www.santurtzieus.com

HITZ ERATORRIAK

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan hitz eratorriak landuko dituzu. Horretarako, euskarazko aurrizkien inguruko hainbat azalpen eskaintzen zaizu. Ondoren, bakoitzarekin adibideak sortu beharko dituzu. Ariketa honek ez du zuzenketa-orririk; zuzentzeko, jo tutorearengana.

En este ejercicio trabajarás las palabras derivadas. Para ello te ofrecemos unas explicaciones sobre los prefijos en euskara. Después, deberás dar ejemplos utilizando cada uno de ellos. Este ejercicio no tiene hoja de corrección; para corregirlo, acude al tutor.

 

1. Euskarak berez dituenak:

BIR- / Ber-

Errepikapena adierazten du.
Gaur egun aditzei lotzen zaie.
Adib: berregin, birrezkontza, berpiztu, berreskuratu, e.a.

DES-

Kontrakoa edo gabezia adierazten du.
GABE atzizkiaren kidea izan daiteke.
Adib. Desberdin, desitxuroso, e.a.; desagertu, desegin, e.a.

EZ-

Ukapena adierazten du.
GABE atzizkiaren kidea izan daiteke.
Adib. Ezgauza, ezizena, ezbeharra, ezikasia, e.a.

OHARRA: DES-ek aditzei lotzekotan, hasierako egoerara pasatzea suposatzen du (egin Þ desegin, eginda zegoena). EZ-ek, berriz, aditzak adierazten duena ez dela gertatu. Gainera, EZ aurrizkiarekin ezin dira aditzak sortu.

2. Berez, hitz elkartuak direnak:

 
Arte : artekale
Asta :  astakume
Atze :  atzealde
Aurre :  aurrealde, aurrizki
Azpi :  azpialde, azpiegitura
Basa :  basajaun
Barne :  barnemin
Elkar :  elkarrizketak
Gain :  gainbegiratu
Goi :  goierri
Sasi :  sasimendeku

3. Gaztelaniatik hartutako hitzekin lotuta hartu ditugun aurrizkiak

Pro, per, in, a, y, e.a. Hauek ez dira aurrizkiak eta ezin dira erabili hitz berriak sortzeko.

 

4. Gaztelaniako aurrizkiak

 

Anti-, astro-, hiper-, infra-, poli-, super-, meta-, ultra-, e.a.
Hauek hizkera teknikoan erabiltzen dira, batez ere