www.santurtzieus.com

NOR-NORI-NORK 2

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan aditza landuko duzu. Horretarako, emandako esaldiak transformatu beharko dituzu objektua pluralean emanez.

En este ejercicio trabajarás el verbo. Para ello deberás transformar las oraciones que se te dan, poniendo en plural el objeto.

 

Objektua pluralean eman:

  1. Irakasle horrek ikasleei ipuin polit bat irakurri die.

  2. Xabierrek niri eskutitz hau idatzi dit.

  3. Zuk sendagileari egia esan diozu.

  4. Langile batek lantegitik orri hau ekarri dizu.

  5. Nik gaur goizean Koldori zorra ordaindu diot.

  6. Maitek guri lore hau oparitu digu.

  7. Guk adiskide bati mesede hori egin diogu.

  8. Baserritarrek kaletarrei mendirako bidea erakutsi diete.

  9. Ugazabak eguerdian berri txar bat langileei eman die.

  10. Zuek guri legatz hau oparitu diguzue.

  11. Guk zuri herriko pilotalekuan beroki hau erre dizugu.

  12. Mikelek Koldori pilota bat kendu dio.

  13. Ikastolako zuzendariak ikasleei azterketa zaila jarri die.

  14. Zuk gaur arratsaldean semeari jostailu bat erosi diozu.

  15. Zuek niri enparantzan gona berria hautsi didazue.

  16. Nik zure izebari zigarro hau piztuko diot.

  17. Bilboko ikasle batek paper hau bidali dit.

  18. Guk zuei jende artean poltsa galdu dizuegu.

  19. Lapurrek gure auzokoei etxe guztia arakatu diete.

  20. Lantegian hilabeteroko soldata igo digute.

  21. Maitanek zuei jostailu hau eskaini dizue.

  22. Zuk niri lepoan haur hau jarri didazu.

  23. Amonak bilobei gozoki bana banatu die.

  24. Zure arrebak atezainari dirua atarira jaitsi dio.

  25. Guk zuei bazkal aurretik urdaiazpikoa atera dizuegu.

 

Zuzenketa-orria

  1. Irakasle horrek ikasleei ipuin polit bat irakurri die.
  2. IPUIN POLITAK IRAKURRI DIZKIE

  3. Xabierrek niri eskutitz hau idatzi dit.
  4. ESKUTITZ HAUEK IDATZI DIZKIT

  5. Zuk sendagileari egia esan diozu.
  6. EGIAK ESAN DIZKIOZU

  7. Langile batek lantegitik orri hau ekarri dizu.
  8. ORRI HAUEK EKARRI DIZKIZU

  9. Nik gaur goizean Koldori zorra ordaindu diot.
  10. ZORRAK ORDAINDU DIZKIOT

  11. Maitek guri lore hau oparitu digu.
  12. LORE HAUEK OPARITU DIZKIGU

  13. Guk adiskide bati mesede hori egin diogu.
  14. MESEDE HORIEK EGIN DIZKIOGU

  15. Baserritarrek kaletarrei mendirako bidea erakutsi diete.
  16. BIDEAK ERAKUTSI DIZKIETE

  17. Ugazabak eguerdian berri txar bat langileei eman die.
  18. BERRI TXARRAK EMAN DIZKIE

  19. Zuek guri legatz hau oparitu diguzue.
  20. LEGATZ HAUEK OPARITU DIZKIGUZUE

  21. Guk zuri herriko pilotalekuan beroki hau erre dizugu.
  22. BEROKI HAUEK ERRE DIZKIZUGU

  23. Mikelek Koldori pilota bat kendu dio.
  24. PILOTAK KENDU DIZKIO

  25. Ikastolako zuzendariak ikasleei azterketa zaila jarri die.
  26. AZTERKETA ZAILAK JARRI DIZKIE

  27. Zuk gaur arratsaldean semeari jostailu bat erosi diozu.
  28. JOSTAILUAK EROSI DIZKIOZU

  29. Zuek niri enparantzan gona berria hautsi didazue.
  30. GONA BERRIAK HAUTSI DIZKIDAZUE

  31. Nik zure izebari zigarro hau piztuko diot.
  32. ZIGARRO HAUEK PIZTUKO DIZKIOT

  33. Bilboko ikasle batek paper hau bidali dit.
  34. PAPER HAUEK BIDALI DIZKIT

  35. Guk zuei jende artean poltsa galdu dizuegu.
  36. POLTSAK GALDU DIZKIZUEGU

  37. Lapurrek gure auzokoei etxe guztia arakatu diete.
  38. ETXEAK ARAKATU DIZKIETE

  39. Lantegian hilabeteroko soldata igo digute.
  40. SOLDATAK IGO DIZKIGUTE

  41. Maitanek zuei jostailu hau eskaini dizue.
  42. JOSTAILU HAUEK ESKEINI DIZKIZUE

  43. Zuk niri lepoan haur hau jarri didazu.
  44. HAUR HAUEK JARRI DIZKIDAZU

  45. Amonak bilobei gozoki bana banatu die.
  46. GOZOKIAK BANATU DIZKIE

  47. Zure arrebak atezainari dirua atarira jaitsi dio.
  48. DIRUAK JAITSI DIZKIO

  49. Guk zuei bazkal aurretik urdaiazpikoa atera dizuegu.

URDAIAZPIKOAK ATERA DIZKIZUEGU