www.santurtzieus.com

EMOIXTAXUX MUSUTXUEK 2

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan bizkaiera landuko duzu. Horretarako bizkaieraz idatzita dagoen testua batuaz ipini beharko duzu. Laguntza txiki bat ere eskaintzen dizugu.

En este ejercicio trabajarás el dialecto vizcaíno. Para ello deberás poner en batua un texto escrito en vizcaíno. Te ofrecemos una pequeña ayuda.

 

 

Kontuan hartu ezagutzen dituzuen hitzak, edo behintzat, hitzaren parte bat ezagutzen baduzue.

 

"x" letra ez da gure betiko "x"-a, batzuetan "z" da, beste batzuetan "s", beste batzuetan ezer ez edo "h"-a.

 

Ez ahaztu agintera forma sarri erabiltzen dutela kanta honetan

 

Dena dela, hemen duzue hiztegitxo bat:

 

emon: eman

gura: nahi

eroan: eraman

gaba: gaua

ein: egin

berba: hitza

laga: utzi

 

 

Kanta bizkaieraz

Kanta batuaz

 

Emoixtaxux muxutxuek

maitie

hartuixu guruxun

guztixe

eroaixu bixotz

tristie

zure bixotzarekin

 

Emostazu porrutxue

sorgiñe

ahatetxu baten

berdiñe

begitxu gorrixen

samiñe

sendatuixu nirekin

 

Oinak hotz gabien, berbak irratixen

bero pixka bat gure neuke

berbaixu bajutxu, eskue elduixu

ez utzi laztanik eiteke.

 

Gero esnatzien lagaixu etzien

zure marrubi usaintxue

ta ez eixu pentsa ez dela erreza

gauza politxek pentsatzie

 

 

 

Zuzenketa-orria

Kanta batuaz

Emazkidazu musutxoak

maitea

har ezazu nahi duzun guztia

eramaiozu bihotz

tristea

zure bihotzarekin

 

Emadazu porrutxoa

sorgina

ahatetxo baten berdina

begitxo gorrien samina

senda ezazu nirekin

 

Oinak hotz gauean, hitzak irratian

bero pixka bat nahi nuke

hitz egin ezazu baxutxo, eskuari hel iezaiozu

ez utzi laztanik egiteke

 

Gero esnatzean utz ezazu etxean

zure marrubi usaintxoa

eta ez ezazu pentsatu ez dela erreza

gauza politak pentsatzea