www.santurtzieus.com

GALDEGAIA 1

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan galdegaia landuko duzu. Horretarako, saia zaitez beheko galderei erantzuten.

En este ejercicio vas a trabajar el orden de palabras en euskara. Para ello, trata de responder a las siguientes preguntas.

 

 

  1. Nor da neska hura? (Miren)

  2. Nor da Miren? (neska hura)

  3. Non bizi da Karmeleren ahizpa? (Gasteiz)

  4. Nor bizi da Gasteizen? (Karmeleren ahizpa)

  5. Zer dauka Edortak poltsikoan (6 euro)

  6. Nork dauzka sei euro poltsikoan? (Edorta)

  7. Non dauka Edortak 6 euro? (poltsiko)

  8. Non dago Xabier? (komun)

  9. Nor dago komunean?

  10. Zertan ari da Koldo? (ikasi)

  11. Nor ari da ikasten? (Koldo)

  12. Nongoak dira Jon eta Karmele? (Paris)

  13. Nortzuk dira Pariskoak? (Jon eta Karmele)

  14. Nondik dator autobus zuri hori? (Cáceres)

  15. Norentzat da gutun hori? (Inés)

  16. Zer behar du Alainek hobeto ikusteko? (betaurreko)

  17. Zertarako behar ditu Jonek betaurrekoak? (hobeto ikusi)

  18. Nork behar ditu betaurrekoak hobeto ikusteko? (Alaine)

  19. Nora doa Kepa Amaiarekin? (autobus)

  20. Nor doa Amaiarekin autobusera? (kepa)

  21. Norekin doa Kepa autobusera? (Amaia)

  22. Nora zoaz gaur arratsaldean? (Bilboko jaiak)

  23. Nondik zatozte? (ospitale)

  24. Non zaudete une honetan? (kafetegi bat)

  25. Nork dauzka nire ariketak? (bizardun hori)

  26. Nori gustatzen zaizkio txurroak? (nire gurasoak)

  27. Eta zuek nongoak zarete? (hemen)

  28. Nork behar du boligrafoa? (neska lodi hura)

  29. Nondik zatoz? (Karmeleren etxea)

  30. Zer gehiago nahi duzu? (arrautze)

  31. Gustatzen zaizu nire gona? (ez)

  32. Nora joan behar duzue? (tren)

  33. Norentzat da opari hori? (nire lagun bat)

  34. Norekin bizi zarete? (gurasoak)

  35. Nork dauzka sarrerak? (lagun batzuk)

  36. Nori jauzi zaio platera? (Karlos)

  37. Nongoa da emakume zahar hura? (Eibar)

  38. Nondik zatozte? (mendi)

  39. Nora joan nahi duzue? (Paris)

  40. Orain non bizi zarete? (etxe hori)

  41. Zertarako behar duzue pintura? (hormak pintatu)

  42. Zertan ari zarete orain? (euskara ikasi)

  43. Norentzat dira jostailu horiek? (umeak)

  44. Nork behar ditu fotokopiak? (mutil hori)

  45. Lanetik zatoz? (ez)

  46. Badaukazu dirurik (bai)

  47. Bakarrik bizi zara? (ez)

  48. Gustatzen zaizkizu arrautza frijituak? (ez)

  49. Zertara zoaz kalera? (ogia erosi)

  50. Kaferik nahi duzue? (ez)

 

Zuzenketa-orria

 

  1. Nor da neska hura? MIREN DA

  2. Nor da Miren? NESKA HURA DA

  3. Non bizi da Karmeleren ahizpa? GASTEIZEN BIZI DA

  4. Nor bizi da Gasteizen? KARMELEREN AHIZPA BIZI DA

  5. Zer dauka Edortak poltsikoan SEI EURO DAUKA

  6. Nork dauzka sei euro poltsikoan? EDORTAK DAUZKA

  7. Non dauka Edortak 6 euro? POLTSIKOAN DAUKA

  8. Non dago Xabier? KOMUNEAN DAGO

  9. Nor dago komunean? INES DAGO

  10. Zertan ari da Koldo? IKASTEN ARI DA

  11. Nor ari da ikasten? KOLDO ARI DA IKASTEN

  12. Nongoak dira Jon eta Karmele? PARISKOAK DIRA

  13. Nortzuk dira Pariskoak? JON ETA KARMELE DIRA

  14. Nondik dator autobus zuri hori? CACERESETIK

  15. Norentzat da gutun hori? INESENTZAT

  16. Zer behar du Alainek hobeto ikusteko? BETAURREKOAK

  17. Zertarako behar ditu Jonek betaurrekoak? HOBETO IKUSTEKO

  18. Nork behar ditu betaurrekoak hobeto ikusteko? ALAINEK BEHAR DITU

  19. Nora doa Kepa Amaiarekin? AUTOBUSERA DOA

  20. Nor doa Amaiarekin autobusera? KEPA DOA

  21. Norekin doa Kepa autobusera? AMAIAREKIN DOA

  22. Nora zoaz gaur arratsaldean? BILBOKO JAIETARA NOA

  23. Nondik zatozte? OSPITALETIK GATOZ

  24. Non zaudete une honetan? KAFETEGI BATEAN GAUDE

  25. Nork dauzka nire ariketak? BIZARDUN HORREK DAUZKA

  26. Nori gustatzen zaizkio txurroak? NIRE GURASOEI GUSTATZEN ZAIZKIE

  27. Eta zuek nongoak zarete? HEMENGOAK GARA

  28. Nork behar du boligrafoa? NESKA LODI HARK BEHAR DU

  29. Nondik zatoz? KARMELEREN ETXETIK N ATOR

  30. Zer gehiago nahi duzu? ARRAUTZE BAT NAHI DUT

  31. Gustatzen zaizu nire gona? EZ ZAIT GUSTATZEN

  32. Nora joan behar duzue? TRENERA JOAN BEHAR DUGU

  33. Norentzat da opari hori? NIRE LAGUN BATENTZAT DA

  34. Norekin bizi zarete? GURASOEKIN BIZI GARA

  35. Nork dauzka sarrerak? LAGUN BATZUEK DAUZKATE

  36. Nori jauzi zaio platera? KARLOSI JAUZI ZAIO

  37. Nongoa da emakume zahar hura? EIBARREKOA DA

  38. Nondik zatozte? MENDITIK GATOZ

  39. Nora joan nahi duzue? PARISERA JOAN NAHI DUGU

  40. Orain non bizi zarete? ETXE HORRETAN BIZI GARA

  41. Zertarako behar duzue pintura? HORMAK PINTZATZEKO

  42. Zertan ari zarete orain? EUSKARA IKASTEN ARI GARA

  43. Norentzat dira jostailu horiek? UMEENTZAT DIRA

  44. Nork behar ditu fotokopiak? MUTIL HORREK BEHAR DITU

  45. Lanetik zatoz? EZ NATOR LANETIK

  46. Badaukazu dirurik? BAI, BADAUKAT

  47. Bakarrik bizi zara? EZ NAIZ BAKARRIK BIZI

  48. Gustatzen zaizkizu arrautza frijituak? EZ ZAIZKIT GUSTATZEN

  49. Zertara zoaz kalera? OGIA EROSTERA NOA

  50. Kaferik nahi duzue? EZ DUGU KAFERIK NAHI