HARRIDURA ESAPIDEAK
Asko eta asko dira harridura perpausak
sortzeko erabiltzen diren baliabideak eta hizkuntzaren arlotik aldakor eta bizienetarikoa
dugu. Harridura perpausetan hiztunak zerbait adierazteaz gain, adierazpen horrek beregan
sortzen duen harridura, larritasuna, beldurra, kezka, nazka, mesprezua eta antzeko
sentipenak ere ematen ditu aditzera.
Askotan, harridura perpausek ordena
aldatzen dute.
Adibidez:
 | Hau mutila da |
 | Hau da mutila! |
Beste askotan, berriz, loturazko aditza ezabatu egiten da.
Adibidez:
 | Sinestezina da atzo gertatu zena |
 | Sinestezina, atzo gertatu zena! |
1.- ERAKUSLEAK
HAU DA HAU!
Mota honetako esapideak egiteko, erakuslea perpausaren
hasieran jartzen da.
ALFER HORI / ALFERRA HALAKOA!
Adibidea:
 | Altxatu ohetik, alfer hori! |
Bigarren egitura hau izenondokoari (adjetiboari) halako
hitza gehituz egiten da. Ohar zaitez, bai halakok bai izenondokoak artikulua daramatela.
Adibideak |
Zuk
sortutako adibideak |
 | Astakiloa halakoa! Nola egin duzu hori? |
 | Alde hemendik, gezurtia halakoa! |
|
|
2.- GALDETZAILEAK
ZEIN
-N!
Adibideak |
Zuk sortutako adibideak |
 | Zein polita! |
 | Zein itsusia den! Ez dakit nola gustatzen zaizun! |
 | Zein ondo nagoen! |
|
|
A ZER-NOLAKO
-N!
Adibideak |
Zuk
sortutako adibideak |
 | Zelako txiste txarra! |
 | Nolako aurpegia daukazun! |
 | A zer nolako kolpea hartu nuen! |
|
|
ZENBAT
-N! / ZEIN GUTXI
-N!
Adibideak |
Zuk
sortutako adibideak |
 | Zenbat jende etorri den! |
 | Hori bakarrik? Zein gutxi, ezta? |
|
|
NOR ETA
ZEU!
Harridura esapide hau galdetzaileari ETA juntagailua
gehituz eratzen da
Adibideak |
Zuk
sortutako adibideak |
 | Badakizu nor etorri den? Nor eta Amaia! |
 | Hori esatea ere! Eta, gainera, Nork eta berak! |
|
|
ZER
ETA
ONDO(KO)!
Esapide hau solaskideak aurretik esandako zerbait
arbuiatzeko erabiltzen da
Adibideak |
Zuk
sortutako adibideak |
 | Hona sartzeko, baimena eskatu behar duzu. / Zer baimen eta
baimen ondo(ko)! |
|
|
ZER
-N!
Adibideak |
Zuk
sortutako adibideak |
 | Zer txikia den! |
 | Ze txikia den! (askotan R hori desagertzen da) |
 | Ze ondo! |
|
|
ZER ARRAIO! / NOLA DEMONTRE!
Adibideak |
Zuk
sortutako adibideak |
 | Zer arraio esan nahi duzu horrekin? |
 | Nola demontre dakizu zuk hori? |
|
|
3.- BAIEZKOAK
BAI
-LA!
BA.. !
Adibideak |
Zuk
sortutako adibideak |
 | Banengoen, ba, ni! |
 | Azkenean heldu zara! Bazen garaia! |
|
|
4.- EZEZKOAK
EZTA
ERE!
Adibideak |
Zuk
sortutako adibideak |
 | Ezta pentsatu ere! |
 | Ezta gutxiagorik ere! |
 | Ezta hurrik eman ere! |
|
|
JAKINGO EZ DUT, BA!
Adibideak |
Zuk sortutako adibideak |
 | Badakizu norena den? |
Jakingo ez dut ba! Neurea da eta!
|
|
5.- BAIETZ / EZETZ... !
Erronka edo desafioa egiteko
Adibideak |
Zuk
sortutako adibideak |
 | Baietz ni zu baino lehenago heldu |
 | Ezetz hau egin! / Ezetz? Oraintxe ikusiko duzu! |
|
|
6.- EA
-N!
Adibideak |
Zuk
sortutako adibideak |
 | Ea egia den! |
|
|
7.- ESKERRAK
-N!
Adibideak |
Zuk
sortutako adibideak |
 | Eskerrak etorri zaren! |
 | Eskerrak ondo dagoen! |
|
|
8.- ERLATIBOA
Adibideak |
Zuk
sortutako adibideak |
 | Falta genuena! |
 | Behar genuena! |
|
|
9.- ...T(Z)EA ERE!
Adibideak |
Zuk
sortutako adibideak |
 | Hori esatea ere! |
 | Zuri ere, edozer gertatzen zaizu! |
|
|
10.- KONTUZ GERO!
Esapide hau gehienetan perpausaren amaieran jarri ohi da
Adibideak |
Zuk
sortutako adibideak |
 | Kontuz gero! |
 | Handia da, gero! |
|
|
-
- Iturria: "Euskal gramatika osoa"
- (Zubiri, Ilari / DIDAKTIKER S.A. / 1997-07 / ISBN: 84-88411-45-6)