www.santurtzieus.com

ERLATIBOA 9

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, hainbat esaldi osatu beharko duzu falta den laguntzailea idatziz.

En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás completar las frases escribiendo el auxiliar que falta.

 

 
  1. Gaur goizean ikusi ______________________ autobusa ez zen Algortakoa

  2. Zuk niri eman __________________________ liburua oso interesgarria da.

  3. Guk kalean entzun _____________________ gauzak ez dira oso atseginak izan.

  4. Isabelek zuri esan _____________________ ez da egia.

  5. Pertsona horrek niri ematen ________________ pena handia da.

  6. Zuk erosi ______________________ zapatak itsusiak dira.

  7. Zure aurrean ___________________ gizon hori nire herrikoa da.

  8. Zure lagunek antolatzen ___________________________ afarietara beti joaten naiz.

  9. Amak erosi _________________________ indabak oso onak dira.

  10. Nik goizean grabatu _____________________ zinta nahiko ondo geratu da.

  11. Guri burura etorri _____________________ ideia ez da oso egokia izan.

  12. Jonek atzo jan ____________________________ txitxarroak Bermeokoak ziren.

  13. Niri galdu ________________________ liburua mutil batek aurkitu du.

  14. Nik eskuan __________________ erlojuak hamar urte dauzka.

  15. Zuek atzo erosi _________________________ bideoa oso ona da.

  16. Anek guri utzi __________________ diskoak ez zaizkit batere gustatzen.

  17. Guk atzo ikusi ___________________ laguna Elorriokoa da.

  18. Guk atzo ikusi _________________ istripua ikaragarria izan zen.

  19. Zuk joan den astean egin ________________________ argazkiak oso politak dira.

  20. Amak niri josi _____________________ alkandora berdea da.

  21. Hormetan ipini _____________________ kartelak oso itsusiak dira.

  22. Zuek lehen ikusi _______________________ filma alemaniar batek egin du.

  23. Niri gustatzen ____________________________ mutilak ez daude hemen

  24. Nik ez daukat zuri gustatzen ____________________ libururik.

  25. Ez dute argitaratu nik idatzi ___________________________ artikulua

  26. Nik agurtu _________________________ ez duzu ezagutzen.

 

 

Zuzenketa-orria

  1. Gaur goizean ikusi DUDAN autobusa ez zen Algortakoa
  2. Zuk niri eman DIDAZUN liburua oso interesgarria da.
  3. Guk kalean entzun DITUGUN gauzak ez dira oso atseginak izan.
  4. Isabelek zuri esan DIZUNA ez da egia.
  5. Pertsona horrek niri ematen DIDAN pena handia da.
  6. Zuk erosi DITUZUN zapatak itsusiak dira.
  7. Zure aurrean DAGOEN gizon hori nire herrikoa da.
  8. Zure lagunek antolatzen DITUZTEN afarietara beti joaten naiz.
  9. Amak erosi DITUEN indabak oso onak dira.
  10. Nik goizean grabatu DUDAN zinta nahiko ondo geratu da.
  11. Guri burura etorri ZAIGUN ideia ez da oso egokia izan.
  12. Jonek atzo jan ZITUEN txitxarroak Bermeokoak ziren.
  13. Niri galdu ZAIDAN liburua mutil batek aurkitu du.
  14. Nik eskuan DUDAN erlojuak hamar urte dauzka.
  15. Zuek atzo erosi ZENUTEN bideoa oso ona da.
  16. Anek guri utzi ZIZKIGUN diskoak ez zaizkit batere gustatzen.
  17. Guk atzo ikusi GENUEN laguna Elorriokoa da.
  18. Guk atzo ikusi GENUEN istripua ikaragarria izan zen.
  19. Zuk joan den astean egin ZENITUEN argazkiak oso politak dira.
  20. Amak niri josi DIDAN alkandora berdea da.
  21. Hormetan ipini DITUGUN kartelak oso itsusiak dira.
  22. Zuek lehen ikusi DUZUEN filma alemaniar batek egin du.
  23. Niri gustatzen ZAIZKIDAN mutilak ez daude hemen
  24. Nik ez daukat zuri gustatzen ZAIZUN libururik.
  25. Ez dute argitaratu nik idatzi DUDAN artikulua.
  26. Nik agurtu DUDANA ez duzu ezagutzen.