LAGUNTZA |
ARIKETA GEHIAGO |
UNITATEAK |
Ariketa honetan lexikoa eta ortografia landuko dituzu. Horretarako jarraian doakizu abestiaren letra osoa. Bertan zenbait hizki ezabatu ditugu. Hutsuneotan hizki hauen artean aukeratu behar duzu: S, Z, TS, TZ, X, TX eta H (edo letrarik ez). En este ejercicio trabajarás el léxico y la ortografía. Para ello te ofrecemos la letra completa de la canción. En ella hemos borrado algunas letras. Deberás elegir entre S, Z, TS, TZ, X, TX y H (o ninguna) para completar los huecos. |
I_ildu zaigu eguna Larre ondoan a_una Zure gomuta _aminagoa Bi_otz nereko kuttuna
Eperra gari__an kanta E_i_eko __akurra _aunka Teilatu gorriari dario Nigar eta odol tanta
Belar gainean bildo__a _aizeak le_un du ho__a e__ai-urra__en _ arata hi__a gorrotoaren o_to__a.
O_ilarrak _arro kalparra _e_ena ez da koldarra Espaina aldean preso daukatu Nire _enargai _angarra
Eder ba_oan hari__a Pagoa lerden borti__a Ba_ter hauetan zenbait jaunskilok Errez jan ohi du bere hi__a.
_ibaia dator u_olde _aizea uraren golde euskal andra-gizonen odola ez da i_uriko debalde
_agarrak daude u_telak mika_tu dira _upelak Le_engo aldean orain gara gu Aber__ale __it epelak
Udako _a_oiak u_ta, Larrean eder _irusta Nire bularra zuk la_tan ezik _imelduriko ma_u_ta
Artoa zaigu zoritu _agarrondoak gorritu zu noiz i__uli i__aropena ez zait gogotik akitu
E_uriak mardul dario elurrak dirudi li_o nire bi_o__ak ez dezaizuke sekulan esan adio.
U_oak dira igaro basoak dirau oparo nire magal go_oa dukezu Zatozkenean abaro
_elaiak badu _e_ia ereina dugu _a_ia nire erraietan _ernatuko da askazi e_in _e_ia
|
Zuzenketa-orria Isildu zaigu eguna Larre ondoan asuna Zure gomuta saminagoa Bihotz nereko kuttuna.
Eperra garitzan kanta, Ehizeko zakurra zaunka. Teilatu gorriari dario Nigar eta odol tanta.
Belar gainean bildotsa Haizeak leun du hotsa. Etsai-urratsen zarata hitsa Gorrotoaren ostotsa.
Oilarrak harro kalparra Zezena ez da koldarra. Espaina aldean preso daukate Nire senargai zangarra
Eder basoan haritza Pagoa lerden bortitza. Bazter hauetan zenbait jaunskilok Errez jan ohi du bere hitza
Ibaia dator uholde, Haizea uraren golde. Euskal andra-gizonen odola Ez da isuriko debalde.
Sagarrak daude ustelak, Mikaztu dira upelak. Lehengo aldean orain gara gu Abertzale txit epelak
Udako sasoiak uzta, Larrean eder hirusta. Nire bularra zuk laztan ezik Ximelduriko masusta.
Artoa zaigu zoritu Sagarrondoak gorritu. Zu noiz itzuliko itxaropena Ez zait gogotik akitu
Euriak mardul dario, Elurrak dirudi liho. Nire bihotzak ez dezaizuke Sekula esan adio.
Usoak dira igaro, Basoak dirau oparo. Nire magal gozo dukezu Zatozkenean abaro.
Zelaiak badu hesia Ereina dugu hazia. Nire erraietan ernatuko da Askazi ezin hezia. HITZAK: Joxe Agustin Arrieta MUSIKA: Antton Latxa (Oskorri) |