www.santurtzieus.com

50 URTE BETETZEAN

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan entzumena landuko duzu. Horretarako, testua entzun eta egin itzazu beheko zereginak.

 

1. Identifika itzazu eztabaidan parte hartzen duten pertsonak:

 

Nola deitzen dira?

Zer dute komunean?

Antzeman daiteke zein den bakoitzaren lanbidea?

 

2. Abiapuntua: Zerk probokatu du irratian eztabaida hau planteatzea?

 

3. Nola hartu du bakoitzak 50 urte betetze hori? Laburbildu bakoitzaren jarrera.

 

4. Elkarrizketatzaileak galdera hau planteatzen du: Zertan antzematen da 50 urte bete direla? Hirurek dute ikuspuntu bera planteatu den gaiaren inguruan?

Bakoitzak berea du?

Ala biren artean badago adostasun handiagoa?

 

5. Nola definituko zenuke deitu duen entzulea? (Maite)

 

6. Entzun berriro grabaketa eta erreparaiezu...

  1. Txanda hartzeko erabiltzen diren baliabideei, espresioei

  2. Adostasuna/Desadostasuna adierazteko nolako baliabideak erabiltzen diren.

 

 

Zuzenketa-orria

1. Identifika itzazu eztabaidan parte hartzen duten pertsonak:

Nola deitzen dira?

Jesus Mari, Joan Mari eta Amaia

Zer dute komunean?

Hirurek dute 50 urte

Antzeman daiteke zein den bakoitzaren lanbidea?

Joan Mari idazlea da (elkarrizketan zehar bere bi nobelaren izenburuak aipatzen dira: "Consumatum est" eta "Udazkenaren balkoitik"

Jesus Mari, gutxienez, artikulugilea da. Irakaslea agian (Pio Baroja eta beste jakintsu batzuen aipuak...)

2. Abiapuntua: Zerk probokatu du irratian eztabaida hau planteatzea?

    Jesus Marik asteartero idazten du zutabe bat egunkari batean eta justu astearte batean 50 urte betetzen zituen eta horren inguruan idatzi zuen "50" izenburua zeraman artikulua.

3. Nola hartu du bakoitzak 50 urte betetze hori? Laburbildu bakoitzaren jarrera.

    Jesus Marik ez du aparteko krisialdirik bizi. Beste etapa baten hasiera, baina besterik gabe.

    Joan Mari: Enteratu ere ez zen egin.

    Amaia: Urteei, denborari ez zaie hainbesteko garrantzirik eman behar. Hori bai, 50 urterekin gaztaroa joan egin da eta hasi da heldutasun aroa.

4. Elkarrizketatzaileak galdera hau planteatzen du: Zertan antzematen da 50 urte bete direla? Hirurek dute ikuspuntu bera planteatu den gaiaren inguruan?

Bakoitzak berea du?

Ala biren artean badago adostasun handiagoa?

Jesus Marirentzat ez da ezer apartekorik gertatu. Baina Joan Marik eta Amaiak nabaritu dute aldaketaren bat: muga batzuk ikusten hasi gara, heriotzaren aukera hurbilago... Dena dela, beste leiho batzuk, beste amets eta ilusio batzuk sortzen dira (Amaia) Gaztetan gauzak egin egin behar izaten dira; heldu-aro honetan egon egoten da, ez da beharrezkoa derrigorrean beti zerbait egiten egotea (Joan Mari)

5. Nola definituko zenuke deitu duen entzulea? (Maite)

Oso baikorra, ilusioz eta pozez gainezka. Berak 55 urterekin berdin jarraitzen du, gazteentzako arropak janzten, gazteen ohitura eta ametsekin...

6. Entzun berriro grabaketa eta erreparaiezu...

  1. Txanda hartzeko erabiltzen diren baliabideei, espresioei

  2. Bai, bueno, hombre... nik uste dut / diat, pentsatzen dut-det...

  3. Adostasuna / Desadostasuna adierazteko nolako baliabideak erabiltzen diren.

Horrek esan duen ildotik, Amaiak esan duen ildotik...

Jesus Marirekin ez nago ados...