www.santurtzieus.com

NONGOA 2

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan deklinabideko nongoa kasua landuko duzu. Horretarako, bete itzazu falta diren hutsuneak.

En este ejercicio vas a trabajar el caso nongoa de la declinación. Para ello, completa las siguientes frases.

 

 

  1. __________________zara zu? Ni Gernikakoa naiz

  2. Ni Gasteizkoa_______________

  3. Nongoa da hori? Hori________________da (Tolosa)

  4. _______________da Koldo? Nafarroakoa

  5. Hauek______________dira (Donostia)

  6. ______________da Eibarkoa? Ana da Eibarkoa

  7. Nongoak___________________neska haiek?

  8. Eta zuek_______________zarete? Donostiakoak

  9. Ni ez _________________hemengoa

  10. Ni ez naiz Gorlizkoa_______________baizik (Durango)

  11. Horiek ez dira_______________(Bizkaia)

  12. Ume haiek ez_______________ikastolakoak

  13. Gu ez gara________________(Gernika)

  14. Gu ere ez______________hemengoak

  15. Ni ere________________naiz (Elgoibar)

  16. Gizon hau ere________________da (Iruñea)

  17. Zuek ez zarete_______________, ezta? (Bilbo)

 

 

Zuzenketa-orria

 

  1. NONGOA zara zu? Ni Gernikakoa naiz

  2. Ni Gasteizkoa NAIZ

  3. Nongoa da hori? Hori TOLOSAKOA da

  4. NONGOA da Koldo? Nafarroakoa

  5. Hauek DONOSTIAKOAK dira

  6. NOR da Eibarkoa? Ana da Eibarkoa

  7. Nongoak DIRA neska haiek?

  8. Eta zuek NONGOAK zarete? Donostiakoak

  9. Ni ez NAIZ hemengoa

  10. Ni ez naiz Gorlizkoa, DURANGOKOA baizik

  11. Horiek ez dira BIZKAIKOAK

  12. Ume haiek ez DIRA ikastolakoak

  13. Gu ez gara GERNIKAKOAK

  14. Gu ere ez GARA hemengoak

  15. Ni ere ELGOIBARKOA naiz

  16. Gizon hau ere IRUÑEKOA da

  17. Zuek ez zarete BILBOKOAK , ezta?