www.santurtzieus.com

AHALERA 1

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan ahalera landuko duzu. Horretarako, osa itzazu beheko esaldiak.

En este ejercicio vas a trabajar los potenciales. Para ello, debes completar las siguientes frases.

 

 
  1. ______________________? Jakina (puedo entrar)

  2. Nahi duzunean________________________ (puedes venir)

  3. Kontuz ibili, oso arriskutsua ______________________eta (puede ser)

  4. Nekatuta bazaude ______________________ (podemos sentarnos)

  5. Gustura ez bazaudete _______________________ (podéis ir)

  6. Lo egiteko lekurik ez badaukate, hemen _____________________ (pueden quedarse)

  7. Ez utzi hor, ______________________ (que puede romperse el cristal)

  8. Gustura ez bazaude, nahi duzunean____________________ (puedes ir)

  9. Sentitzen dut, baina ni ________________________ (no puedo ir)

  10. _____________________baina apurka-apurka (podéis acercaros)

  11. Nahi duzuenean__________________________ (podéis volver)

  12. Kontuz ez badabiltza, lanik gabe____________________ (pueden quedarse)

  13. Partidu hau irabazten badut, txapeldun_____________________ (puedo ser)

  14. Nahi baduzu, nirekin_________________________(puedes venir)

  15. Oraintxe bertan irteten bada, garaiz________________________(puede llegar)

  16. Nahi duzuenean________________________(podemos empezar)

  17. Aste honetan hemen____________________nahi baduzue (podéis quedar)

  18. Ziur aski____________________baina ez da erraza izango (pueden arreglarse)

  19. Laguntzarik behar baduzue, zuekin_____________________(puedo ir)

  20. Nahi baduzu,_________________________(puedes sentarte)

  21. Ez jolastu horrekin_______________________eta (puede romperse)

  22. Oso zaila da, baina nahi baduzu______________________(podemos intertarlo)

  23. Ez ibili horrekin______________________eta (podéis ensuciaros)

  24. Batzuetan, gauzak oso konplexuak________________________(pueden ser)

 

 

Zuzenketa-orria

  1. SAR NAITEKE ? Jakina

  2. Nahi duzunean ETOR ZAITEZKE

  3. Kontuz ibili, oso arriskutsua IZAN DAITEKE eta

  4. Nekatuta bazaude JEZAR GAITEZKE

  5. Gustura ez bazaudete JOAN ZAITEZKETE

  6. Lo egiteko lekurik ez badaukate, hemen GERA DAITEZKE

  7. Ez utzi hor, KRISTALA APUR DAITEKE ETA

  8. Gustura ez bazaude, nahi duzunean JOAN ZAITEZKE

  9.  Sentitzen dut, baina ni EZIN NAIZ JOAN

  10. HURBIL ZAITEZKETE baina apurka-apurka

  11. Nahi duzuenean ITZUL ZAITEZKETE

  12. Kontuz ez badabiltza, lanik gabe GERA DAITEZKE

  13. Partidu hau irabazten badut, txapeldun IZAN NAITEKE

  14. Nahi baduzu, nirekin ETOR ZAITEZKE

  15. Oraintxe bertan irteten bada, garaiz HEL DAITEKE

  16. Nahi duzuenean HAS GAITEZKE

  17. Aste honetan hemen GERA ZAITEZKETE nahi baduzue

  18. Ziur aski KONPON DAITEZKE baina ez da erraza izango

  19. Laguntzarik behar baduzue, zuekin JOAN NAITEKE

  20. Nahi baduzu, JEZAR ZAITEZKE

  21. Ez jolastu horrekin APUR DAITEKE eta

  22. Oso zaila da, baina nahi baduzu SAIA GAITEZKE

  23. Ez ibili horrekin ZIKIN ZAITEZKETE eta

  24. Batzuetan, gauzak oso konplexuak IZAN DAITEZKE