www.santurtzieus.com

ERLATIBOA 20

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, emandako bi zatiak lotu beharko dituzu mota honetako esaldi bat sortuz.

En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás unir las dos partes que se te dan mediante una oración de este tipo.

 

 

  1. Nire laguna baserrian bizi da. Lagun hori Andoni da.
  2. Nire autoa aparkalekuan utzi dut. Atzeko leihoa apurtuta dauka.
  3. Neska Ondarroan ikusi dut. Neska hori Bilbokoa da.
  4. Pastela gustatzen zait. Pastela mahai gainean dago.
  5. Argazkia erakutsi didate. Argazkia polita da.
  6. Joseba kartzelan sartu dute. Kartzela Zaragozan dago.
  7. Gaur ezagutu dut mutil hori. Mutilari adarra jo diogu.
  8. Izeba hil zait. Izebak 47 urte zituen.
  9. Arazoa ezagutzen duzu. Arazoaz hitz egin dugu.
  10. Lur hauek Nafarroan daude. Lur hauek aberatsak dira oso.
  11. Etxean egon naiz. Etxe horretan euskara badakite.
  12. Zenbaki bat eman diozu. Mikelen telefonoarena zen.
  13. Ikasgaia azaldu digu. Ikasgaia ez zen oso erreza.

 

Zuzenketa-orria

  1. Baserrian bizi den laguna Andoni da.
  2. Aparkalekuan utzi dudan autoak atzeko leihoa apurtuta dauka.
  3. Ondarroan ikusi dudan neska Bilbokoa da.
  4. Gustatzen zaidan pastela mahai gainean dago.
  5. Erakutsi didaten argazkia polita da.
  6. Joseba sartu duten kartzela Zaragozan dago.
  7. Gaur ezagutu dudan mutilari adarra jo diogu.
  8. Hil zaidan izebak 47 urte zituen.
  9. Ezagutzen duzun arazoaz hitz egin dugu.
  10. Nafarroan dauden lurrak aberatsak dira oso.
  11. Egon naizen etxean euskara badakite.
  12. Eman diozun zenbakia Mikelen telefonoarena zen.
  13. Azaldu digun ikasgaia ez zen oso erreza.