www.santurtzieus.com

ZEHAR ESTILOA NAHASIAN 5

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan zehar estiloa landuko duzu. Horretarako, ondorengo elkarrizketa transformatu beharko duzu.

En este ejercicio trabajarás el estilo indirecto. Para ello deberás transformar la siguiente conversación.

 

JABI: Ane etorri hona!

ANE: Banoa

JABI: Ekarri mesedez gelatik nire liburuak!

ANE: Joan zeu!

JABI: Ekarri! edo bestela amari esango diot sasieskola egin duzula

ANE: Ondo dago, baina amari ez esan ezer!

JABI: Orain, eman zure boligrafo berria!

ANE: Ez daukat. Galdu egin dut.

JABI: Orduan egin nire ariketak!

ANE: Ezin dut. Amak sukaldera joateko esan dit

JABI: Joan, joan! baina gero etorri hona nire ariketak egitera, eta ez esan ezer amari!

  1. Zer esan dio Jabik Aneri?
  2. Anek zer erantzun dio Jabiri?
  3. Jabik zer esan dio Aneri?
  4. Eta Anek zer erantzun dio?
  5. Orduan Jabik zer esan dio?
  6. Eta Anek zer erantzun dio?
  7. Jabik zer esan dio Aneri?
  8. Eta Anek zer erantzun dio?
  9. Jabik orduan zer egiteko esan dio?
  10. Anek zer erantzun dio Jabiri?
  11. Azkenean Jabik zer esan dio?

 

 

Zuzenketa-orria

  1. Horra joateko
  2. Badoala
  3. Gelatik bere liburuak ekartzeko
  4. Bera joateko
  5. Ekartzeko edo bestela amari esango diola sasieskola egin duela
  6. Ondo dagoela, amari ez esateko ezer
  7. Bere boligrafo berria emateko
  8. Ez daukala, galdu egin duela
  9. Orduan bere ariketak egiteko
  10. Ezin duela, amak sukaldera joateko esan diola
  11. Joateko baina gero itzultzeko bere ariketak egitera eta ez esateko ezer amari