Zuzenketa-orria
| Noiz egindakoa da elkarrizketa? |
Urtebete lehenago eginda dago, lehenengo
aldiz argitaratu eta denbora gutxira. Espainiako Literatura Saria eman
ondoren eman dute berriro.
| Elkarrizketa hutsa da? |
Badago elkarrizketa, baina horren
aurretik liburuaren atal bat irakurri dute.
| Kontatu labur-labur liburuko aipua. |
Lukasek bera hiltzen denerako
instrukzioak idatzi ditu bere lagunentzat: lehenengo konprobatu egin
behar dutela; hilda badago, hiletara kantzontzilotan joan behar dutela,
hileta ondoren futbol partida jokatu eta azkenik dortoka bat erosi.
| Zer da SP? |
Himalaian dagoen Shisha Pargma mendia,
8.000 metrotik goragoko bat. Lukasen betiko ametsa izan da mendi hau et
bere parekoak igotzea.
| Deskriba ezazu Lukas. |
80 urtetik goragoko gizontxoa, osasunez
makal dabilena eta burua ere galtzen ari dena; baina irudimen handikoa,
bere munduan bizi dena...
| Zeintzuk pertsonaia gehiago azaltzen dira
liburuan? |
Bere arreba Maria, aspaldi hildako emazte
Rosa, Tomas...
| Zergatik aukeratu du Unaik gai hau? |
Oso hurbilekoa du adinekoen mundua
(familian adineko asko) Gainera, gustura sentitzen da adinekoen artean,
askotan gazteen artean baino gusturago.
|