www.santurtzieus.com

DENBORAZKOAK NAHASIAN 11

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan denborazko esaldiak landuko dituzu. Horretarako hainbat esaldi berridatzi beharko duzu.

En este ejercicio trabajarás las oraciones temporales. Para ello deberás deberás transformar las oraciones utilizando el elemento que se te ofrece. 

 

 
  1. Jolasten ari zinen eta min hartu duzu
  2. ...............................................-ela................................................................

  3. Poltsa irekitzera nindoala, konturatu nintzen giltzak etxean utzi nituela
  4. .........................................-koan...................................................................

  5. Ateari danbateko bat eman zionean, kristala puskatu zen
  6. ..............................................................-koan.............................................

  7. Okindegi horretan ogiak egin eta bost minutura saltzen dituzte
  8. .........................................................ahala.................................................

  9. Gaztea zaren bitartean aprobetxatu beharko duzu; gero, nahikoa lan!
  10. ..........................................................-eino...................................................

  11. Nahi izanez gero, ni erosketak egitera joango naiz. Bitartean zu etxea garbitzen has zaitezke
  12. .....................................................-n bitartean.......................................................

  13. Tolosatik haranzkoan, basurde bat atera zitzaigun bidera. Gero, mendian, ez genuen aztarrenik ikusi
  14. ..............................................................ela...................................................................

  15. Idazlanak egitea ahazten zait eta gero irakasleak errieta egiten dit
  16. .........................................-nean...................................................................................

  17. Batzuetan berandu heltzen naiz etxera eta orduan postrerik gabe geratzen naiz

....................................................-n bakoitzean..............................................................

 

 

Zuzenketa-orria

 

  1. Jolasten ari zinen eta min hartu duzu
  2. Jolasten ari zinela min hartu duzu

  3. Poltsa irekitzera nindoala, konturatu nintzen giltzak etxean utzi nituela
  4. Poltsa irekitzerakoan konturatu nintzen giltzak etxean utzi nituela

  5. Ateari danbateko bat eman zionean, kristala puskatu zen
  6. Ateari danbateko bat emandakoan kristala hautsi zen

  7. Okindegi horretan ogiak egin eta bost minutura saltzen dituzte
  8. Okindegi horretan ogiak egin ahala saltzen dituzte

  9. Gaztea zaren bitartean aprobetxatu beharko duzu; gero, nahikoa lan!
  10. Gaztea zareino aprobetxatu beharko duzu, gero nahikoa lan!

  11. Nahi izanez gero, ni erosketak egitera joango naiz. Bitartean zu etxea garbitzen has zaitezke
  12. Nahi izanez gero, ni erosketak egitera noan bitartean zu etxea garbitzen has zaitezke

  13. Tolosatik haranzkoan, basurde bat atera zitzaigun bidera. Gero, mendian, ez genuen
  14. aztarrenik ikusi

    Tolosatik harantz gindoazela, basurde bat atera zitzaigun bidera, gero mendian ez genuen aztarrenik ikusi

  15. Idazlanak egitea ahazten zait eta gero irakasleak errieta egiten dit
  16. Idazlanak egitea ahazten zaidanean irakasleak errieta egiten dit

  17. Batzuetan berandu heltzen naiz etxera eta orduan postrerik gabe geratzen naiz

Etxera berandu heltzen naizen bakoitzean postrerik gabe geratzen naiz