www.santurtzieus.com

BALDINTZA HIPOTETIKOA 3

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan baldintza hipotetikoak landuko dituzu. Horretarako, beheko esaldietako hutsuneak bete behar dituzu.

En este ejercicio trabajarás las condicionales. Para ello, debes rellenar los huecos de los siguientes enunciados.

 

 
  1. Niri futbola gustatuko ba............., igandean Bilbora joango ...........

  2. Niri karpeta apurtuko ba............., beste bat erosiko ...........

  3. Amari giltzak galduko ba.............., beste batzuk egin beharko ......

  4. Zuei giltzak etxean ahaztuko ba............, kalean geratuko ............

  5. Haiei nire telefonoa ahaztuko ba............., ez ............... batere gustatuko

  6. Niri ilea eroriko ba............, txapel eder bat erosiko ...........

  7. Zapatak guri apurtuko ba............, berriak erosiko.........

  8. Niri zerutik milioiak eroriko ba............, zer egingo...........

  9. Niri zer gertatuko.............. mozkorturik egongo ba.........

  10. Zuri umeak gaixotuko ba............, nora eramango............

 

 

Zuzenketa-orria

  1. Niri futbola gustatuko balitzait, igandean Bilbora joango nintzateke

  2. Niri karpeta apurtuko balitzait, beste bat erosiko nuke

  3. Amari giltzak galduko balitzaizkio, beste batzuk egin beharko lituzke

  4. Zuei giltzak etxean ahaztuko balitzaizkizue, kalean geratuko zinatekete

  5. Haiei nire telefonoa ahaztuko balitzaie, ez litzaieke batere gustatuko

  6. Niri ilea eroriko balitzait, txapel eder bat erosiko nuke

  7. Zapatak guri apurtuko balitzaizkigu, berriak erosiko genituzke

  8. Niri zerutik milioiak eroriko balitzaizkit, zer egingo nuke?

  9. Niri zer gertatuko litzaidake mozkorturik egongo banintz

  10. Zuri umeak gaixotuko balitzaizkizu, nora eramango zenituzke