www.santurtzieus.com

LAGUN FALTSU HORIEK!

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan lexikoa landuko duzu. Horretarako, euskaraz eta gazteleraz formaz berdinak baina esanahiz oso ezberdinak diren hitz batzuk dituzu ondoren. Esanahia ondo bereizten duzula ziurtatzeko, egin ezazu esaldi bat hitz bakoitzarekin.

En este ejercicio trabajarás el léxico. Para ello te ofrecemos una lista de palabras que aunque en español y en euskara son muy parecidas en la forma tienen un significado muy diferente. Para comprobar que diferencias bien el significado, haz una frase con cada palabra.

 

Euskaraz, hizkuntza guztietan bezala, gaztelerazko hitza ematen duten hitz batzuk daude. Hauei lagun faltsuak deitzen diegu. Hurrengo esaldietan hauetariko batzuk dituzu. Saia zaitez beraien esanahiaz jabetzen esaldiaren zentzuaren bidez.

  1. BESO:
  2. MOKO:
  3. BASO:
  4. AMORE:
  5. ORO:
  6. SANO:
  7. USO:
  8. LANA:
  9. DEXENTE:
  10. ARTE:
  11. PASADA:
  12. ENE:
  13. MUXIKA:
  14. MANDO:
  15. MAMI:
  16. MOTEL:
  17. LELO:
  18. LEMA:
  19. BALA-BALA:
  20. OLA:

 

 

Zuzenketa-orria

  1. BESO:
  2. "Jai hartan Amaia eta Kepa besotik helduta agertu ziren"

  3. MOKO:
  4. "Loroek mokoa hori kolorekoa dute"

  5. BASO:
  6. "Emadazu baso bat ur, mesedez"

  7. AMORE:
  8. "Oraingo honetan nik daukat arrazoia eta ez dut amore emango"

  9. ORO:
  10. "Gizaki orok maitasuna behar dugu"

  11. SANO:
  12. "Ez dirudi burutik sano dagoenik"

    "Eztia sano gozoa da"

  13. USO:
  14. "Herriko enparantza usoz beteta dago"

  15. LANA:
  16. "Egiten dugun lana aspergarria da"

  17. DEXENTE:
  18. "Polikiroldegian jende dexente bildu zen"

  19. ARTE:
  20. "Euskara jakin arte jo eta ke ikasiko dugu"

  21. PASADA:
  22. "Azken partiduan Errealari sekulako pasada eman zioten"

  23. ENE:
  24. "Ene maitea! Zer duzu?"

  25. MUXIKA:
  26. "Muxikazko pastela prestatu dugu afaltzeko"

  27. MANDO:
  28. "Ukuiluan zaldi bat, mando bat,asto bat eta behor bat dugu"

  29. MAMI:
  30. "Gai horri ez diot mamia ikusten"

  31. MOTEL:
  32. "Ez kezkatu motel! dena konponduko da"

  33. LELO:
  34. "Euskara arraroa dela, zaila dela…betiko leloa!"

  35. LEMA:
  36. "Itsasontziaren lema apurtu zen eta kontrola galdu zuten"

  37. BALA-BALA:
  38. "Berri hori bala-bala zabaldu zen herritik"

  39. OLA:

"Ibaiaren ondoan burdina lantzeko ola bat zegoen" (burdinola)