www.santurtzieus.com

AHALERA 3

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan ahalera landuko duzu. Horretarako, osa itzazu beheko esaldiak.

En este ejercicio vas a trabajar los potenciales. Para ello, debes completar las siguientes frases.

 

 
  1. Dei bat_______________________? Jakina! (puedo hacer)

  2. ____________________atea mesedez? Jakina! (puedes abrir)

  3. Nork_____________________? Beharbada Andonik egin dezake (puede hacer)

  4. Zer____________________asteburu honetan? Mendira joan gaitezke (podemos hacer)

  5. Gose bazarete, gehiago__________________(podéis coger)

  6. Biek_______________________baina batez ere Josuk (pueden ganar)

  7. Nik oso merke_____________________interesatzen bazaizkizu (puedo conseguirlos)

  8. Diru horrekin eski batzuk_____________________(puedes comprar)

  9. Nahi duenean____________________(puede traerlos)

  10. Pastel batzuk_______________________etxera eramateko (podemos comprar)

  11. Loreak mahai horren gainean____________________(podéis dejarlas)

  12. Zorte apur batez, zortzi milioi________________________(pueden ganar)

  13. ________________________zurekin momentu batean? Jakina! (puedo hablar)

  14. _________________________argi hori? Umea lotan dago eta (puedes apagar)

  15. Nahi badu, zuzendariarekin_________________________(puede hablar)

  16. Zer________________________gaur afaltzeko? (podemos poner)

  17. Presa badaukazue, hurrengo trena_______________________(podéis coger)

  18. Geratu nahi badute, logela horretan_______________________(pueden dormir)

  19. Berak ezin badu, nik______________________(los puedo traer)

  20. Berak ez badituzu,zaramara____________________(podemos tirarlos)

  21. Nahiago badu, azukre apur batez__________________________(puedo tomarlos)

  22. Non______________________honelako bonbillak? (podemos encontrar)

  23. Plater zikinak sukaltarrian________________________(podéis dejar)

  24. Gustatzen ez bazaizkie___________________________(pueden devolverlos)

  25. Erdi gaixorik nago, baina oraindik________________________(puedo trabajar)

  26.  _____________________beste garagardo bi mesedez? Berehala (puedes sacar)

  27. _________________dezakegu telefonoa deitzeko? Jakina baietz! (podemos utilizar)

  28. Dirua behar badugu, altzari batzuk_____________________ (podemos vender)

  29. Ea botila hau__________________________nik ezin dut eta (podéis abrir)

  30. Nahi badute, ___________________________(pueden marchar)

  31. Zorte apur batez, diru pilo bat________________________(puedo ganar)

  32. ___________________________argia, mesedez? Berehala (puedes encender)

  33. Oso jende gutxik_________________________hori (puede hacer)

  34. Nahiago baduzue, kanpoan_______________________(podemos almorzar)

  35. Gogorik badaukazue, gurekin________________________(podéis cenar)

  36. Nahi dutenean_______________________(pueden llevarlos)

 

 

Zuzenketa-orria

 

  1. Dei bat EGIN DEZAKET? Jakina!

  2. ZABAL / IREKI DEZAKEZU atea mesedez? Jakina!

  3. Nork EGIN DEZAKE ? Beharbada Andonik egin dezake

  4. Zer EGIN DEZAKEGU asteburu honetan? Mendira joan gaitezke

  5. Gose bazarete, gehiago HAR DEZAKEZUE

  6. Biek IRABAZ DEZAKETE baina batez ere Josuk

  7. Nik oso merke LOR DITZAKET interesatzen bazaizkizu

  8. Diru horrekin eski batzuk EROS DITZAKEZU

  9. Nahi duenean EKAR DITZAKE

  10. Pastel batzuk EROS DITZAKEGU etxera eramateko

  11. Loreak mahai horren gainean UTZ DITZAKEZUE

  12. Zorte apur batez, zortzi milioi IRABAZ DEZAKETE

  13. HITZ EGIN DEZAKET zurekin momentu batean? Jakina!

  14. ITZAL DEZAKEZU argi hori? Umea lotan dago eta

  15. Nahi badu, zuzendariarekin HITZ EGIN DEZAKE

  16. Zer IPIN DEZAKEGU gaur afaltzeko?

  17. Presa badaukazue, hurrengo trena HAR DEZAKEZUE

  18. Geratu nahi badute, logela horretan LO EGIN DEZAKETE

  19. Berak ezin badu, nik EKAR DITZAKET

  20. Berak ez badituzu,zaramara BOTA DITZAKEGU

  21. Nahiago badu, azukre apur batez HAR DITZAKET

  22. Non AURKI DITZAKEGU honelako bonbillak?

  23. Plater zikinak sukaltarrian UTZ DITZAKEZUE

  24. Gustatzen ez bazaizkie ITZUL DITZAKETE

  25. Erdi gaixorik nago, baina oraindik LAN EGIN DEZAKET

  26. ATERA DITZAKEZU beste garagardo bi mesedez? Berehala

  27. ERABIL dezakegu telefonoa deitzeko? Jakina baietz!

  28. Dirua behar badugu, altzari batzuk SAL DITZAKEGU

  29. Ea botila hau IREKI DEZAKEZUEN nik ezin dut eta

  30. Nahi badute, JOAN DAITEZKE

  31. Zorte apur batez, diru pilo bat IRABAZ DEZAKET

  32. PIZ DEZAKEZU argia, mesedez? Berehala

  33. Oso jende gutxik EGIN DEZAKE hori

  34. Nahiago baduzue, kanpoan BAZKAL DEZAKEGU

  35. Gogorik badaukazue, gurekin AFAL DEZAKEZUE

  36. Nahi dutenean ERAMAN DITZAKETE