www.santurtzieus.com

BIRDEKLINABIDEA 3

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan biderklinabidea landuko duzu. Horretarako beheko esaldiak berridatzi behar dituzu birdeklinabidea erabiliz.

En este ejercicio trabajarás los casos duplicados de la declinación. Para ello deberás transformar los siguientes enunciados.

 

 
  1. Hautsi egin ditu bere amarekin zeuzkan harremanak

  2. Handia da Begotxuk Itxasorekin duen adiskidetasuna

  3. Amarengan den maitasuna ez da inoiz itzaltzen

  4. Erdaratik hartzen dituzun hitzak euskaratu behar dituzu

  5. Udalarekin genuen auzia bukatutzat jo dezakegu

  6. Heriotzaraino heltzen den maitasuna ez da ugari gaur egun

  7. Arbasoengandik datozen ohiturak ez dira ahaztu behar

  8. Elisarentzat egindako sonata oso samurra da

  9. Neure buruarekin ditudan arazoak handiak dira

  10. Zerutik datozen gaitzak eta onurak onartu behar ditugu

  11. Zuregandik heldu zaizkidan berriak oso pozgarriak izan dira niretzat

 

 

Zuzenketa-orria

1. Hautsi egin ditu bere amarekin zeuzkan harremanak

HAUTSI EGIN DITU AMAREKIKO HARREMANAK

2. Handia da Begotxuk Itxasorekin duen adiskidetasuna

HANDIA DA BEGOTXUREN ITSASOREKIKO ADISKIDETASUNA

3. Amarengan den maitasuna ez da inoiz itzaltzen

AMARENGANAKO MAITASUNA EZ DA INOIZ ITZALTZEN

4. Erdaratik hartzen dituzun hitzak euskaratu behar dituzu

ERDARATIKO HITZAK ESUKARATU BEHAR DITUZU

5. Udalarekin genuen auzia bukatutzat jo dezakegu

UDALAREKIKO AUZIA BUKATUTZAT JO DEZAKEGU

6. Heriotzaraino heltzen den maitasuna ez da ugari gaur egun

HERIOTZARAINOKO MAITASUNA EZ DA UGARI GAUR EGUN

7. Arbasoengandik datozen ohiturak ez dira ahaztu behar

ARBASOENGANDIKO OHITURAK EZ DIRA AHAZTU BEHAR

8. Elisarentzat egindako sonata oso samurra da

ELISARENTZAKO SONATA OSO SAMURRA DA

9. Neure buruarekin ditudan arazoak handiak dira

NEURE BURUAREKIKO ARAZOAK HANDIAK DIRA

10. Zerutik datozen gaitzak eta onurak onartu behar ditugu

ZERUTIKO GAITZAK ETA ONURAK ONARTU BEHAR DITUGU

11. Zuregandik heldu zaizkidan berriak oso pozgarriak izan dira niretzt

ZUREGANDIKO BERRIAK OSO POZGARRIAK IZAN DIRA NIRETZAT