www.santurtzieus.com

HAURREN AHOTSA

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan gramatika landuko duzu. Horretarako, emandako esaldi bakoitza zein motatakoa den esan beharko duzu.

En este ejercicio trabajarás la gramática. Para ello deberás decir de qué tipo es cada una de las oraciones que se te dan a continuación.

 

Sailkatu itzazu hurrengo esaldiak:

  1. Botoa eman diote nahi duten eskubideari.

  2. Galdegindako haurren artean osasunak sortzen du kezkarik handiena.

  3. Ez dakit zergatik ezberdindu behar ditugun pertsonak.

  4. Kanpoan bizi direnak ere umeak dira.

  5. Ez dakit zergatik izan behar dudan bizimodu hobea beste haur batzuk baino.

  6. Ondo bizi naiz zortea izan dudalako.

  7. Ez badago medikurik, hiltzeko arriskua dago.

  8. Ez badago bakerik umeek asko sufritzen dute.

  9. Arazoak hitz eginez konpondu behar direla uste dut.

  10. Ondo tratatuak izateko eskubidea daukagulako aukeratu dut hori.

  11. Ondo pentsatu eta gero, familiaren eskubideari eman diot botoa.

  12. Hori oso garrantzitsua dela uste dut zoriontsua izateko.

  13. Nik familiaren eskubidea aukeratu dut, nahiz eta eskubide guztiak inportanteak diren.

  14. Triste jartzen naiz guk ditugun eskubideak haur askok ez dauzkatelako.

  15. Nik ahal dudanean ematen diet laguntzeko.

  16. Daukagunok ez daukatenei ahal duguna eman behar diegu.

  17. Ez dakit zer egin daitekeen konpontzeko.

  18. Gogorik ez dudanean janaria botatzen dut.

  19. Ikastolan esan digute haur askoren eskubideak ez direla betetzen.

  20. Medikuak behar dira gaixorik dauden haurrak sendatzeko.

 

Zuzenketa-orria

  1. Botoa eman diote nahi duten eskubideari.
  2. Erlatibozkoak: -(e)n

  3. Galdegindako haurren artean osasunak sortzen du kezkarik handiena.
  4. Erlatibozkoak: -tako / -dako

    Superlatiboak: -rik...-(e)na

  5. Ez dakit zergatik ezberdindu behar ditugun pertsonak.
  6. Zehar estiloa: zehar galdera: -(e)n

  7. Kanpoan bizi direnak ere umeak dira.
  8. Erlatibozkoak: -(e)n

  9. Ez dakit zergatik izan behar dudan bizimodu hobea beste haur batzuk baino.
  10. Zehar estiloa: zehar galdera: -(e)n

    Konparatiboak: baino ...-(a)goa

  11. Ondo bizi naiz zortea izan dudalako.
  12. Zergatizkoak: -(e)lako

  13. Ez badago medikurik, hiltzeko arriskua dago.
  14. Baldintzazkoak: ba-

  15. Ez badago bakerik umeek asko sufritzen dute.
  16. Baldintzazkoak: ba-

  17. Arazoak hitz eginez konpondu behar direla uste dut.
  18. Zehar estiloa: konpletiboa: -(e)la

  19. Ondo tratatuak izateko eskubidea daukagulako aukeratu dut hori.
  20. Zergatizkoak: -(e)lako

  21. Ondo pentsatu eta gero, familiaren eskubideari eman diot botoa.
  22. Denborazkoak: eta gero

  23. Hori oso garrantzitsua dela uste dut zoriontsua izateko.
  24. Zehar estiloa: konpletiboa: -(e)la

  25. Nik familiaren eskubidea aukeratu dut, nahiz eta eskubide guztiak inportanteak diren.
  26. Kontzesiboak: nahiz eta

  27. Triste jartzen naiz guk ditugun eskubideak haur askok ez dauzkatelako.
  28. Erlatibozkoak: -(e)n

    Zergatizkoak: -(e)lako

  29. Nik ahal dudanean ematen diet laguntzeko.
  30. Denborazkoak: -(e)nean

  31. Daukagunok ez daukatenei ahal duguna eman behar diegu.
  32. Erlatibozkoak: -(e)n

  33. Ez dakit zer egin daitekeen konpontzeko.
  34. Zehar estiloa: zehar galdera: -(e)n

  35. Gogorik ez dudanean janaria botatzen dut.
  36. Denborazkoak: -(e)nean

  37. Ikastolan esan digute haur askoren eskubideak ez direla betetzen.
  38. Zehar estiloa: konpletiboa: -(e)la

  39. Medikuak behar dira gaixorik dauden haurrak sendatzeko.

Erlatibozkoak: -(e)n