www.santurtzieus.com

KONTZESIBOAK 1

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan gramatika landuko duzu. Horretarako, beheko esaldiak berridatzi behar dituzu NAHIZ ETA egitura erabiliz.

En este ejercicio trabajarás la gramática. Para ello deberás trasnformar los enunciados que aparecen a continuación usando la estructura NAHIZ ETA.

 

 
  1. Asko jaten du baina oso argal dago.

  2. Ez dauka gida-baimenik baina oso ondo gidatzen du.

  3. Oso txikia da, hala ere, saskibaloian jolasten du.

  4. Oso jatorra da baina gaur umore txarra dauka.

  5. Taberna hori zikin egoten da, hala ere, musika ona jartzen dute.

  6. Ez dauka dirurik baina primeran bizi da.

  7. Oso makina txarra, hala ere, argazki politak ateratzen ditu.

  8. Afaria ondo dago, baina ez dago girorik.

  9. Asko hitz egiten du, baina ez du ezer esaten.

  10. Eguraldi ederra dugu, hala ere, lanean egon behar dugu.

  11. Asko edaten du, baina ez da inoiz mozkortzen.

 

Zuzenketa-orria

1. Asko jaten du baina oso argal dago.

Nahiz eta asko jan, oso argal da.

2. Ez dauka gida-baimenik baina oso ondo gidatzen du.

Nahiz eta gida-baimenik ez izan, oso ondo gidatzen du.

3. Oso txikia da, hala ere, saskibaloian jolasten du.

Nahiz eta oso txikia izan, saskibaloian jolasten du.

4. Oso jatorra da baina gaur umore txarra dauka.

Nahiz eta oso jatorra izan, gaur umore txarra dauka.

5. Taberna hori zikin egoten da, hala ere, musika ona jartzen dute.

Nahiz eta taberna hori zikin egon, musika ona jartzen dute.

6. Ez dauka dirurik baina primeran bizi da.

Nahiz eta dirurik ez eduki primeran bizi da.

7. Oso makina txarra, hala ere, argazki politak ateratzen ditu.

Nahiz eta oso makina txarra izan argazki politak ateratzen ditu.

8. Afaria ondo dago, baina ez dago girorik.

Nahiz eta afaria ona izan ez dago girorik

9. Asko hitz egiten du, baina ez du ezer esaten.

Nahiz eta asko hitz egin ez du ezer esaten

10. Eguraldi ederra dugu, hala ere, lanean egon behar dugu.

Nahiz eta eguraldi ederra egon lanean egon behar dugu.

11. Asko edaten du, baina ez da inoiz mozkortzen.

Nahiz eta asko edan, ez da inoiz mozkortzen.