-
Arraroa da zu kalean
bakarrik ibiltzea
-
Ez dut hori egin nahi; zuk
egitea nahi dut
-
Ezinezkoa egin zaigu egoera
hobean zegoen bat aurkitzea
-
Osasunari kalterik egin
gabe kirola egiten irakatsi nahi dizuet
-
Karneta lehenengoan
ateratzea espero dut
-
Hobe da isilik egotea
-
Apalagoak izaten ikasi
beharko dute
-
Badaki makinaz idazten,
baina ez zaio gustatzen
-
Erosketak egitea ahaztu
zitzaigun eta tabernan bazkaltzera behartuta aurkitu ginen
-
Ez dut uste igeri egiten
ahaztu zaionik
-
Ez dakigu zer egiten ari
den orain, baina normalean tontakeriak egiten pasatzen du denbora
-
Etxean sartzen ikusi zuten
-
Ez genekien zer ikasi
-
Edozein egunetan klasera
joateari utziko diote
-
Erraza litzateke egitea
hain urrun bizi ez bagina
-
Ez da zu bezain trebea
istorioak kontatzen
-
Gosez hiltzera zigortu dute
-
Babarrunak egosten ipini
nituen
-
Egunez lo eta gauez lan
egiten (egitera) ohituta nago