, 2003ko maiatza |
227 harpidedun |
1. Euskaltegien sektorerako bidegarritasun plana
2. Bideragarritasun plana eta aktoreak. Pedro Lonbide
3. Zalantzak, kezkak, beldurrak... Abel Camacho
4. Interneten ote dago helduen euskalduntzearen etorkizuna? Jose Miguel Arnaiz
5. Zenbat buru...
Gurutze Arrieta (Hernaniko Udal Euskaltegia)
Isabel Celaá (PSEko Eusko Legebiltzarkidea)
Izaskun Gallastegi (Durangoko Udal Euskaltegia)
Onintza Lasa (EAko Eusko Legebiltzarkidea)
Mertxe Mujika (AEK)
Isidro Yoldi (Urrats Euskaltegia - Batuz)
1. ESKEMA METODOLOGIKOA
Hainbat alderditako faktoreak aztertuta, honako ondorio hauek formulatu ditu IKEIk.
FAKTORE SOZIALAK
Euskalduntze-eskaera orokorra urriagoa da Hezkuntzaren Hizkuntza Ereduen
eragina eta egoera soziolinguistikoaren ondorioz
| |||||
Eskaera txikiagoa da gazte-taldeen artean batik
bat. Gero eta gazte gutxiagok ikasi behar du euskara euskaltegian.
|
Euskara-ikasleak gero eta helduagoak dira, aipatutako arrazoiagatik eta
biztanleriaren zahartzea ere gero eta nabariagoa delako.
|
Ikasleen hasiera-maila gero eta altuagoa da, elebidun hartzaileen
proportzio handiagoaren ondorioz.
|
FAKTORE EKONOMIKOAK
Langabezi tasa gero eta gutxiagoa dela-eta, gero eta jende gehiago ari da
lanean. Honek esan nahiko luke gero eta zailago suertatzen dela
Euskaltegietara joatea denbora gutxiago baita. Beraz, Euskaltegietako
eskaera potentziala murriztuko litzateke.
|
IKASLEAK
Eboluzioa
Kopurua: 1995/1996 ikasturtetik aurrera ikasle-kopurua EAEn jaitsi egin da. | |
Ikasle berrien kopuruaren beherapen garrantzitsua. |
Profila
Adina: ikasleen batez besteko adinaren igoera nabarmena da.
|
Lanean ari diren ikasleen ugaritze nabarmena ageri da. Aitzitik, ikasleek
eta, batik bat, langabetuek, gero eta neurri proportzional txikiagoa dute.
|
Hasiera-mailak: maila altuetan hasten diren ikasleen etengabeko gorakada.
|
Mapa
Gaur egun dauden 115 euskaltegien %46a Bizkaian kokaturik dago, %42a
Gipuzkoan eta gelditzen den %12a Araban.
|
1993-1994 ikasturtetik 2001-2002 ikasturtera Euskaltegi-kopurua %30a
jaitsi da (49 euskaltegi gutxiago) Aipatzekoa da euskaltegi publikoen
(-%27) eta pribatuen (-%31) kopuruaren beherakada hiru lurraldeetan
gertatu dela.
|
Bestalde, guztiarekiko euskaltegi publiko eta pribatuen pisu erlatiboa
nahikoa mantendu da 93-94 eta 01-02 ikasturteen artean. Lehen ikasturtean
publikoek %34 eta pribatuek %66ko pisua bazuten, 01-02 ikasturtean %35 eta
%65eko pisuarekin mantentzen dira. Hau da, oraindik ere, pribatuen kopurua
publikoen kopuruaren ia bikoitza dela esan daiteke.
|
Euskaltegi-kopurua urtez urte behera badoa ere (93-94tik 01-02ra %30ko
jaitsiera), gero eta lokal gehiago dago helduen euskalduntze eta
alfabetatzerako (93-94tik 01-02ra %18 gehiago).
|
Beraz, euskaltegiek duten hedapen geografikoa gero eta handiagoa da,
euskalduntze eta alfabetatzeko lokalak gero eta herri gehiagotan aurkitu
baitaitezke (01-02an %37 herri gehiago, 91 herritatik 125 herrietara
pasatuz).
|
Talde-orduak
Orokorrean, %19ko beherapena jasan da, 93-94 eta 01-02 ikasturteen artean,
eta euskaltegiak motaren arabera sailkatuz, Udal euskaltegietako
talde-orduek izan duten %31ko beherapena nabarmentzen da (100.000
talde-ordu galduz). Pribatuek ostera %13ko beherapena izan dute bakarrik,
zenbaki absolututan 95.000 ordu inguru galduz.
|
Sare ezberdinetan talde-orduek izan duten eboluzioari dagokionez, AEK eta
BERTANen talde-orduak %16 eta %17 jaitsi dira. Pribatuen barnean hauek
duten pisua kontsideratzen badugu, 93-94an %37a bakoitzak, guztiaren
beherapena esplika daiteke. IKAko talde-orduek, ordea, %23ko igoera izan
dute, Araban euskararen inguruan eman den suspertzearen ondorioz.
|
Bien bitartean, Barnetegietako talde-orduek, %24ko jaitsiera izan dute
93/94 eta 01/02 ikasturteen artean.
|
IRAKASLEAK
Profila eta eboluzioa
Kopurua: etengabeko beherapena 1995/96 ikasturteaz geroztik, Gipuzkoan
batez ere.
|
Adina: irakasleen adinaren igoera argia.
|
Ikasketak: unibertsitate-mailako ikasketadunen handitzea.
|
Ogibide nagusia eta esperientzi urteak: irakasleen espezializazioaren
(irakasletza ogibide nagusitzat) eta esperientzi urteen igoera nabarmena.
|
Kontratazio-motak: Euskaltegi pribatuetako langile gehienak bestek
kontratatuak dira; Euskaltegi publikoetan, ordea, gehiengoa bere postuaren
jabe da.
|
DIRU ESLEIPENA
Euskaltegi Pribatuak
Urtez urte, talde-ordu erreal bakoitzeko diru-laguntzak igotzen joan dira,
12 eurotatik 93-94 urtean (matrikulak barne), eguneko 17,8 eurotaraino.
Era berean, diru-laguntza osoak gora egin du (8 ikasturteen artean %38).
|
Diru-laguntzen eboluzioak, oro har, gora egin du lehen esan bezala, baina
honek ez du bat egiten talde-orduen eboluzioarekin, 95-96 ikasturtetik
behera baitoa. Konkretuki, %6ko beherapena antzeman daiteke talde-orduei
dagokienez, 93-94 eta 00-01 ikasturteen artean.
|
Hau honela, diru-laguntzen gorakada euskaltegi moduluen gorakadak ekarri
duela esan behar dugu.
|
BERTAN sarea da homologatzen lehena eta modulua lehenengo igoarazten
duena, horregatik da diru-laguntza gehien jasotzen duena. IKA eta AEK-k
geroago homologatzean, geroago ere igotzen dute modulua.
|
Euskaltegi Publikoak
Aztertutako 8 ikasturteetan diru-laguntzak %12,4 igo dira, 94-95tik
97-98rarte behera eginaz eta berriro 97-98 ikasturtetik aurrera igoz.
Eboluzio honen arrazoi nagusiak, HABE-EUDELen arteko akordioek ekarritako
aldaketak dira.
|
Azken batean, Udal Euskaltegiei loturiko diru-laguntzen azterketan ikusten
da, aipatutako igoera eta 95-96tik aurrera, euskaltegien lan-bolumenari
baino gehiago ordainketa-irizpideei esker, gora egin duela. Hain zuzen
ere, Udal Euskaltegien talde-orduak %27 jaitsi dira 93-94 ikasturtetik
00-01 ikasturtera.
|
Horren ondorioz, talde-ordu erreal bakoitzeko udal euskaltegiek jasotako
diru-laguntza %57,6 igo da, 93-94 eta 00-01 ikasturteen artean; 00-01
ikasturtean, kopuru hori ia 35 eurokoa da orduko.
|
3. AMIA
Kanpo Analisia - Ikasleak eta errendimendua
Aukerak
|
Mehatxuak
|
Kanpo Analisia - Euskaltegiak eta irakasleak
Aukerak
|
Mehatxuak
|
Kanpo Analisia - Aldagai kritikoak
Aukerak
|
Mehatxuak
|
Barne Analisia - HABE erakundea orokorrean
Aukerak
|
Mehatxuak
|
4. SEKTORERAKO AURREIKUSPEN ETA ESTRATEGIAK
Aurreikuspena - Ikasle-kopuruaren eraldaketa eta proiekzioa
Proposamen honetan, hiru eszenatoki agertzen dira:
Ikasle-kopurua |
||||||||
01/02 |
02/03 |
03/04 |
04/05 |
05/06 |
06/07 |
07/08 |
Eboluzioa 02/03 – 07/08 |
|
Irreala Bariazio absolutua Bariazioa (%) |
34.500 -3.211 -%8,5 |
35.503 1.003 %2,9 |
36.555 1.052 %3,0 |
37.660 1.105 %3,0 |
38.822 1.161 %3,1 |
40.043 1.222 %3,1 |
41.330 1.286 %3,2 |
%16,4 |
Helburua Bariazioa absolutua Bariazioa (%) |
34.500 -3.211 -%8,5 |
34.252 -248 -%0,7 |
34.021 -231 -%0,7 |
33.806 -215 -%0,6 |
33.608 -198 -%0,6 |
33.427 -181 -%0,5 |
33.263 -164 -%0,5 |
-%2,9 |
Jarraipena Bariazio absolutua Bariazioa (%) |
34.500 -3.211 -%8,5 |
33.002 -1.498 -%4,3 |
31.579 -1.423 -%4,3 |
30.227 -1.352 -%4,3 |
28.942 -1284 -%4,2 |
27.722 -1.220 -%4,2 |
26.562 -1.160 -%4,2 |
-%19,5 |
ESTRATEGIAK
Euskaltegien sektorerako estrategien bilduma ondoren azaltzen dena da:
BEZEROAK (eskaintzaren hartzailea, nori?)
b1. Bezeria potentzialaren segmentazioa
ZERBITZUA (eskaintzaren objektua, zer?)
z2. Zerbitzu espezifiko eta espezializatuen garapena
z3. Zerbitzu berrien garapena
z4. Dibertsifikazioa
MERKATUA
(eskaintza-lekua, non?)m5. Optimizazio-estrategia
EUSKALTEGIAK
(eskaintzaren subjektua, nork eta nola?)e6.
Balio-katearen indartze-estrategiae7. Kooperazio-estrategia
HABE eta EUSKARA
(administrazioa, noren laguntzarekin?)h8.
Diru-esleipen sistema egokitu eta malgutzeah9. Motibazioak landuko dituen estrategia
h10. Planifikazio eta komunikazioan erroturiko tresnak
h11. Pertsonalaren formazio, motibazio eta komunikazioa
h12. Planifikazio tresnen bigarren mailako erremintak
h13. Zerbitzu espezifikoen garapena Kudeaketa eta Didaktikan
Bestalde, ondoren, estrategia hauen inguruan definituko den lan-plana aurrera eramateko izendatu diren arduradunak azaltzen dira:
Arduradunak:
5. LAN-PLANA
EUSKALTEGIAK
1. Bezeria/merkatuaren ikerketa eta segmentazioa
Helburua: eskaintza-eskaera anitzari egokitzeko lehen pausoa burutu, merkatu segmentatu eta kolektibo desberdinetan zatitu; enpresa mundua, EGAtik gorako maila, jubilatuak, etorkinak, kirol mundua, osasuna, gazteak (A, B eredukoak), etxeko andreak...
2. Posizionamenduaren analisia
Helburua: euskaltegi bakoitzak, bere egoeraren arabera, estrategia propioa definitu ahal izatea.
3. Irudiaren eta posizionamenduaren hobekuntza: promozioa
Helburua: bezero, segmentu eta beste sektore-kideekiko posizionamendua hobetu, hau da, bakoitzaren egoera konpetitiboa indartu.
4. Produktu eta zerbitzuen garapena
Helburua: eskaera anitzari zerbitzu eta produktu espezializatuak eskaini, euskaltegien lan esparruak irekitzeaz gain.
5. Bezeriaren profilaren jarraipena
Helburua: ikerketa honetan egindako profil azterketaren jarraipen historikoa egin, sektorearen egokitzapen eta eboluzioak eskaeraren beharrekin bat egin dezan.
Helburua: bezeroei gertuko zerbitzua eman eta eskaintza ahalik eta gehien beraien momentuko beharrei egokitu. Bezeroen fidelizazioa da CRMaren azken helburua.
Helburua: euskaltegi sektorearen mapa (hedapen geografiko eta baliabideak) egungo eta etorkizuneko merkatuaren behar eta tamainari egokitu.
Helburua: euskaltegien kudeaketa orokorra profesionalizatu enpresa-ikuspegitik eta merkatu ikuspegitik, batez ere lan komertziala eta merkatu-filosofia azpimarratuz.
HABE ETA ADMINISTRAZIOA
1. Diru esleipen sistema berritu
Helburua: sektoreko diru-esleipena euskalduntze eta alfabetatze helburuei eta irakaskuntzaren kalitateari lotu.
2. Euskara-agiriak homogeneizatu eta ireki
Helburua: Euskara-agiriak homogeneizatu, zentroen arteko aldeak berdinduz eta titulazio esparrua EGAtik behera nahiz gora irekiz.
3. Euskararen erabilera sustatu: motibazioa landuz.
Helburua: euskararen izena eta irudia hobetu gizarte osoan, orokorrean, honen erabilera motibatuz eta euskarari atxikirik dauden konnotazio politiko eta ideologikoak garbituz.
4. HABE eta euskaltegien eta sektoreko agenteen (ikasle, irakasle, aditu...) arteko komunikazio bideak eta elkarlan-bideak indartu
Helburua: Sektoreko agenteek HABErekin dituzten erlazioak arindu eta erraztu, kanal bakar eta burokrazia gutxikoarekin.
6. SEKTORERAKO HELBURUAK
Ikasleak mantentzea helburu bezala markatu arren, modulazioaren jaitsierak (beharrezkoa bestalde eskaintza eskaerari egokitzeko), talde-orduak murriztuko ditu (%11) eta baita irakasleak ere (%16), nahiz eta horrekin batera enplegu-bide berriak Euskararen erabilerarekin lotuak atzematen diren.
01/02 ikasturtea |
Eboluzioa (%) |
07/08 ikasturtea |
|
IKASLE KOPURUA Araba Bizkaia Gipuzkoa |
34.500 6.109 18.456 9.935 |
(-) %4 (+) %23 (-) %7 (-) %13 |
33.263 7.551 17.133 8.580 |
TALDE ORDUAK Araba Bizkaia Gipuzkoa |
834 143 454 237 |
(-) %11 (+) %16 (-) %16 (-) %19 |
739 166 382 191 |
IRAKASLEAK Araba Bizkaia Gipuzkoa |
1.550 274 826 450 |
(-) %16 (+) %6 (-) %19 (-) %25 |
1.299 291 672 336 |
Laburbilduz, inkestan ikusi da badagoela jendea euskara ikasteko prest, baina beste modu eta zerbitzu batzuen bidez.
Azkenik, lurraldeka, aipatu beherakada handiena Gipuzkoan eta Bizkaian espero dela, Araban bai ikasle eta baita talde-orduak eta irakasleak ere igoko direlarik.
Duela gutxi Miren Azkarate Kultura Sailburu eta HABEren Presidenteak aurkeztu digun txostenaren 4. puntuan zehazten dira sektorerako aurreikuspen eta estrategiak. Estrategia horiek garatuta lortuko dugu bezeria potentzial handiagoa izatea eta zerbitzuak dibertsifikatu eta garatzea, hitz batean euskalduntzeari eutsi eta indarberritzea.
Euskaltegiak eta bertako zuzendariak.
| |
Sareak eta bertako zuzendari / ordezkariak.
| |
HABE | |
HABE – Didaktika Zerbitzua | |
HABE – Kudeaketa Zerbitzua | |
EUSKO JAURLARITZA – Kultura |
Estrategiak zein epetan garatuko diren eta noren esku geratuko den hurrengo puntuan zehazten da, Lan planean alegia.
Azken egunotan jasotako hainbat berrik gogora ekarri digute agian IKEI enpresakoei beste aktore bat ahaztu egin ote zaien: EUSKO JAURLARITZA, bere osotasunean. Izan ere, sail eta atal asko dira Eusko Jaurlaritzan euskararen irakaskuntzan, sustapenean eta normalkuntzan ari direnak eta horiek guztiak barne hartuko dituen eszenatokia ez da aurreikusi. Azken finean, guztiok ari bagara euskara sustatu, euskararen erabilera bultzatu eta ezagutza garatzen, egokiena litzateke lana ahalik eta era koordinatu eta eraginkorrenean burutzea.
Parlamentaria Vasca. Portavoz Educación y Cultura del PSE
Al nacionalismo gobernante no le interesa la Educación Pública. El desarrollo de Escuelas Infantiles 0-3 lo deja en manos de la Red Privada y de los Ayuntamientos y ha perdido el equilibrio de cuota pública-privada que fue un objetivo del Pacto Escolar para la Educación No Universitaria.
¿Racionalizará plantillas en el sector público con convocatorias de concurso-oposición e incluso con jubilaciones anticipadas o no? |
¿Asegurará la presencia de los Ayuntamientos en el
Patronato Rector o no?
|
¿Apostará de verdad por las nuevas modalidades de enseñanza
o no?
|
Y sobre todo ¿Será capaz de hacer un ejercicio de
racionalidad y de justicia extrema deslindando el euskera de la ideología
que legítimamente tiene cada uno?
|
¿Admitirá que el socialismo está haciendo una apuesta
fuerte por el desarrollo del Euskera y que está legitimando para
criticar cualquier aspecto de su gestión?
|
¿Será capaz el nacionalismo gobernante de abandonar la
propaganda en torno al Euskera para centrarse honestamente en una política
que lo favorezca sin excluir a nadie?
|
GALDAKAOko UDAL EUSKALTEGIA
Azkenean heldu zaigu Euskaltegien Sektorerako Bideragarritasun Plana eta laburpen exekutiboa baino izan ez bada ere, hainbat dira planean ematen diren datuak, hauen irakurketa eta erabileran sakondu gabe, hainbat dira eragiten dizkiguten galderak:
… euskaltegi publiko (- %27)…beherakada hiru lurraldeetan gertatu dela… Zeintzuk izan dira desagertu diren euskaltegi publiko hauek? Pilotoak, akaso? Ikasle ezak zarratu zituen ala erabaki politikoren batek?
IZASKUN GALLASTEGI UZKUDUN
Durangoko Udal Euskaltegia
Eusko Alkartasuna taldeko legebiltzarkidea Gasteizen eta Hezkuntza eta Kultura Batzordekidea
Euskararen Normalkuntzarako Legeak, seigarren artikuluan, herritar orori onartzen dio euskara eta gaztelera erabiltzeko eskubidea eta horretarako Herri Administrazioari eskatzen zaio hartu beharreko neurriak hartzeko eta eskubidea bermatzeko bitartekoak ipintzeko.
AEK
ISIDRO YOLDI ITURBIDE
Urrats Euskaltegia / BATUZ
Euskaltegion eginkizun nagusia helduak euskalduntzea eta alfabetatzea da. Beraz, euskaltegiok bideragarriak ote garen aztertzen denean, benetako galdera zera da: Helduak euskalduntzea eta alfabetatzea bideragarria al da?
Kontuan hartzen badugu hizkuntz ofizialaren ikaskuntza herritar ororen eskubidea dela, eskubide baten bideragarritasun plana egin du berriki Eusko Jaurlaritzak. Eta, gainera, nahiko emaitza ezkorrak atera zaizkio.
Ekonomiaz gutxi dakigunok bideragarritasunaren kontzeptua beti aldagai ekonomikoekin lotu izan dugu: enpresa jakin baten produktu edo egitasmo berria, zabaltze prozesu bat... Baina, hizkuntz ofizial baten irakaskuntzaren bideragarritasuna auzitan jartzea, beste edozein eskubideren (etxebizitzaren, lanaren, osasunaren...) bideragarritasuna zalantzan jartzea bezain sinesgaitza iruditzen zaigu.
Euskaltegiok ez garela bideragarriak aspalditik dakigu bertan aritzen garenok; eta honen adierazle ugari ditugu: dirulaguntzen bilakaera, langileen dedikazioa eta egonkortasuna, baliabide materialak, egitasmo berrien garapena... Hauek guztiak aspaldiko aldarrikapenak dira. Baina euskararen irakaskuntzaren beraren bideragarritasuna aztertzea kontraesan nabaria dela iruditzen zaigu.
Bideragarriak al dira, akaso, hezkuntza sistema edo osasun zerbitzua? Zerbitzu hauek Administrazioak finantziatzen ditu herritarrok ordaintzen ditugun zergak baliatuz. Ez zaie autofinantziazioa eskatzen. Baina euskaltegioi bai. Helduak euskalduntzeko eta alfabetatzeko ahalegina guk bakarrik egin behar omen dugu; eta dirua ikasleei eskatu. Non dago, bada, Administrazioaren ahalegina?
Bideragarritasun Planaren emaitzetan ondokoak aipatzen dira: euskaltegiok gure ingurunearen analisia egin behar dugula eskaera berrietara egokitu ahal izateko, berariazko estrategiak eta produktu berriak garatu behar ditugula, kudeaketa eta gaitasun komertziala indartu behar ditugula. Ados; neurriko jantzia eskaini behar da, eskaintza pertsonalizatua eta gaurkotua, alegia.
Administrazioari dagokionez, berriz, hauek aipatzen ditu Bideragarritasun Planak: diru esleipen sistema berritu behar dela, euskara-agiriak homogeneizatu eta ireki behar direla, eta, azkenik, euskararen erabilera sustatu behar dela, motibazioa landuz.
Azken batean, zerbitzua hobetu behar dela, eskaintzak gaurkotu, eta helduen euskalduntze eta alfabetatzea sustatu, erabilera areagotuz.
Ongi. Egindako datu bilketatik ondorioztatzen diren zentzuzko neurriak dira. Eta beste daturik izan ezean, edozein herritarrek esango luke modu egokian bideratu nahi dela Helduen Euskalduntze-alfabetatzea. Baina, hasierako galderak erantzunik gabe dirau: Helduen Euskalduntze-alfabetatzea bideragarria ote den, alegia. Izan ere, erantzuna ezin da analisi horretan bilatu, hor ez baitago.
Zure e-posta
helbidea?
ã Santurtziko Udal Euskaltegi
a