www.santurtzieus.com

KONPARATIBOAK 3

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan gramatika landuko duzu. Horretarako, nola eta nolakoa bereizteko hainbat adibide emango dizugu eta ondoren hainbat esaldi itzuli beharko duzu.

En este ejercicio trabajarás la gramática. Para ello te ofrecemos varios ejemplos para diferenciar "nola" y "nolakoa" para que después puedas realizar un ejercicio de traducción.

 

 

NOLA

NOLAKOA

Nola zaude gaur?

Nolakoa da gaurko eguraldia?

Tira, ondo esan beharko.
Tira, ona edo.
Hobeto nago. Atzo baino (askoz) hobeto.
Gaur hobea; atzokoa baino (askoz) hobea.
Aste honetan gaur nago ondoen; beste egunetan ... oso txarto ibili naiz.
Aste honetako onena (hoberena). Beste egunetan, e! Euria eta euria.
Ondoegi; ez dakit ba, seguru zerbait txarra gertatuko zaidala. Ez naiz fidatzen.
Onegia; ez dakit ba nik zenbat iraungo duen. Ez da normala garai honetan.
Beti bezala. Beti bezain ondo. Ni beti egoten naiz ondo, baikor hutsa naiz eta.
Atzokoa bezalakoa. Atzokoa bezain ona. Honela segitzen badu, laster hondartzara.
Inoiz ez naiz hain ondo egon, benetan.
Inoiz ez da hain ona izan, abuztuan ere ez.

Euskaratu

 

Es mejor no hacer nada; eguraldi honekin ...eta gainera astelehena ...
Más vale que te despiertes, neska, bestela ez zara ezertaz enteratuko gaur klasean.
Más pesado que pesado zara, txo!
"Tan bien como en casa , inon ez." diote zaharrek.
Ez dut inoiz ezagutu nadie como tú, ningún tonto como tú, nadie más pesado que tú! Zu bezalakorik ez dago munduan.
Egin ezazu nahi duzuna eta como quieras; eta nahi baduzu, jakina!
Gauzak como deben de ser egin behar dira edo bestela, ez egin.
Klasera gutxitan etortzen denez eta etortzen denean, kasu handirik como no hace demasiado caso, ez dut uste asko ikasiko duenik. Baina ... hori bere arazoa da. Zer egingo diot nik ba!

 

 

Zuzenketa-orria

Es mejor no hacer nada; eguraldi honekin ...eta gainera astelehena ...

HOBE EZER EZ EGITEA

Más vale que te despiertes, neska, bestela ez zara ezertaz enteratuko gaur klasean.

HOBE DUZU ESNATZEA

Más pesado que pesado zara, txo!

ZERA BAINO ASTUNAGOA

"Tan bien como en casa , inon ez." diote zaharrek.

ETXEAN BEZAIN ONDO

Ez dut inoiz ezagutu nadie como tú, ningún tonto como tú, nadie más pesado que tú! Zu bezalakorik ez dago munduan.

ZU BEZALAKORIK, ZU BEZALAKO TONTORIK, ZU BEZAIN ASTUNIK

Egin ezazu nahi duzuna eta como quieras; eta nahi baduzu, jakina!

NAHI (DUZUN) BEZALA

Gauzak como deben de ser egin behar dira edo bestela, ez egin.

BEHAR (DEN) BEZALA

Klasera gutxitan etortzen denez eta etortzen denean, kasu handirik como no hace demasiado caso, ez dut uste asko ikasiko duenik. Baina ... hori bere arazoa da. Zer egingo diot nik ba!

EGITEN EZ DUENEZ