www.santurtzieus.com

ZEHAR GALDERA 1

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan zehar estiloa landuko duzu. Horretarako, ondorengo esaldiak osatu beharko dituzu dagokion laguntzailea eta atzizkia erantsiz.

En este ejercicio trabajarás el estilo indirecto. Para ello deberás completar las siguientes frases utilizando el auxiliar y el sufijo correspondiente.

 

  1. Irratiak ez du oraindik esan zeinek irabazi ____________ partidua

  2. Guk ez dakigu nork esan ________________ hori

  3. Atso horri ezin diot ulertu zer nahi _________________ horrek

  4. Zure lagunari esango diot zer egin behar ____________________

  5. Esango didazu zenbat balio ___________ horrek?

  6. Mutikoek ez dute esan nahi nondik atera ______________ dirua

  7. Ikusi nahi dut nolako etxea _______________ auzokoek

  8. Ikusi nahi duzue zer erosi _______________?

  9. Izebak galdetu dit ea nolako oparia nahi _______________ nik

  10. Ez dut ulertzen zergatik egin _________________ hori

  11. Erabaki ezazu haragia ala arraina hartuko ________________________

  12. Jakin al daiteke zertarako nahi ______________________ giltza?

  13. Jakin nahi dut zer ordutan bazkalduko ________________________

  14. Ez dut ongi ulertu zer egin behar ________________________

  15. Amak jakin nahi du norekin hitz egin behar ______________________

  16. Nagusiak jakin nahi du noizko bukatuko ________________ lana

  17. Jonek ez daki zertaz hitz egin _______________ bileran

  18. Jakin daiteke zenbatetan erosi ____________________ etxea

  19. Bittorrek galdetu dit ea nork eraman __________________ egunkaria

  20. Jakin nahi dut nork esan _______________gezur horiek

  21. Marisak ez du esan nahi zenbat urte ___________________________

  22. Ez dakigu nora eraman ______________________ umeak

  23. Andre horri galdetu diogu ea noiz irekiko _________________ dendak

  24. Ez dakit non utzi ______________ liburua

 

 

Zuzenketa-orria

  1. Irratiak ez du oraindik esan zeinek irabazi DUEN partidua
  2. Guk ez dakigu nork esan DUEN hori
  3. Atso horri ezin diot ulertu zer nahi DUEN horrek
  4. Zure lagunari esango diot zer egin behar DUEN
  5. Esango didazu zenbat balio DUEN horrek?
  6. Mutikoek ez dute esan nahi nondik atera DUTEN / DEN dirua
  7. Ikusi nahi dut nolako etxea DAUKATEN auzokoek
  8. Ikusi nahi duzue zer erosi DUDAN?
  9. Izebak galdetu dit ea nolako oparia nahi DUDAN nik
  10. Ez dut ulertzen zergatik egin DUZUN hori
  11. Erabaki ezazu haragia ala arraina hartuko DUZUN
  12. Jakin al daiteke zertarako nahi DUZUEN giltza?
  13. Jakin nahi dut zer ordutan bazkalduko DUGUN
  14. Ez dut ongi ulertu zer egin behar DEN / DUDAN
  15. Amak jakin nahi du norekin hitz egin behar DUEN
  16. Nagusiak jakin nahi du noizko bukatuko DUZUN lana
  17. Jonek ez daki zertaz hitz egin DUTEN bileran
  18. Jakin daiteke zenbatetan erosi DUZUEN etxea
  19. Bittorrek galdetu dit ea nork eraman DUEN egunkaria
  20. Jakin nahi dut nork esan DITUEN gezur horiek
  21. Marisak ez du esan nahi zenbat urte DUEN
  22. Ez dakigu nora eraman DITUEN umeak
  23. Andre horri galdetu diogu ea noiz irekiko DITUZTEN dendak
  24. Ez dakit non utzi DUDAN liburua