www.santurtzieus.com

ERLATIBOA 23

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, emandako bi zatiak lotu beharko dituzu mota honetako esaldi bat sortuz.

En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás unir las dos partes que se te dan mediante una oración de este tipo.

 

 

  1. Txoria maite dut. Txoria galdu dut.

  2. Emakumeari dirua eman diot. Emakumea Donostiara joan da.

  3. Paseoak gustatu zaizkit. Datorren astean berriz egingo ditugu.

  4. Txakurra erosi duzue. Txakurrarekin joango gara mendira.

  5. Amak indabak ipini ditu bazkaltzeko. Indabek kalte egin didate.

  6. Ohea erosi duzue. Oheari izara berriak ipini dizkiot.

  7. Lan asko egin dugu. Lanei izena ipini behar zaie.

  8. Boligrafoa asko gustatzen zait. Boligrafoaren kartutxoa aldatu behar dut.

  9. Haginlaria zure aldamenean bizi da. Haginlariarenera joan behar duzue hortza ateratzeko.

  10. Amak makina oparitu dizu. Makinaz idatziko dituzu lanak.

 

 

Zuzenketa-orria

  1. Maite dudan txoria galdu dut.
  2. Dirua eman diodan emakumea Donostiara joan da.
  3. Gustatu zaizkidan paseoak berriz egingo ditugu.
  4. Erosi duzuen txakurrarekin joango gara mendira.
  5. Amak bazkaltzeko ipini dituen indabek kalte egin didate.
  6. Erosi duzuen oheari izara berriak ipini dizkiot.
  7. Egin ditugun lanei izena ipini behar zaie.
  8. Asko gustatzen zaidan boligrafoaren kartutxoa aldatu behar dut.
  9. Zure aldamenean bizi den haginlariarenera joan behar duzue hortza ateratzeko.
  10. Amak oparitu dizun makinaz idatziko dituzu lanak