www.santurtzieus.com

GALDETZAILEAK 1

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan galdetzaileak landuko dituzu. Horretarako, behean dituzun baieztapenei zein galdera dagokien zehaztu beharko duzu. Gogoratu galdegaia errespetatu behar duzula.

En este ejercicio vas a trabajar las partículas interrogativas. Para ello, debes formular las preguntas que les correnponden a las siguentes afirmaciones.

 

 
  1. Hori Josune da

  2. Hori da Josune

  3. Ni Lemoizen bizi naiz

  4. Ni bizi naiz Lemoizen

  5. Nik gatz apur bat behar dut

  6. Nik behar dut hiztegia

  7. Xabier jantokian dago

  8. Jantokian Xabier dago

  9. Bai, umeak gurekin daude

  10. Josuk dauka buruko mina

  11. Sukaldean Miren dago

  12. Amaia bizi da Londresen

  13. Inesek behar du aspirina

  14. Gurasoekin egon behar dut

  15. Hori da zuretzat

  16. Ez, ez gara telebista ikusten ari

  17. Zure apunteak goiko apal horretan daude

  18. Gotzone ari da telebista ikusten

  19. Gizon horiek dira Irungoak

  20. Orain euskara ikasten ari gara

  21. Urdin hori da gure autoa

  22. Bai, Mikelen baserrian gaude

  23. Ez, ez gaude nekatuta

  24. Antonen autoa oso zaharra da

  25. Zure liburuak etxean dauzkat

 

 

Zuzenketa-orria

 

  1. Nor da hori?

  2. Zein da Josune?

  3. Non bizi zara?

  4. Nor bizi da Lemoizen?

  5. Zer behar duzu?

  6. Nork behar du hiztegia?

  7. Non dago Xabier?

  8. Nor dago jantokian?

  9. Umeak zuekin daude?

  10. Nork dauka buruko mina?

  11. Nor dago sukaldean

  12. Nor bizi da Londresen?

  13. Nork behar du aspirina?

  14. Norekin egon behar duzu?

  15. Zein da niretzat?

  16. Telebista ikusten ari zarete?

  17. Zein apaletan daude nire apunteak? / Non daude nire apunteak?

  18. Nor ari da telebista ikusten?

  19. Nortzuk dira Irungoak?

  20. Zer ikasten ari zarete orain?

  21. Zein da zuen autoa?

  22. Mikelen baserrian zaudete?

  23. Nekatuta zaudete?

  24. Nolakoa da Antonen autoa?

  25. Non dauzkazu nire liburuak?