www.santurtzieus.com

DENBORAZKOAK –(E)NEAN 1

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan denborazko esaldiak landuko dituzu. Horretarako esaldiak osatu beharko dituzu parentesi artean ematen zaizun zatia euskaratuz.

En este ejercicio trabajarás las oraciones temporales. Para ello deberás completar las oraciones traduciendo la parte que se te ofrece entre paréntesis.

 

 
  1. Menditik _____________________ belarra zapaltzen du (cuando va)
  2. Eguzkiak _____________________ bero izaten gara (cuando pega)
  3. Etxeko lanak _______________________ bizkarreko mina izaten dut (cuando hago)
  4. Ikastolan ________________ umeak builaka izaten dira (cuando entro)
  5. Amaiak dirua _______________________ amari eskatzen dio (cuando necesita)
  6. Txoria alde egin ________________________ pena handia hartu nuen (cuando se escapó)
  7. Gu _____________________ zuek alde egin duzue (cuando hemos llegado)
  8. Nire ahotsa ______________________________ negarrez hasi da (cuando ha oído)
  9. Hiztegia _______________________________ beste bat erosi zuen (cuando se le perdió)
  10. Praka ______________________________ gorri-gorri jarri da. (cuando se le han roto)

 

Zuzenketa-orria

  1. Menditik DOANEAN belarra zapaltzen du.
  2. Eguzkiak JOTZEN DUENEAN bero izaten gara.
  3. Etxeko lanak EGITEN DITUDANEAN bizkarreko mina izaten dut.
  4. Ikastolan SARTZEN NAIZENEAN umeak builaka izaten dira.
  5. Amaiak dirua BEHAR DUENEAN amari eskatzen dio.
  6. Txoria alde egin ZUENEAN pena handia hartu nuen.
  7. Gu HELDU GARENEAN zuek alde egin duzue.
  8. Nire ahotsa ENTZUN DUENEAN negarrez hasi da
  9. Hiztegia GALDU ZITZAIONEAN beste bat erosi zuen.
  10. Praka APURTU ZAIZKIONEAN gorri-gorri jarri da.