www.santurtzieus.com

ERLATIBOA 5

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako ematen zaizkizun esaldiak berridatzi beharko dituzu erlatiboaren bidez lotuz.

En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás transformar las frases que se te dan uniéndolas mediante una oración de relativo.

 

Berridatz itzazu hurrengo esaldi hauek:

  1. Alkandora mahai gainean utzi dut. Jonek zikindu egin du.
  2. Atzo filma bat ikusi nuen. Filma asko gustatu zitzaidan.
  3. Zuk txapuza handia egin duzu. Ez dauka erremediorik.
  4. Gaur goizean mutil batek telefonoz deitu du. Mutil hori Mikel da.
  5. Gaur tortilla gozo-gozoa jan dugu. Arantzak egin du.
  6. Enekok autoa berria erosi du. Seat bat da.
  7. Liburu berri bat erosi dut. Planeta saria eman diote.
  8. Neska bat etorri da nire etxera. Nire lehengusina da.
  9. Joni prakak apurtu zaizkio. Erosi berriak dira.
  10. Amak pastela egin du. Pastela handia da.
  11. Kartera bat aurkitu dugu. Kartera zurea da.
  12. Gaur gozokiak jan ditugu. Gozokiak mentazkoak dira.
  13. Lagunak etorri zaizkigu bisitan. Lagunak Galiziakoak dira.
  14. Egunkarian oso berria harrigarriak irakurri ditut. Ameriketakoak dira.
  15. Maitek niri peluka bat erosi dit. Peluka hori ez zait batere gustatzen.

 

 

Zuzenketa-orria

  1. Mahai gainean utzi dudan alkandora Jonek zikindu egin du.
  2. Atzo ikusi nuen filma asko gustatu zitzaidan.
  3. Zuk egin duzun txapuzak ez dauka erremediorik.
  4. Telefonoz deitu duen mutila Mikel da.
  5. Gaur jan dugun tortilla gozoa Arantzak egin du.
  6. Enekok erosi duen autoa Seat bat da.
  7. Erosi dudan liburu berriari Planeta saria eman diote.
  8. Nire etxera etorri den neska nire lehengusina da.
  9. Joni apurtu zaizkion prakak erosi berriak dira.
  10. Amak egin duen pastela handia da.
  11. Aurkitu dugun kartera zurea da.
  12. Jan ditugun gozokiak mentazkoak dira.
  13. Bisitan etorri zaizkigun lagunak Galiziakoak dira.
  14. Egunkarian irakurri ditudan berriak Ameriketakoak dira.
  15. Maitek erosi didan peluka ez zait batere gustatzen.