www.santurtzieus.com

OTORDUETAN IODODUN GATZA

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan lexikoa landuko duzu. Horretarako, ariketari dagokion testuan hainbat hitz azpimarratu ditugu. Hitz horiek itzuli beharko dituzu eta dagokien kanpo semantikoaren arabera bildu beharko dituzu.

En este ejercicio trabajarás el léxico. Para ello hemos subrayado en el texto varias palabras. Deberás traducirlas y agruparlas según su campo semántico.

 

OTORDUETAN IODODUN GATZA ERABILTZEKO KANPAINA HASI DU EAEKO OSASUN SAILAK

Iodoaren gabeziak osasunari dakarzkion arazoei aurre egiteko herritarrek otorduetan iododun gatza erabil dezaten kanpaina bat hasi zuen atzo EAE Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun sailak. Kanpaina Iñaki Azkuna Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak aurkeztu zuen Pedro Subijana sukaldari ospetsua alboan zuela. Subijanak argi azaldu nahi izan zuen iododun gatzak ez duela janarien "zaporean eta itxuran batere eraginik". Iñaki Azkunak, berriz, iodoaren gabeziak osasun arazo larriak ekar ditzakeela argitu nahi izan zuen. Horrela, pertsona helduetan bozioa, nekea edo idorreria bezalakoak eragin ditzakeen bitartean, ume txikiek oraindik eta gaixotasun larriagoak jasan ditzakete. Horien kasuan, iodoaren gabeziak burmuinean kalteak eragiten dizkie, eta, ondorioz, buruko arazoak ager daitezke.

 

Itzuli hurrengo hitzak eta elkartu kanpo semantikoaren arabera.

Traduce las siguientes palabras y agrúpalas según su campo semántico.

Osasuna:

Otordu:

Iododun gatza:

Sukaldari:

Janari:

Zapore:

Itxura:

Osasun arazoa:

Bozioa:

Nekea:

Idorreria:

Gaixotasun:

 

 

Zuzenketa-orria

Osasuna: SALUD

Osasun arazoa: PROBLEMA DE SALUD

Bozioa: BOCIO

Idorreria: ESTREÑIMIENTO

Gaixotasun: ENFERMEDAD

Nekea: CANSANCIO

 

Otordu: COMIDA (DESAYUNO, COMIDA, MERIENDA, CENA)

Sukaldari: COCINERO

Janari: COMIDA

Zapore: SABOR

Iododun gatza: SAL YODADA

Itxura: ASPECTO