www.santurtzieus.com

aitormena 2

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan kanta batek falta dituen zatiak bete beharko dituzu. Horrek soinuak identifikatzen, hitzen arteko loturak ezartzen eta esanahiaren araberako aukeraketa egiten lagunduko dizu. Zuzentzeko ariketa honi dagokion testura joan beharko duzu.

Testua entzuteko behera ekarri leiho hau eta materialen atalean "Entzutezko testuak - Textos de audio" karpetan bilatu.

 

Osatu kanta, falta diren zatiak idatziz.

AITORMENA (Hertzainak)

Ez dira betiko garai onenak,

______ ________ _______ ________ gara,

barearen ostean dator ekaitza,

udaberri berririk ez guretzat.

 

Denborak aurrera _______________

ta orain ezin _______ izan ginana,

rutinaren ___________ ______________ gara,

maitea lehen baino lehen _______ _______.

 

_____________ gabe arrunt ___________,

____________ gabe heldu gara mugara,

mundua jausi zaigu gainera,

maitia lehen baino lehen _______ _________.

Ez dakigu non dagoen hoberena,

bila dezagun beste lekuetan.

 

Bai, ______ _______ ez dizudala inoiz gezurrik esan eta

zaude ziur ezin izango zaitudala ahaztu inoiz,

____________ dut izan zarela ene bizitzaren onena,

baina orain maitia _______ _______ ______ ______ ________.

 

Zuzenketa-orria

Ez dira betiko garai onenak,

azken finean gizaki hutsak gara,

barearen ostean dator ekaitza,

udaberri berririk ez guretzat.

 

Denborak aurrera etengabean

ta orain ezin eutsi izan ginana,

rutinaren morroiak bihurtu gara,

laztana lehen baino lehen aska gaitezan.

 

Ohartu gabe arrunt bilakatuta,

ohartu gabe heldu gara mugara,

mundua jausi zaigu gainera,

maitia lehen baino lehen aska gaitezan,

ez dakigu non dagoen hoberena,

bila dezagun beste lekuetan.

 

Bai, zin dagizut ez dizudala inoiz gezurrik esan eta

zaude ziur ezin izango zaitudala ahaztu inoiz,

aitortzen dut izan zarela ene bizitzaren onena,

baina orain maitia lehen baino lehen aska gaitezan.