LAGUNTZA |
ARIKETA GEHIAGO |
UNITATEAK |
Ariketa honetan ortografia landuko duzu. Horretarako, hemen dituzu ortografiaz bereizten diren zenbait hitz. Berauen esanahia ulertzen duzula ziurtatzeko, egin ezazu esaldi bat atal bakoitzeko hitz guztiak erabiliz. En este ejercicio trabajarás la ortografía. Para ello he aquí varias palabras que se diferencian por la ortografía. Para comprobar que las distingues, haz una frase con todas las palabras de cada apartado. |
|
Zuzenketa-orria
"Nahiz eta berandu altxatu goiz heldu naiz" "Haurraren aurrean etorkizuna irakurri zidan eskuaren ahurrean" "Ikusi nuen nola ikuzten zenuen arropa garbigailuaz" "Gau hartan kalean zegoen hotzak eta trafikoaren hotsak gogorarazi zidaten etxerik gabeko jendea eta goibeldu zitzaidan arima" "Atzo, bigarren pisuko atsoak errieta egin zidan etxean ospatu nuen jaian zarata gehiegi egiteagatik" "Etzi bilduko gara berriro, ez etsi! Guztion artean konponduko dugu arazoa "Ametsetan neure burua ikusi nuen baso batean eta, bertan, ametz batzuk eta bestelako haritzak zeuden" "Tabernaren atzean gelditu zuten gizona komisaldegira eraman zuten, hatz erexak hartu zizkioten, eta zeukan hatsarengatik alkoholemia kontrola egin zioten". "Hura bai ura! Freskoa eta gardena" "Soro hartan sartu zen zoroak landare guztiak hondatu zituen" "Pelikula horretan Antonio Banderasek ezpataz zetak egiten zituen setati zetazko kapa beltz bat janzten zuela" "Baserritarra hari beltzez josten ari zen ahariak adarrez apurtutako praka" "Umeei, hazten hasten direnean, arropa guztia geratzen zaie txiki" "Australiak untxiak exportatzen ditu eta Europara bidaltzen ditu untziz" "Nonbait sua dagoenean, zu beti zaude prest ikustera joateko, Ez zara suemailea izango, ezta?" " Hona datozenek berri onak ekartzen dituzte" "Senak esango dizu zer gertatu zen han" "Berari beti uzten badiozu hautsontziak husten uste dut haserretuko dela"
|