www.santurtzieus.com

ELKAR 3

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan elkar forma landuko duzu. Horretarako, beheko esaldiak lotu beharko dituzu.

En este ejercicio deberás la forma elkar. Para ello, deberás unir las siguientes frases.

 

  1. Ni Jonekin mendirantz abiatu nintzen. / Jon nirekin mendirantz abiatu zen

  2. Zuk guregan konfiantza handia duzu. / Guk zuregan konfiantza handia dugu

  3. Hauek horiei liburu bat eman zieten. / Horiek hauei liburu bat eman zieten

  4. Ni zure ondoan bizi naiz. / Zu nire ondoan bizi zara

  5. Zuek gure atzean zaudete. / Gu zuen atzean gaude

  6. Nik Mirenekin afaldu nuen. / Mirenek nirekin afaldu zuen

  7. Nik Mireni eskua heldu nion. / Mirenek niri eskua heldu zidan

  8. Mikelek Josu jaietan ikusi zuen. / Josuk Mikel jaietan ikusi zuen

  9. Nik zure antza daukat. / Zuk nire antza daukazu

  10. Lagunek gugandik asko ikasi zuten. / Guk lagunengandik asko ikasi genuen

  11. Zuek gu ulertuko gaituzue. / Guk zuek ulertuko zaituztegu

  12. Zuk ni ez ninduzun ikusi, ezta ulertu ere. / Nik zu ez zintudan ikusi, ezta ulertu ere

  13. Josunek Luisi barre egiten zion. / Luisek Josuneri barre egiten zion

  14. Mutil horiek gure lagunei berriak eman zizkieten. / Gure lagunek mutil horiei berriak eman zizkieten

  15. Zuk zeure senargaiari musu bat eman diozu. / Zure senargaiak zeuri musu bat eman dizu

 

 

Zuzenketa-orria

  1. Jon eta biok elkarrekin abiatu ginen mendirantz

  2. Guk elkarrengan konfiantza handia dugu

  3. Haiek elkarri eman zioten liburu bana

  4. Gu elkarren ondoan bizi gara

  5. Gu elkarren atzean gaude

  6. Miren eta biok elkarrekin afaldu genuen

  7. Miren eta biok elkarri heldu genion eskua

  8. Mikelek eta Josuk elkar ikusi zuten jaietan

  9. Guk biok elkarren antza daukagu

  10. Lagunek eta guk elkarrengandik asko ikasi genuen

  11. Guk elkar ulertuko dugu

  12. Guk biok ez genuen elkar ikusi ezta ulertu ere

  13. Josunek eta Luisek elkarri egiten zioten barre

  14. Mutil horiek eta gure lagunek elkarri eman zizkioten berriak

  15. Zure senargaiak eta zuk elkarri eman diozue musu bat