www.santurtzieus.com

NORI 7

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan deklinabidea landuko duzu. Horretarako, ondorengo esaldiak osatu beharko dituzu parentesi artean dauden erakusleak NORI kasuan deklinatuz.

En este ejercicio trabajarás la declinación. Para ello deberás completar las siguientes oraciones declinando los demostrativos entre paréntesis en el caso NORI.

 

 

  1. (Ume hauek) gustatzen zaizkie karameluak.

  2. (Zure lagunak) ez zaizkie gurasoak etorri.

  3. (Lore horiek) ura falta zaie.

  4. (Auto hau) gurpilak zulatu zaizkio.

  5. (Praka hauek) kremailera apurtu zaie.

  6. (Txinatarrak) arroza amaitu zaie.

  7. (Gurasoak) parkean umeak galdu zaizkie.

  8. (Ama) lapikoa erre zaio.

  9. Amaiaren (lagun bat) aita hil zaio.

  10. (Ines) gona apurtu zaio.

  11. (Mutil hura) autoko giltzak etxean ahaztu zaizkio.

  12. (Lagun hauek) loteria suertatu zaie.

  13. (Umeak) pilota leihotik behera erori zaie.

  14. (Neska haiek) ez zaie Bilbo gustatzen.

  15. (Rosa) ostera, Bilbo gustatu egiten zaio.

  16. (Txakurrak) hezurrak gustatzen zaizkie.

  17. (Ikasle hau) ariketak egitea ahaztu zaio.

  18. (Indabak) gatza falta zaie.

  19. (Miren) umetxoa galdu zaio.

  20. (Zuek) ez zaizue dirua inoiz heltzen.

 

Zuzenketa-orria

 

  1. (Ume hauek) UME HAUEI gustatzen zaizkie karameluak.

  2. (Zure lagunak) ZURE LAGUNEI ez zaizkie gurasoak etorri.

  3. (Lore horiek) LORE HORIEI ura falta zaie.

  4. (Auto hau) AUTO HONI gurpilak zulatu zaizkio.

  5. (Praka hauek) PRAKA HAUEI kremailera apurtu zaie.

  6. (Txinatarrak) TXINATARREI arroza amaitu zaie.

  7. (Gurasoak) GURASOEI parkean umeak galdu zaizkie.

  8. (Ama) AMARI lapikoa erre zaio.

  9. Amaiaren (lagun bat) LAGUN BATI aita hil zaio.

  10. (Ines) INESI gona apurtu zaio.

  11. (Mutil hura) MUTIL HARI autoko giltzak etxean ahaztu zaizkio.

  12. (Lagun hauek) LAGUN HAUEI loteria suertatu zaie.

  13. (Umeak) UMEEI pilota leihotik behera erori zaie.

  14. (Neska haiek) NESKA HAIEI ez zaie Bilbo gustatzen.

  15. (Rosa) ROSARI ostera, Bilbo gustatu egiten zaio.

  16. (Txakurrak) TXAKURREI hezurrak gustatzen zaizkie.

  17. (Ikasle hau) IKASLE HONI ariketak egitea ahaztu zaio.

  18. (Indabak)INDABEI gatza falta zaie.

  19. (Miren) MIRENI umetxoa galdu zaio.

  20. (Zuek) ZUEI ez zaizue dirua inoiz heltzen.