www.santurtzieus.com

BALDINTZA HIPOTETIKOA 8

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan baldintza hipotetikoak landuko dituzu. Horretarako, baldintza errealetik hipotetikora aldatu behar dituzu beheko esaldiak.

En este ejercicio trabajarás las condicionales. Para ello, debes transformar los siguientes  enunciados y pasarlos de condionales reales a irreales.

 

 
  1. Euritakoa hartzen baduzu, nik poltsan sartuko dut

  2. Zuek telebista ikusten baduzue, gu zinemara joango gara

  3. Amak loreak erosten baditu, lorontzian ipiniko ditut

  4. Txirrindulariek buelta bukatzen badute, txalotuko ditugu

  5. Etxean gelditzen bagara, afaria prestatuko dugu

  6. Etxeko argiak kentzen badituzte ohera joango dira

  7. Umeek jostailuak leihotik botatzen badituzte, gurasoek jasoko dituzte

  8. Zuek liburuak ekartzen badituzue, beste ikasleek koadernoak ekarriko dituzte

  9. Dendariek dendak irekitzen badituzte, bezeroek erosiko dute janaria

  10. Zuk lanak egiten badituzu, asko ikasiko duzu

  11. Arotzak mahaiak konpontzen baditu, ordainduko dugu

  12. Gurasoek arraina jaten badute, guk ere arraina jango dugu

  13. Ni euskara ikastera etortzen banaiz, zuk klaseak emango dituzu

  14. Betaurrekoak ipintzen baditugu, hobeto ikusiko dugu

  15. Bulegariak eskutitzak idazten baditu,zuek postara eramango dituzue

  16. Jertse berria janzten baduzu, zaharra nik jantziko

 

 

Zuzenketa-orria

 

  1. Euritakoa hartuko bazenu, nik poltsan sartuko nuke

  2. Zuek telebista ikusiko bazenute, gu zinemara joango ginateke

  3. Amak loreak erosiko balitu, lorontzian ipiniko nituzke

  4. Txirrindulariek buelta bukatuko balute, txalotu egingo genituzke

  5. Etxean geldituko bagina, afaria prestatuko genuke

  6. Etxeko argiak kenduko balituzte ohera joango lirateke

  7. Umeek jostailuak leihotik botako balituzte, gurasoek jasoko lituzkete

  8. Zuek liburuak ekarriko bazenituzte, beste ikasleek koadernoak ekarriko lituzkete

  9. Dendariek dendak irekiko balituzte, bezeroek erosiko lukete janaria

  10. Zuk lanak egingo bazenitu, asko ikasiko zenuke

  11. Arotzak mahaiak konponduko balitu, ordainduko genuke

  12. Gurasoek arraina jango balute, guk ere arraina jango genuke

  13. Ni euskara ikastera etorriko banintz, zuk klaseak emango zenituzke

  14. Betaurrekoak ipiniko bagenitu, hobeto ikusiko genuke

  15. Bulegariak eskutitzak idatziko balitu,zuek postara eramango zenituzkete

  16. Jertse berria jantziko bazenu, zaharra nik jantziko nuke