www.santurtzieus.com

ERLATIBOA 24

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, emandako bi zatiak lotu beharko dituzu mota honetako esaldi bat sortuz.

En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás unir las dos partes que se te dan mediante una oración de este tipo.

 

 

  1. Atzo tabernan sagardoa edan genuen. Sagardoa Astigarragakoa zen.

  2. Emakume hori idazlea da. Nire ondoan bizi da.

  3. Gona mahai gainean jarri dut. Gona zikindu da.

  4. Atzo txiste bat kontatu ziguten. Nahiko barregarria zen.

  5. "Drakula" filma ikusi dut. Oso txarra da.

  6. Gaur goizean amari gezurra esan diot. Berak sinetsi du.

  7. Mutila gaur klasera berandu etorri da. Ariketak egin beharko ditu.

  8. Neska bat kaletik doa. Nire lehengusina da.

  9. Neska bat kaletik doa. Tabakoa erosi du.

  10. Neska bat kaletik doa. Diru-zorroa galdu zaio.

  11. Neska bat kaletik doa. Enkargu bat daukat berarentzat.

 

 

Zuzenketa-orria

  1. Atzo tabernan edan genuen sagardoa Astigarragakoa zen.
  2. Idazlea den emakumea nire ondoan bizi da.
  3. Mahai gainean jarri dudan gona zikindu da.
  4. Atzo kontatu ziguten filma nahiko barregarria zen.
  5. Ikusi dudan filma oso txarra da.
  6. Gaur goizean amari esan diodan gezurra sinetsi du.
  7. Gaur klasera berandu etorri den mutilak ariketak egin beharko ditu.
  8. Kaletik doan neska nire lehengusina da.
  9. Kaletik doan neskak tabakoa erosi du.
  10. Kaletik doan neskari diru-zorroa galdu zaio.
  11. Kaletik doan neskarentzat enkargu bat daukat.