1.- Jarri zati honetako aditzak orainaldian.
"Eta horrela igaro ziren urteak.
Baina denborak ez zuen ukitzen Dorian Grayren aurpegia. Edertasun zoragarri hark -Basil Hallwardek pintaturiko edertasunak- ez zion inoiz aldegiten. Gazte aberats eta dotere bati dagokion bizimodua gozatu zuen. Arte eta musika ikasi zituen, eta munduko bazter guztietako gauza ederrekin bete zuen etxea. Baina bere atseginaren bilaketa ez zen horretan geratu. Atsegin gaiztoen gosea sortu zitzaion. Gero eta maiteminduago zegoen bere aurpegiaren edertasunarekin, baita gero eta interesatuago ere bere arimaren itsuskeriaz."
2.- Eman hitz hauen sinonimoak.
geratu............. bazter.............. sinetsi
bat etorri .........hurbildu ............ziurtatu
3.- Ordenatu hitz hauek sentidoa duten esaldiak lortzeko.
- halako, zurrumurru, entzun, arraroak, batean, ziren, buruz, berari
- beste, emakumeen, zurbildu, ziren, egiten, batzuetan, haren, aurpegiak, entzutean.
- Baina, barre, askok, egiten, jende, bakarrik, zuen, entzutean, haiek, istorio.