www.santurtzieus.com

DENBORAZKOAK –(E)N BITARTEAN 3

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan denborazko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, denborazko esaldiak sortu beharko dituzu emandako bi zatiak lotuz. Adibide bat emango dizugu nola egin behar duzun ikusteko.

En este ejercicio trabajarás las oraciones temporales. Para ello deberás crear oraciones temporales uniendo las dos partes que se te dan. Tienes un ejemplo para que sepas cómo hacerlo.

 

Egin itzazu esaldiak ereduari jarraituz:

 

Adib.: Aitorrek egunkaria irakurri / erre

Aitorrek egunkaria irakurtzen duen bitartean erre egiten du.

 

  1. (ni) Eskolara etorri / donuts bat jan
  2. (zu) Kafesne beroa hartu / pastelik ez jan
  3. (gu) Izozkiak jan / gozatu
  4. Partidua iraun / urduri egon
  5. Pellok azterketak izan / ez lorik egin
  6. (gu) Film bat ikusi / palomitarik ez jan
  7. (hura) Polikiroldegira joan / telefonoz hitz egin
  8. Umeek jan / isilik egon
  9. Hauek erosketak egin / kontu kontari ibili

 

 

Zuzenketa-orria

  1. Eskolara etortzen naizen bitartean, donuts bat jaten dut.
  2. Kafesne beroa hartzen duzun bitartean, ez duzu pastelik jaten.
  3. Izozkiak jaten ditugun bitartean, gozatu egiten dugu.
  4. Partidua dirauen bitartean, urduri egoten naiz.
  5. Pellok azterketak dituen bitartean, ez du lorik egiten.
  6. Guk film bat ikusten dugun bitartean, ez dugu palomitarik jaten.
  7. Polikiroldegira doan bitartean, telefonoz hitz egiten du.
  8. Umeek jaten duten bitartean, isilik egoten dira.
  9. Hauek erosketak egiten dituzten bitartean, kontu kontari ibiltzen dira.