www.santurtzieus.com

GALDETZAILEAK 2

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan galdetzaileak landuko dituzu. Horretarako, behean dituzun baieztapenei zein galdera dagokien zehaztu beharko duzu. Gogoratu galdegaia errespetatu behar duzula.

En este ejercicio vas a trabajar las partículas interrogativas. Para ello, debes formular las preguntas que les correnponden a las siguentes afirmaciones.

 

 
  1. Kepa dator gurekin

  2. Hemen bost aulki daude

  3. Afaria egiteko behar ditut arrautzak

  4. Zortzi eta erdiak dira

  5. Errekadu bat egitera goaz

  6. Afaltzeko kroketak nahi ditugu

  7. Ez, ez gatoz euskaltegitik

  8. Une honetan kafetegi batean gaude

  9. Bai, zurekin hitz egin nahi dut

  10. Yolandak behar ditu diskoak

  11. Bizardun horrek dauzka giltzak

  12. Kaletik gatoz

  13. Yolandari edalontzia apurtu zaio

  14. Zure galtzontziloak mahai gainean daude

  15. Neska horrek hogeita hamar urte dauzka

  16. Emakumeei gizon indartsuak gustatzen zaizkie

  17. Hauek zuentzat dira

  18. Bai, badaukat boligrafoa

  19. Ez, ez dut kaferik nahi

  20. Yolandari apurtu zaio edalontzia

  21. Pelikula hori ikusi nahi dugu

  22. Ez, gu ez gaude konforme

  23. Ez naiz ezer pentsatzen ari

  24. Datorren astean Inesek egin behar ditu erosketak

  25. Hau da nire lehengusina

 

 

Zuzenketa-orria

  1. Nor dator zuekin?

  2. Zenbat aulki daude hemen?

  3. Zertarako behar dituzu arrautzak?

  4. Zer ordu da?

  5. Zertara zoazte?

  6. Zer nahi duzue afaltzeko?

  7. Euskaltegitik zatozte?

  8. Non zaudete une honetan?

  9. Nirekin hitz egin behar duzu?

  10. Nork behar ditu diskoak?

  11. Nork dauzka giltzak?

  12. Nondik zatozte?

  13. Zer apurtu zaio Yolandari?

  14. Non daude nire galtzontziloak?

  15. Zenbat urte dauzka neska horrek?

  16. Zer gustatzen zaie emakumeei? / nolako gizonak gustatzen zaizkie emakumeei?

  17. Norentzat dira hauek?

  18. Boligraforik daukazu? Badaukazu boligraforik?

  19. Kaferik nahi duzu?

  20. Nori apurtu zaio edalontzia?

  21. Zer ikusi nahi duzue? / Zein pelikula ikusi nahi duzue?

  22. Konforme zaudete?

  23. Pentsatzen ari zara?

  24. Nork egin behar ditu erosketak datorren astean?

  25. Nor da zure lehengusina?