KAOSA IKASBIDE: INTERNET ETA HIZKUNTZA
Karlos del Olmo
EIZIEI
UEUko Helduen Euskalduntzearen IV. Jardunaldiak 2001
![]() | Portaleko berbak |
![]() | Interneten mugitzen hasteko sarrera |
![]() | Tresnak |
![]() | Dokumentazioa |
![]() | Terminologia |
![]() | Lankidetza |
![]() | Euskara |
"Gertatu ohi da orden itxuraren atzean kaos mota misteriotsu halako bat egoten dela zelatari eta, izan ere, kaosaren barne-barnean, ordena genero are misteriotsuago halako bat"
Douglas Hofstadter
Honako aurkezpen honek hizkuntzari eta horretaz jabetzeko prozesuari buruzko beste begiratu mota bat aurkeztu gura du, hain zuzen ere kaosari ate bat, zirrikitu bat zabaltzea dakarrena. Baten batek pentsa lezake hau mutil hau zeharo burutik eginda dagoela. Kaosa, anabasa, desordena... ikas metodo moduan?
Hizkuntzen irakaskuntzan azken urteotan curriculumak goitik behera diseinatzea eta kontrolpean izatea nagusitu da joera moduan. Deboziozkoak ez diren orri hauek kontrakoa esatera datoz: hizkuntz gertaerak gramatikaren edo testuaren ikuspegitik aztertu partez, kaosaren isla moduan aztertzea proposatu nahi dute, bai hiztunen arteko hartu-emanak azaltzerakoan, bai beste hizkuntza bat ikasi nahi duen ikaslearen aldetik.
Kaosa, ederto! Baina, zertan da kontu hori? Hau da, ba ote da hizkuntza bateko hiztun guztiek une jakin batean nolako hizkuntza produkzioa darabilten azal dezakeen eredurik, legerik? Kaosaren teoriak jakintzagai zientifikoen arteko mugak gainditu ditu, fisika eta filosofia inoiz ez legez lotu arte. Aspaldion, hizkuntzalaritzan eta literatur kritikan ere erabiltzen hasita dago. Azkenean, hizkuntz fenomenoak horrela azaldu gura izateak konplexutasunaren portaera unibertsala tinko defendatzea dakar.
Hizkuntzazko produkzioak zorizkoak ote dira, kaosaren legeak gobernatuak? Baietz erantzunez gero, azkenean, determinismoa hizkuntza kontuetan ere haustea lekarke. Eta, ondorioz... amildegia, kaosaren itsas zabala. Zer gertatzen da hiztunaren garunean? Batzuek diotenez, neuronen arteko loturak eta zirkuituak ez dira finkoak, halako desordena antolatu moduko batek eratzen ditu, hizkuntza ekoizpenekin jazo legetxe, hau da, hizkuntza elementuak elkarri lotzea, esaldi kateamenduak, zelan edo hala, fraktal moduan azter daiteke. Zer da delako fraktal hori? Infinitua adimenaren begiaz ikustea. Besterik ez... eta hainbeste! Objektu fraktalek geometria modu berri bat sortu dute. Gertaera eta egitura ez linealak (ibaiak, garoak, kea, hizkuntz produkzioa...) aztertu eta formula matematikoak erabilita grafiko bitartez aurkezterakoan, irudi fraktalak (frakturatuak) agertzen dira, non zatirik txikienak osotasunaren berri ematen duen.
Bestela esanda, entropia dela eta, gero eta desordenatuago den hizkuntz unibertsoa hartuko genuke aztergai. Ez da ahaztu behar, guztiarekin ere, kaosa eta ordena batera agertzen edo gertatzen dira. "Tximeleta efektua" oso ezaguna da kaosaren inguruko teorietan, hau da, gertaera txiki edo minimo batek sistema osoan aldaketa kate izugarria sor dezake. Hizkuntzan ere pentsa genezake sistema ondo arautu horretan aldaketa txiki batzuek, hiztun (edo ikasle) jakin batek sisteman sartutako aldaerek sistema osoa aldaraz dezaketela. Hau da, iragarkizuna halabeharraren menpe.
Zelako hizkuntza mota, nolako ikasketa mota azaldu gura du honek? Inoiz ere egonkortasunik lortzen ez duen sistema, ia errepikatu arren, inoiz ere bere berdina ez dena. Hizkuntza (benetakoa) sistema konplexua da. Baina, beste horrenbeste gertatzen ote da ikasleari ikasgaitzat aurkezten zaion hizkuntz ereduarekin? Ala ikasleari benetako sistema konplexu kaotiko horrekin zerikusirik ez duen eredu arautu eta kontrolpeko bezain faltsua aurkezten zaio? Sistema arautua izaten da ohikoena. Baina demagun, lipar batez, ikaslea hizkuntz kaosaren aurrez aurre jartzen dugula. Ba ote gaude prestaturik adituak horrelako ikuspegi bati ekiteko eta ikasleari lanabesak emateko?
Sistema kaosezko hori onartuko bada, lehenaldiaren zati handiak utzi beharko dira atzean. Baina, sistema kaotikoak, oraingoz, ezin iragarrizkoak dira, dinamikoak diren aldetik. Sistema kaotiko batzuk ezin iragarrizkoak dira maila lokalean, baina egonkorrak globalean. Hizkuntzari dagokiola, eta hizkuntz ikasleak egiten duen hurbilketaz den bezainbatean, antzeko zer edo zer ez ote den gertatuko galde genezake.
Beharbada, oso korapilatsua lirudike honek denak. Baina kontua da norberaren errutinan izaten diren aldaketa txikiek ondorio izugarriak izan ditzaketela (eta izaten dituztela izan ere). Behin beste bide bat aukeratu etxera joateko eta, bertan, istripu lazgarria. Gure solaskideak ezagutzen ez duen berba edo egitura bat erabili eta ondorio izugarriak jasoko ditugu komunikazioaren aldetik. Baina inori ez zaio gustatzen espero ez denik gertatzerik. Are gutxiago irakasleari edo ikasleari. Hizkuntz sistema, halere, denok uste baino bereziagoa da, den naturala izanda ere.
Adituek diotenez, kaosa nonahikoa, egonkorra eta egituratua ei da (kontraesana dirudien arren). Gure adimenak ezin du sistema kaotiko eta entropiazkoaren autotxertakuntza amaigabea hauteman. Fraktalak gogora dakar nor bere buruaren antzekoa izatea, nahiz eta inoiz ere berbera ez den izaten. Kontzeptu horrek azalduko luke zergatik entzuleak espero dezakeen halako kate mota bat jasotzea solaskidearengandik. Nahiz eta, jakina, ezin aurretik inondik inora jakin zer erantzun behar digun halakok. Gizakiok edertasuna hautematen dugu ordenaren eta desordenaren disposizio harmonikoan, naturako gauzetan agertu legez: hodeiak, arbolak, mendiak edo elur malutak. Honek denak modu gobernaezinak dakarzkigu gogora: modu infinituak, askatasun gradu infinituak, dimentsio infinituak.
Sistema beharbada determinista izango da, baina ez dago jakiterik zer egingo duen segituan, hurrengo unean. Gertaera ez lineal guztiek kaos mailen bat erakusten dute. Galdera nagusia hauxe litzateke: hizkuntza sistema kaotiko hori, zelan jarri ikaslearen esku, erraz samar-edo eskuratzeko moduan? Segur aski internet izango da erantzuna.
Lehenengo eta behin, meta biltegiren bat edo antolatu behar genuke, euskarazko input mota guztiak eskura samar izateko: ikus-entzunezkoak zein idatzizkoak. Zertarako eta ikasle bakoitzak bere ikasketa eta bilakaera kaotikoa gauzatzeko. Ez gehiago, ez gutxiago. Kantak, bertsoak, tokian tokiko euskalki grabazioak, bideoak, hemeroteka, irratsaioak... Bide batez, euskararen aurkibide unibertsala era liteke. Jakina, etengabe elikatu beharreko sistema litzateke, euskaraz inoiz egin den lanik eskergena. Garestia, neketsua? Tira, ez ote dugu, bada, auzolana ezaugarri izan Euskal Herrian sarri bai sarri?
Segituan, sare kaotikoan nabigatzeko tresna batzuk doaz, zeinek bere beharren arabera erabil ditzan
Vocabulario de ordenadores e Internet
CERN invention you are familiar with
Itzulpengintza
Nabigatzaileak
Atariak Zerrendak Direktorioak OrokorrakLibrarian's Index to the Internet
Entziklopediak eta bestelako laguntzakEncyclopedia of the New Economy
Eraztunak Direktorio berezituakTranslation Centre del WorldWide Language Institute
Internet Resources for Translators
Guía de recursos en línea para el traductor
Science & Technology Resources
Berriak Bilatze motoreakAccessibility and Distribution of Information on the Web
Finding Information on the Internet.
Motorrik ezagunenak Motor zabalagoak Metabilatzaileak Beste aukera batzukLookSmart Live (agentzia)
Interneteko baliabideak ebaluatzeaBibliography on Evaluating Internet Resources
Librarians' Index to the Internet
Helbide interesgarriak dokumentazio iturri moduanCDE de la Universidad de Alicante
Organización Mundial del Comercio
Comité Electrotécnico Internacional
Organización de Estados Americanos
Yahoo! (organizaciones internacionales)
Diarios y boletines oficiales de España
Películas estrenadas en España
Español urgente de la Agencia EFE
Collins Cobuild Student Dictionary
Cambridge International Dictionaries
Diccionarios (Anaya)
Diccionario de Autoridades y Diccionario Usual
The Dictionary of Phrase and Fable
Hiztegi berezituakUIT telekomunikazioak | OMS osasuna | FAO nekazaritza |
OIT lana | OEA kanpo merkataritza |
Altxorrak
Macrotesauro OCDE | Tesauro UNESCO | Agrovoc de la FAO |
Glosario de términos (informatika)
Diccionario telebisio digitala
Servicio de listas de distribución de la Red IRIS
Apuntes (Efe agentzia)
Euskara-gaztelania hiztegiak
3000 Hiztegia http://www1.euskadi.net/hizt_3000/indice_e.htmElhuyar Hiztegia http://www1.euskadi.net/hizt_el/indice_e.asp
Kontsultarako hiztegia eta entziklopediak
Hiztegi Batua eta Euskaltzaindiaren Arauak http://www2.euskaltzaindia.net/Temas/Pro/Arauak/HiztegiBatua.htm
Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa http://www.jalgi.com/hiztegia
Sinonimoen Hiztegia http://www1.euskadi.net/hizt_sinon/indice_e.htm
Atsotitzak. Gotzon Garate http://www.ametza.com/bbk/htdocs/garate.htm
Hainbat jakintza arlotako hiztegiakEuskalterm.UZEIren datu base terminologiko handia. http://www.uzei.com/scripts/uzei/Euskaltermeu.cfm
Zientzia Hiztegia. Elhuyar http://www.zientzia.net/hiztegia/index.asp
Adminiklopedia. Administrazio hizkera. HAEE-IVAP http://www.ivap.com/eusk/entziklo/entziklo.htm
Kooperatiba Hiztegia. HAEE-IVAP http://www.ivap.com/eusk/izo/terminol/hizteg.htm
Zirkulazio Hiztegia. HAEE-IVAP http://www.ivap.com/eusk/izo/terminol/hizteg.htm
Gizarte Laneko Hiztegia Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizartekintza departamentuaren eta Elhuyarren elkarlanaren emaitza. http://www3.gipuzkoa.net/gizarte-hiztegia
Psikologia hiztegia http://www.sc.ehu.es/scrwwwpt/bin/hiztegia/psi_hiz.htm
Kirol terminologia. SHEE - IVEF http://www.shee-ivef.com/menu_e.htm
Ibiñagabeitia Proiektua. Literatur aldizkariak biltzen dituen gordailua. Oraingoz, 16 aldizkari osorik irakur daitezke.
Euskarazko teatro testuak. Maskarada-ko Mikel Martinez-ek osatutako web gunea. 50 bat teatro-lanetara heldu da jadanik gune dinamiko honen ekimena. Euskal teatrogileei buruzko informazioaz gain, bost ataletan dituzte teatro-lanok banatuta: Euskaraz sortuak, Itzulpenak, Haurrentzat, Bakarrizketak, eta Ipuinak.
Euskal klasikoen gordailua. 100etik gora liburu eta testu, hiru ataletan banatuta: Idazleak eta idazlanak (Etxepare, Duvoisin, Barrutia, Elizanburu, Etxahun, Leizarraga, Mogel, Tartas...); Eresiak, bertsoak eta kantak; eta kutxatila.
Athena. Internet-en argitaratuta dauden liburuen aurkibiderik osatuena. 10.000 liburutik gora jasoak dituzte.
Lizardiren lanak. Zarauzko Lizardi institutuaren iniziatibaz, Xabier Lizardiren ia lan guztiak daude hemen: olerkiak, antzerkiak, artikuluak, eskutitzak, eta idazleari buruzko hainbat lan.
Ostiela aldizkaria. Hiruhilabetekari honen hainbat testu hautatu eskaintzen ditu guneak. Harpidetza egiteko eta ale zaharrak eskuratzeko modua ere badago.
Euskal poesia (Jagi Hadi web gunea). Hain poetaren poema batzuna: Aresti, Arrese, Artze, Azurmendi, Iratzeder, Etxaniz, Gandiaga, Gaztelu, Irastorza, Iratzeder, Izagirre, Krutwig, Lasa, Lauaxeta, Lekuona, Lete, Lizardi, Mirande, S. Mitxelena, Monzon, L.M. Mujika, Otamendi, Sarrionandia, Urretabizkaia, P. Zabaleta, Zarate eta Zulaika.
Sarrionandiaren "Esklabu erremintaria" ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzeko saioa. Jadanik 25 bertsio baditu.
Gutenberg proiektua. 2.500etik gora liburu elektronikoki berrargitaratuta.
Euskaldunon Egunkaria-ren literatura-txokoa. 1999tik aurrera argitaratutako liburu guztien zerrenda, eta baita beren orrialdeetan argitaratutako kritika eta liburu-aipamen guztien data.
Euskal bertso eta olerkien bibliografia. Aldizkari eta egunkarietan argitaratutako olerki eta bertsoen bilbiografia, Julen Urkizak egina. 46.000tik gora fitxa, bilaketak egiteko moduan.
Jalgi Hadi web gunea. Olerkiak, ipuinak, bertsoak, liburuak...
Anjel Lertxundiri buruzko xehetasunak. Orioko kontuei eskainitako web honen barruan, Anjel Lertxundiri buruzko biografia, balorazioa eta argitaratutako lanen berri jaso ahal izango duzu.
Senez aldizkaria, Kera buletina. EIZIE itzultzaile-elkartearen argitalpenak.
William Shakespeare. Obra guztiak ingelesez.
"Jon Mirande orhoituz". Gipuzkoako Diputazioak 1998an antolatutako erakusketako materialak.
Miguel de Cervantes. Obra guztiak espainolez.
Red Flag-en euskal poesiaren antologia. Iturbide, Eguzkitza, Urretabizkaia, Atxaga, Aresti, Sarrionandia, Igerabide, Lizardi, Ibarguren...
Euskal itzulpenen katalogoa. Euskaraz 1995era bitartean argitaratutako itzulpenen katalogo bibliografikoa.
Yann eta Lara. Vicente Gil de Paules-en ipuina.
Sortu ta Sortuz. Santutxuko gazte sortzaileen web gunea.
Logos web gunea. Euskal literaturako hainbat testu.
Euskal Idazleen Elkartea. Elkartearen web gunea; "Hegats" aldizkariko azken sei aleak PDF formatuan.
Gabriel Aresti KMn. Bilboko Bidebarrietan eta Donostiako KMn Arestiri buruz egindako erakusketako materialak.
Printze txikia. Antoine de Saint-Exupéry-ren liburua euskaraz.
Euskal umeon z(d)ibertxokoa. Besteak beste, ipuinak entzun, irakurri edota norbera izateko ipuin kontalaria.
Ur Apalategi idazlearen web gunea.