www.santurtzieus.com

ERLATIBOA 19

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, emandako bi zatiak lotu beharko dituzu mota honetako esaldi bat sortuz.

En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás unir las dos partes que se te dan mediante una oración de este tipo.

 

 

  1. Donostian abeslari bat ezagutzen dut. Hor ari da abesten.
  2. Irakasle horrek nirekin ikasi zuen. Zuzendari aukeratu dute.
  3. Herrira sendagile berria etorri zaigu. Udaletxean sartu da.
  4. Abokatu hura jatetxe horretan bazkaltzen ari da. Hor dago.
  5. Gazte hori hitz egiten ari da. Bilbon bizi da.
  6. Agure hori baserri horretan bizi da. Eritegitik ekarri dute.
  7. Neska horrek Iruñean ikasten du. Bileratik irten da.
  8. Liburu berria erosi dut. Goizean galdu zait kalean.
  9. Txakurra etxera eraman genuen. Baserri horretan bizi zen.
  10. Guk arratsaldean filma bat ikusi dugu. Aspergarria da.

 

Zuzenketa-orria

  1. Donostian ezagutzen dudan abeslaria abesten ari da.
  2. Nirekin ikasi zuen irakaslea zuzendari aukeratu dute.
  3. Herrira etorri zaigun sendagile berria udaletxean sartu da.
  4. Jatetxe horretan bazkaltzen ari zen abokatua hor dago.
  5. Hitz egiten ari den gazte hori Bilbon bizi da.
  6. Baserri horretan bizi den agurea eritegitik ekarri dute.
  7. Iruñean ikasten duen neska bileratik irten da.
  8. Erosi dudan liburu berria goizean galdu zait kalean.
  9. Etxera eraman genuen txakurra baserri horretan bizi da.
  10. Arratsaldean ikusi dugun filma aspergarria da.