www.santurtzieus.com

ZEHAR ESTILOA NAHASIAN 2

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan zehar estiloa landuko duzu. Horretarako, esaldiak transformatu beharko dituzu.

En este ejercicio trabajarás el estilo indirecto. Para ello deberás transformar las siguientes frases.

 

Jar itzazu zehar estiloan hurrengo esaldiak:

  1. Gorkak galdetu du: "Zuena da etxe hori?"
  2. Edurnek erantzun du: "Ez da gurea, Anerena da"
  3. Irakasleak esan du: "Isilik egon eta atera etxerako lanak"
  4. Unaik galdetu du: "Noiz izango dira oporrak?"
  5. Nagusiak galdetu du: "Zenbat irabazi nahi duzue?"
  6. Guk esan dugu: "Ez dugu azterketarik egin nahi"
  7. Nik galdetu dizut: "Nirekin dantzatu nahi duzu?"
  8. Zuk esan didazu: "Ez dut zurekin dantzatu nahi"
  9. Amamak esan du: "Jan itzazu indabak!"

 

Zuzenketa-orria

  1. Gorkak galdetu du ea gurea den etxe hori
  2. Edurnek erantzun du ez dela beraiena, Anerena dela
  3. Irakasleak esan du isilik egoteko eta ateratzeko etxerako lanak
  4. Unaik galdetu du noiz izango diren oporrak
  5. Nagusiak galdetu du ea zenbat irabazi nahi dugun
  6. Guk esan dugu ez dugula azterketarik egin nahi
  7. Nik galdetu dizut ea nirekin dantzatu nahi duzun
  8. Zuk esan didazu ez duzula nirekin dantzatu nahi
  9. Amamak esan du jateko indabak