www.santurtzieus.com

GOXO-GOXO JATETXEAN 3

Zerbitzaria eta Patxi

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan entzumena landuko duzu. Horretarako, ariketari dagokion testua entzun eta ordenatu testuaren paragrafoak.

Testua entzuteko behera ekarri leiho hau eta materialen atalean "Entzutezko testuak - Textos de audio" karpetan bilatu.

En este ejercicio trabajarás la comprensión oral. Para ello deberás escuchar el texto correspondiente al ejercicio y ordenar los párrafos del texto.

Para escuchar el texto minimiza esta ventana y, en el apartado de materiales, búscalo en la carpeta "Entzutezko testuak - Textos de audio".

 

 

Paragrafoak ordenatu

Bai. Zer afaldu nahi duzu, Patxi? Betikoa?

Menua jakin nahi baduzu, esango dizut. Sarrerako, esparragoak, oilo-salda, arrain-zopa, paella eta entsalada. Esparragoak, esparragoak probatu behar dituzu; ederrak atera dira. Arrain zopa ere ez dago txarra.

kaixo, Patxi

Arraina ez; gaur haragia nahi dut. Haragia berezia. Zerbait berezirik badago?

Gabon. Jende asko duzue gaur, eh?

Ez, gaur zerbait berezi nahi dut. Goseak nago. Ez dakit. Zer dago afaltzeko?

Tira ba, hain ederrak badira, atera esparragoak; baina oilo-salda ere probatu nahi dut

Tira, berezi-berezia, ba, ez. Baina badugu arkume errea, eta ahatea laranjarekin ere bai. Bikote horrek, esate baterako, ahatea laranjarekin eskatu du. Gero betikoa: solomiloa, oilasko errea, idi-txuleta...

Ederto; postrerik behar duzu?

Eta ardorik? Ardo zuri ederra dugu. Monopola. Garestiagoa da, baina " gero gerokoak" Ez al da hala, Patxi?

Orduan, gauza biak: esparragoak eta oilo-salsa. Ederto. Gero, bigarrenerako arraina eta haragia ditugu. Arrainetan: legatza plantxan, frijitua, saltsan; gero langosta. Zer gehiago? Ah! Bisigua, atuna saltsan, amuarrainak.

Bai, zer duzue?

Arkume errea probatu nahi dut, aspaldian ez dut jan eta.

Gaur sagar-tarta nahi dut

Eguneko fruta, gazta, sagar-tarta, mamia eta whisky-tarta.

 

 

Zuzenketa-orria

  1. Kaixo, Patxi

  2. Gabon. Jende asko duzue gaur, eh?

  3. Bai. Zer afaldu nahi duzu, Patxi? Betikoa?

  4. Ez, gaur zerbait berezi nahi dut. Goseak nago. Ez dakit. Zer dago afaltzeko?

  5. Menua jakin nahi baduzu, esango dizut. Sarrerako, esparragoak, oilo-salda, arrain-zopa, paella eta entsalada. Esparragoak, esparragoak probatu behar dituzu; ederrak atera dira. Arrain zopa ere ez dago txarra.

  6. Tira ba, hain ederrak badira, atera esparragoak; baina oilo-salda ere probatu nahi dut.

  7. Orduan, gauza biak: esparragoak eta oilo-salsa. Ederto. Gero, bigarrenerako arraina eta haragia ditugu. Arrainetan: legatza plantxan, frijitua, saltsan; gero langosta. Zer gehiago? Ah! Bisigua, atuna saltsan, amuarrainak.

  8. Arraina ez; gaur haragia nahi dut. Haragia berezia. Zerbait berezirik badago?

  9. Tira, berezi-berezia, ba, ez. Baina badugu arkume errea, eta ahatea laranjarekin ere bai. Bikote horrek, esate baterako, ahatea laranjarekin eskatu du. Gero betikoa: solomiloa, oilasko errea, idi-txuleta...

  10. Arkume errea probatu nahi dut, aspaldian ez dut jan eta.

  11. Ederto; postrerik behar duzu?

  12. Bai, zer duzue?

  13. Eguneko fruta, gazta, sagar-tarta, mamia eta whisky-tarta.

  14. Gaur sagar-tarta nahi dut

  15. Eta ardorik? Ardo zuri ederra dugu. Monopola. Garestiagoa da, baina " gero gerokoak" Ez al da hala, Patxi?