LEHENENGO EUSKAL IDAZLEAK
Lehen bi euskal idazleak Ipar Euskal Herrikoak ditugu. Bata Behe Nafarroakoa, bestea Lapurdikoa. Biak eliz gizonak: bata apaiz katolikoa; bestea pastor protestantea. Biak XVI. Mendekoak. Biak idazle oso ezagunak, idazkera aldetik oso desberdinak.
Protestanteen erreformak, zeharka behintzat, garrantzizko eragina izan zuen euskal literaturan. Leizarraga dugu lekuko.
JOANNES LEIZARRAGA
Euskal idazle lapurtarra
(1506-1601). Apaiz katolikoa zen, baina Joana III.a Albretekoa erregina protestante
bihurtu zenean, berekin eraman zituen hainbat eta hainbat kristau, eta Leizarraga ere
protestante bihurtu zen. Albreteko Joana, Nafarroako erregina, protestantismoa Euskal Herrian sartu nahian zebilen. Horretarako beharrezkoak ziren testuak euskaratzeko. Leizarraga izendatu zuen Biarnoko protestanteen sinodoak, 1564ean. Leizarragaren lana, beste lau pastor protestante euskaldunek aztertu zuten gero . Leizarragaren lana:
|
Iritzi kritikoa: Euskara ahalik zabalenean saiatu zen bere lana egiten. Neurri batean, euskara batzen saiatu zen, beraz. Izan ere, ez da oraingo arazoa euskararen batasun-beharra. Latin-kutsua dario haren euskarari. Horretarako arrazoi bat bazuen: Bibliako pentsamendua ahalik eta zuzenen ematea. Hona hemen adibide bat garai hartako grafia errespetatuz: Mt 6, 9-13 Gure Aita ceruëtan aicena, sanctifica bedi hire iceba: Ethor bedi hire resumá. Eguin bedi hire vorondatea ceruän beÇala lurrean ere. Gure eguneco oguia iguc egun. Eta quitta ietzaguc gure Çorrac, nola guc-ere gure Çordunéy quittatzen baitrauegu. Eta ez gaitzála sar eraci tentationetan, baina delivra gaitzac gaichtotic.
|
BERNAT ETXEPARE
Ezer gutxi dakigu autore honen
bizitzaz. Dakigun apurra, beraren liburutik dakigu. Behe nafarroako Eiheralarre herri
ttipiko erretore izan zen. Preso ere egon zen. Honi buruz olerki bat egin zuen: Mosen
Bernat Etxepareren Kantuya. Dirudienez, arrazoi politikoengatik egon zen gartzelan: Etxepare Gaztelako errege Fernandoren alde atera zen nonbait. Etxepareren lana:
Bordelen 1545. urtean argitaratua. Euskaraz ezagutzen dugun lehen liburu inprimatua. Liburuak, sarrera bakarrik du prosan. Beste guztia poesia da. Beraz, poesi liburua dugu. Denetara hamasei olerki: lehenengo hirurek erlijioa dute gai; hurrengo hamarrek maiteminduen atsekabe eta atseginak dakartzate; ondoren, gartzelan egon zenekoaz ari da; azkeneko biak, berriz, euskararen omenez eginak dira. Iritzi kritikoa: Etxepareren lana herri-poesiari oso lotuta dago, bai izpirituz, bai hizkeraz eta bai bertsoak egiteko eraz: euskal koblakari zaharren antz handia du. Etxepareren olerkirik famatuena hurrengo hau dugu: |
Kontrapas ¡Heuskara, ialgi adi kanpora! Garaziko herria Benedika dadila; Heuskarari eman dio Behar duyen thornuya ¡Heuskara. Ialgi adi plazara! Bertze jendek uste zuten Ezin skriba zateyen; Orai dute phorogatu Enganatu zirela ¡Heuskara, ialgi adi mundura! Lengoajetan ohi intzan Estimatze gutitan; Orai aldiz hik behar duk Ohoria orotan ¡Heuskara habil mundu guzira! Bertzeak oro izan dira Bere gohien gradora; Orai hura iganen da Bertze ororen gainera. ¡Heuskara! Baskoak orok preziatzen, Heuskara ez jakin arren; Orok ikasiren dute Orai zer den heuskara. ¡Heuskara! Oraidano egon bahiz Inprimitu gaberik, Hi engoitik ebiliren Mundu guzietarik ¡Heuskara! Ezein ere lengoajerik, Ez frantzesa ez bertzerik, Orai ezta erideiten Heuskararen parerik. ¡Heuskara, ialgi hadi dantzara! |